Sagardoaren lurraldea

Larregain sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Larregain baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

caserío lagar ereñotzu hernani historia inventario cultura sidrería larregain sidra

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002882

Texto completo

LARREGAIN
IZENA ETA ALDAERAK: Larregain.
AUZOA, UDALERRIA: Erenotzu. Hernani.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren barnean, sagardotegian, erakusketa moduan.
JABEA: Lasarte familia.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Hamar urte dira tolare honetan ez dutela sagardorik egiten.
ZENBAIT DATU: Hernaniko El Caserio sagardotegitik ekarri zuten duela 40 bat urte. Urtetan egon dira, beraz, tolare honekin lanean. Baina Osasun Saileko ikuskaritzaren eskakizunak betetze aldera eta matxura bat tarteko, zaharra kendu eta hidraulikoa muntatu zuten, eta harekin dabiltza lanean gaur egun. Tolare zaharra, orduan, sagardotegi barnean jarri zuten, erakusketa moduan.
EGUNGO ERABILERA: Erakusketak.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA:
"Sagardotegiko jangela nagusiko sakoneko hormaren kontra dago. Hormigoizko askaren erdian zutituta prentsaren ardatza dago, goiko erdia hariztatua duela. Zati horretan muntatua, burdinazko palanka bidez eskuz eraginda ardatzean gora eta behera mugitzen den burua du, estutzeko mekanismoa eta altzairuzko urkaz osatua. Urkaren azpian jotako sagarra zanpatzeko erabiltzen den egur-muntaia du: txorrota edo hodiak, giltza edo trumukuak eta patsolak. Askaren kantalerek sarea dute buelta guztian.
Tolareko pieza guztiek bere izena daramate, eta atzeko hormak, baserri, belardi, sagasti eta gurdi-barrikaz konposatutako paisaia irudikatzen duen tamainako handiko pintura du marraztua.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Askaren ezkerrean lehen erabiltzen zuten matxaka.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, Hernani.
OHARRAk:
• Erakusketa moduan edo ez bada, ez dute tolarea erabiltzen.
• Sagardoa egiteko zilindro hidraulikozko tolare modernoa dute."
INFORMATZAILEA: Isabel Lasarte.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 23a