Sagardoaren lurraldea

Bordazar sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Bordazar baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

caserío bordazar lagar renteria tracción manual historia inventario cultura tonel trituradora sidra zamalbide

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002881

Texto completo

BORDAZAR
IZENA ETA ALDAERAK: Bordazar.
AUZOA, UDALERRIA: Zamalbide. Errenteria.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren aurrean dagoen horma-harriz egindako eraikin exentua da tolarea.
JABEA: Migel Zapiain.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Urtero egiten da sagardoa, etxerako.
ZENBAIT DATU: Gaur egundo tolarea Usurbildik ekarri zuten 1973an. Lehen beste bat zuten. Eraikinak 150 bat urte ditu, eta tolarea izateko eraiki zuten.
EGONGO ERABILERA: Sagardogintza. Erle kaxak ere baditu tolarean.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Bi solairutan antolatzen da tolarea. Harrizko eskailera bidez eraikinaren albo batetik du sarbidea goiko solairuak. Albo batean du prentsa. Zurezko askaren erdian zutik jarritako burdinazko ardatza du, bakarra eta goiko muturra hariztatua duena. Zati horretan muntatua, eskuz eraginda ardatzean gora eta behera mugitzen den burua du, estutzeko mekanismoa eta zurezko urkaz osatua. Tamaina nabarmeneko zurezko aska soliba edo azpi sunbilek eusten dute. Behe solairutik ikus daitezke azpi sunbila horiek. Baita ardatza azpitik eusten duen altzairuzko perfilaz indartutako egurra eta torlojua ere. Askaren habe nagusien argia handia denez altzairuzko perfilez dago erdian zurkaiztua. Aurrealdetik du sarrera behe solairuak eta bertan dago upelategia.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Altzairu herdoilgaitzezko upela eta egurrezko bost barrika.
• Botilak.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, zurezko aska, Errenteria, sagardoa egin, upela.
OHARRAK: Sagasti handia dute, eta etxean sagardoa egiteaz gain, asko saldu egiten dute.
INFORMATZAILEA: Iñaki Zapiain, sagardogilea eta jabearen anaia.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 18a