Sagardoaren lurraldea

"XX. Sagardo Berriaren Eguna 2020": Prentsa deialdia

Descripción

2020ko txotx boladaren irekiera. XXVII. Sagardo Berriaren Eguna 2020.

sidrería alorrenea astigarraga izaro protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fecha: 2020-01-09
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: DO-002888

Texto completo

Data: 2020ko urtarrilak 15.
Ordua: 12:00.
Tokia:
Prentsaurrekoa: Txotx irekiera:
Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa Alorrenea Sagardotegia
Kale Nagusia, 48 Alorrene bidea, 4
20115 Astigarraga 20115 Astigarraga
Deskribapena:
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean XXVII. Sagardo Berriaren Eguna 2020 ospatuko da 2020ko txotx denboraldiari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua IZARO abeslaria izango da.
Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Izarok sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da, eta ondoren, sagardogileek Izaro soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute lehen kupela irekitzeko.
13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Izarok eta honekin batera 2020ko txotx denboraldiari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Asistentzia baieztatzea beharrezkoa da akreditazioak pertsonalizatu ahal izateko. Akreditazioak Sagardoetxea Museoan banatuko dira 11:30etatik 12:30etara bitartean eta Alorrenea sagardotegian 13:00etatik 13:30etara bitartean.
XXVII. Sagardo Berriaren Eguneko protagonistei elkarrizketak egiteko bi gune ezarriko dira: bata, Sagardoetxean sagarrondoa landatu ostean, eta bestea, Alorrenea sagardotegian txotx irekieraren ostean. Elkarrizketen kudeaketa hobetzeko asmoz, elkarrizketak egiteko tartea baieztatzea eskatzen da.
13:30etan emango zaio hasiera Alorrenea sagardotegian egingo den irekierari txotx irekierako protokoloarekin. Sagardoaren Lurraldeako antolakuntza taldea bertan izango da argibide gehiago emateko.