Sagardoaren lurraldea

Barkaiztegi sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Barkaiztegi baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

amara sidrería barkaiztegi caserío lagar donostia historia inventario cultura trituradora sidra tracción mecánica

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002884

Texto completo

BARKAIZTEGI
IZENA ETA ALDAERAK: Barkaiztegi.
UZOA, UDALERRIA: Amara. Donostia.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren barnean, lehen solairuan.
JABEA: Joxe Mari Irizar.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Duela 10 urte arte martxan izan dute.
EGUNGO ERABILERA: Bere horretan dago. Oholezko gainazal bat jarri dute askaren kantaleretako goiko ertzaren mailan, ardatzen artetik ibili eta espazioa ez alperrik galtzeko.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona. Nahi denean martxan jarri daiteke.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutitutako burdinazko bi ardatz hariztatu ditu. Motore batek mugitzen du uhal polea eta engranajez osatutako mekanismoa, eta ondorioz urkaren funtzioa duen egiturak ardatzean gora eta behera egiten du, bi abiaduratan: azkarra eta motela. Ardatz bakoitzaren engranajeak estaltzen dituen tapan ageri denez, Donostiako San Frantzisko kaleko tailerrean egin ziren, “Constructores Lasa S.L. San Sebastian” irakur daiteke-eta. Hormigoizko aska du, baina momentu honetan zurezko oholez estalia dago kantaleren goiko ertzaren parean. Ardatzak eta makineriaren zatia besterik ezin da ikusi, ondorioz. Behe solairuan upelategia zegoen garai batean.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Matxaka bere motorrarekin.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
GAKO-HITZAK: Trakzio mekanikoa, matxaka, Donostia.
OHARRAK:
• Tolareaz gain sagardogintza jarduerarekin loturiko hainbat tresna eta objektu daude, esaterako, erakusketetarako tolare eramangarria, zurezko hortzak dituen matxaka eta garlia edo gurdi-barrika.
• Sagardoa egiteko tolare neumatiko modernoa dute."
INFORMATZAILEA: Joxe Mari Irizar.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 26a