Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea y un paseo por el casco urbano de Astigarraga

ocio astigarraga acción museo norberto almandoz sagardoetxea ayuntamiento

Ficha

  • Fecha: 2008-05-19
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000344

Texto completo

Sagardoetxeak museo gunea zabalik du, sagar eta sagardoaren munduan barneratzeko. Horrez gain, Astigarragako herri gunea bisitatzeko gonbidapena ere luzatzen du Sagardoetxeak, herriko ondasunak erakutsiko dizkizun ibilbide erraz baten bidez. Bisitaldia, Astigarragako sagardotegietako batean bukatuko da. Sagardoetxean hasiko dugu ibilbidea, Euskal Sagardoaren Museoan, bere hiru guneetan: interpretazio zentroa, museoko sagastia, eta dastatze gunea eta denda. 1.- Sagardoetxeak aukera emango dizu sagarra eta sagardoarekin lotura duen guztia ezagutzeko, sagarraren ezaugarrietatik, euskal nekazal kulturan erreferentzi nagusia den sagardo ekoizpeneraino. 2.- Norberto Almandoz. Herriko musikagile eta konpositore famatua, Astigarragako Foru plazan jaioa. Nahiz eta ia-ia bizitza osoa Sevillako katedraleko kaperako maisu eta kalonje gisa eman, inoiz ez zuen Astigarraga ahaztu. Udalak 1993an “herriko seme kuttun” izendatu zuen. 3.- Udaletxea. XVIII. mendearen hasieran eraikia, herriak bizi zuen oparotasun eta hazkunde demografikoaren erakusle nagusia. Eraikinak zenbait arkuz osatutako arkupea du eta fatxadan jendaurreko egitekoetarako ohiko balkoiak 4.- Jasokundeko Andra Mariaren eliza. Herriko goi-gune batean kokatua, udalerrikko beste eraikin gehienen artean gailentzen da. Izatez XIII. mendekoa da, nahiz eta gerora zaharberritze eta gehitze lan ugari izan dituen (sakristia, bataio pontea eta arkupea). Gurutze latindarreko oinplanoa du eta gurutzeriazko gangek estaltzen dute. Barrualdean korua nabarmentzen da eta kanpoaldean hogeitabost metroko dorrea eta bere erlojua, 1840an Bordeletik ekarria. 5.- Kanpaien seinaleak. Dorre horretan dauden kanpaiek, bere soinu esanguratsuekin, garai batean herriko bizitza zibila eta erlijiosoa antolatzen zuten, besteak beste arriskuen berri emanez. 6.- Murgia Jauregia. Herrian markesak izan duen garrantzi eta boterearen erakusle nagusi, eliza kokatzen den muino berean dago. Hasiera batean gotorleku eta dorretxe gisa erabilia, bertan Murgiako jaunek bere indarraren bitartez jauntxo gisara jarduten zuten inguruetan, Ahaide nagusi gisa alegia. XV. Mendearen bukaeran, Ahaide Nagusien gainbeheraren ostean, dorretxea etxebizitza zibil bilakatu zen. Gaur egungo eraikina XIX. mendearen bukaerakoa da eta markesarena izaten jarraitzen du. 7.- Astigarragako Murgiatarrak. Astigarragako biztanleen eta Murgiako jaunen arteko harremanek garrantzi handia izan dute udalerriaren identitatearen sorreran. Erdi Aroan (XIV-XV.mendeetan) Murgiako familiak astigartarrak babesteko konpromisoa hartu zuen hainbat zerbitzu eta ondare jasotzearen truke. Mende batez izandako boterea galtzen joango zen, ordea, XV. mendearen bukaeran izandako Bando Gerrateetan porrota jaso ostean. Azkenik, 1660an, Astigarragak udalerri bihurtzea lortu zuen. 8.- Murgiondo etxea. Murgiako muinoaren ondoan dagoen eta lau mende dituen kalebaserria da. Markesarena izatez, bertan honen administratzaile zena bizi zen, Ollokiegi familiakoa, baserritarren errentak kobratzen zituen eta mendiak zaintzeaz arduratzen zena. Geroago sagardotegi bihurtua, fama handia hartu zuen 70eko hamarkadan. Garai hartan pilotari eta soldaduak zituen bezero nagusitzat.