Programa de formacion. Mayo a julio de 2008.
aitor etxeandia formación poda josu osa injerto yves barranco
Ficha
- Fecha: 2008-04-25
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000318
Texto completo
SAGARDOETXEA-ITSASMENDIKOI FORMAZIOA Frutagintzan nazioarteko aditua denak, bere ezagutzak azalduko ditu Astigarragako Sagardo Museoan. Yves Barrancok Sagarrondoen errendimenduari buruzko ikastaroa emango du Sagardoetxean Yves Barranco frantziarrak (frutagintzan aditua eta nazioartean aholkulari ospetsua) ikastaroa emango du sagastien errendimenduari buruz. Sagardoetxeak antolatu du, Euskal Sagardoaren Museoak, maiatzaren 7 eta 8rako. Sagardoetxearen helburua da sagar eta sagardo ekoizleen ezagutzak handiagotzea, eta urtero formazio programa espezializatuak antolatzen ditu. Aurten sagastien aprobetxamenduak izango du garrantzia, eta horretarako pisu handiko aditua den pertsona baten presentzia izateko ahalegin berezia egin du Sagardoetxeak. Ikastaroan lurra eta eguraldia aztertuko dira bereziki eta sagar mota eta gidatzeko sistema egokiak aukeratzearen garrantzia ere bai. Horrez gain, bideragarritasun azterketa ere egingo da, nekazaritza mailakoa eta ekonomikoa. Sagardoetxeak martxan jarri duen ikastaro programa, uztailekoak itxiko du: ‘udarako kimaketa eta txertaketak’, Aitor Etxeandia eta Josu Osa teknikarien eskutik. Ikastaroak Sagardoetxeak eta Ikasmendikoik antolatu dituzte, eta sagar eta sagardo eta deribatuen ekoizleei zuzenduak daude, eta enologia eta nekazal teknikariei. Formazio egitaraua 2008 SAGARRONDO EMANKORRAK ALDATZEA. Sagasti batean errendimendu onenak lortzeko teknikak. Nori zuzendua: Sagar, sagardo ekoizleak eta sagar eta sagardotik datozen produktuen ekoizleei, nekazaritza teknikariei, eta abar. Data: Maiatzak 7 eta 8 Ordutegia: 10:00-14:00 Iraupena: 8 ordu Ikastaroa emango du: Yves Barrancok Lekua: Astigarragako Sagardoetxea Egitaraua: Sagardo-sagar sagasti batean eragiten duten faktoreak Lurra eta eguraldia Barietatea eta txertaka aukeratzea Gidatze sistema aukeratzea Beharrezko ekipamendua Nekazal bideragarritasuna eta ekonomikoa UDARAKO KIMAKETA ETA TXERTAKETAK Nori zuzendua: Sagar eta sagardo ekoizleak eta sagar eta sagardotik datozen produktuen ekoizleak, nekazal teknikariak eta abar. Data: Uztailak 3 Ordutegia: 10:30-13:00 eta 16:00-18:30 Iraupena: 5 ordu Ikastaroa emango dute: Aitor Etxeandiak eta Josu Osak Lekua: Astigarragako Sagardoetxea Egitaraua: Udako kimaketa. Arbolaren indarra kontrolatzeko udako kimaketak duen garrantzia azalduko da. Kimaketa honetan urteko kimu berriak kentzen dira eta altuera kontrolatu. Udako kimaketa ilargiari begira egin behar da: ilbeheran eginez gero, sagarrondoak indarra galduko du, eta ilgoran eginez gero, indartu egingo da. Teoriko eta praktikoa izango da ikastaroa. Txertaketa. Begiko edo hazaleko txertaketa egiten ikasiko dute ikastarora inguratzen direnek. Praktikoa izango da eta txertaketa ondo egiteko pauso guztiak ikusiko dira. Ikastarora inguratzen direnek praktikatzeko aukera izango dute, abuztuan txertaketan hasi aurretik. Yves Barranco Frutagintzan aholkularia, Frantziako ARBUS HABILIS enpresan. Frantzia, Argelia eta Marruecosen egiten du lan eta Iruñako ARBUS HABILIS enpresako kide ere bada. Frutagintza kooperatiba batean hasi zen teknikari lanetan, Frantzia erdi aldean. Geroztik, EURO FRUIT ASSISTANCE enpresako kide izan zen 2000 urtera arte. Orduan sortu zuen ARBUS HABILIS, eta 2006an Iruñako ARBUS HABILIS enpresaren sorreran parte hartu zuen. Yves Barranco 1999an jarri zen harremanetan Gipuzkoako Frutagintza Elkartearekin, FRUITELekin, sagar produktoreei aholkuak emateko eskaria egin ondoren. Horrela hasi ziren Gipuzkoako zenbait ekoizle kopurua eta kalitatea hobetzeko ezagutzak hartzen. Harreman honen ondorioz sortu zen ARBUS HABILIS enpresa, Yves Barranco eta Gipuzkoako SAGARLAN enpresako teknikarien eskutik. Momentu honetan, Yves Barrancok 4.000 sagasti hektarearen aholkularitza darama Frantzian eta 2.500 hektarearena Afrika hegoaldean.