Gartziategi sagardo dolarea
Descripción
"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Gartziategi baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.
alza astigarraga caserío lagar donostia sidrería gartziategi historia inventario cultura martutene trituradora sidra tracción mecánica
Ficha
- Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
- Fecha: 2010-04-01
- Clasificación: 6.1. Historia
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Signatura: K44-1 »
- Código: DO-002883
Texto completo
GARTZIATEGI
IZENA ETA ALDAERAK: Gartziategi.
AUZOA, UDALERRIA: Martutene (Altza). Donostia.
OLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren barnean, lehen solairuan.
JABEA: Bittor Lizeaga.
KRONOLOGIA: XX. mendearen erdialdekoa.
IRAUNALDIA: Duela 9 urte arte lanean izan zuten.
ZENBAIT DATU: Tolare hidrauliko batekin batera, duela 9 urte arte egon da lanean. Neumatikoarekin hasi zirenean utzi zioten erabiltzeari. Baserrian obrak egin zituztenean, behe solairuan hormigoizko pilareak jartzearekin batera hormigoizko aska eraiki eta zurezko zaharra ordezkatu zuten.
EGUNGO ERABILERA: Bere horretan dago.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA. Hormigoizko askan zutitutako burdinazko bi ardatz hariztatu ditu. Motore batek mugitzen du uhal polea eta engranajez osatutako makineria guztia, eta ondorioz ardatzean gora eta behera egiten du altzairuzko perfil eta oholez osatutako plataformak, bi abiaduratan: azkar edo motel, gerturatu edo zanpatu nahi denaren arabera, hurrenez hurren. Motore berak, gainera, matxaka mugitzen du. 12 tonako hormigoizko aska du. Behe solairuan dago sagardotegiko upelategia.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Matxaka goiko solairutik sagarrak tolbara bideratzeko hodiarekin. Honela ipintzen du fundizioko armazoian: “A. Echeberria y Cª. Lasarte, 1885”
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Patsa maneiatzeko tresneria
GAKO-HITZAK: Trakzio mekanikoa, matxaka, Donostia.
OHARRAK:
• Baserria bi sagardotegien artean (Gartziategi eta Lizeaga) fisikoki banatu behar dutenez, matxaka aldez aldatu behar dute. Aska, aldiz, osorik mantenduko dute, nahiz eta banaketak erdiz erdi harrapatu.
• ETBko Sustraiak programarako sagardoa nola egiten zuten grabatu zen.
• Sagardoa egiteko tolare neumatiko modernoa dute."
INFORMATZAILEA: Bittor Lizeaga.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 18a