Sagardoaren lurraldea

La nueva temporada del txotx 2010 en Gipuzkoa desde enero hasta abril

ocio gastronomía sidra sagardoetxea txotx

Ficha

  • Autor: Gipuzkoa Turismo
  • Fecha: 2010-02-03
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Material promocional
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000323

Texto completo

‘Sagardotegira joatea’ oso ohitura errotua da gipuzkoarren artean, ia jai bat, eta Gipuzkoa bisitatzen dutenentzat esperientzia paregabe baten partaide izateko aukera. Hasi da dagoeneko 2010eko sagardo denboraldi berria. Aurten sagardo aromatikoa eta sendoa dastatuko dugu eta 9 milioi litro baino gehiago komertzializatuko dituzte. Sartu eta ikusi. Nortasun propioarekin Sagardotegi bakoitzak bere nortasuna du. Batzuk hirigunetik gertu daude, eta beste batzuk mendialdean. Asko eta asko baserrietan. Bakoitzak bere sagardoa ekoizten du, bere erara, bere ezaugarriekin. Horregatik, ‘sagardotegira joateak’ duen pizgarrietako bat sagardotegi bakoitzeko berezitasunak ezagutzea da. Zentzu horretan, badago nora joan. Izan ere, 24 udalerritan 70 sagardotegi inguru daude, gehienak Astigarraga, Hernani, Usurbil eta Urnieta artean banatuak, hiriburutik, Donostiatik, gertu dauden herrietan. Hartu zuk zeuk Sagardotegietan zutik jatea da tradizionalena, baina sagardotegi guztiek ez dute ohitura hori. Edonola ere, horietan guztietan sagardoa dastatzerakoan erritual bera errepikatzen da. Mahaikideek kupeletatik zuzenean hartzen dute sagardoa kristalezko edalontzi mehe batean, edalontziak sagardoak “txinpartak” ateratzeko beharrezko inklinazioa duela. Normalean jangelaren ondoko gelan egoten dira kupelak. Horregatik, pertsonen joan-etorria etengabea izaten da, eta giroa oso alaia. Menua, berriz, bera da ia sagardotegi guztietan. Bakailaoarrautzopila, bakailaoa piperrekin, txuletoia eta postrerako gazta, menbriloa eta intxaurrak Dastatze gidatua Astigarragako Sagardoetxeak "Sidreria Tour" atala sortu du bere web gunean, Gipuzkoa bisitatu eta sagardoaren kultura ezagutu nahi duen edonori beharrezko informazioa emateko asmoz: sagardotegien zerrenda, gertuko ostatuak, garraiobideen ordutegiak, Astigarragako eta inguruko interesguneak eta egonaldia osatzeko jarduera interesgarriak. 2010eko denboraldiaren berrikuntzetako bat da Txotxaren errituala. Eskualdea bisitatu baina museoa ikusteko astirik gabe zuzenean sagardotegira afaltzera joaten diren talde handiei zuzenduriko produktua da. Beraz, DVD bat proiektatzen diete sagardotegian bertan, sagardoaren kulturaren iraganari eta orainaldiari errepasoa eginez.