Sagardoaren lurraldea

Lubeltzaberri sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Lubeltzaberri baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

caserío lagar renteria historia inventario cultura tonel lubeltzaberri malakate trituradora sidra tracción mecánica zamalbide

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002879

Texto completo

LUBELTZABERRI
IZENA ETA ALDAERAK: Lubeltzaberri.
AUZOA, UDALERRIA: Zamalbide. Errenteria.
DOLAREAREN KOKAPENA: Hiru solairuko eraikin osoa da tolarea, eta Lubeltzaberri baserritik 50 metro ipar-ekialdera dago, errepidearen beste aldean.
JABEA: Iartzabal familia.
KRONOLOGIA: 1901ean eraiki zuten tolare-eraikina, nahiz eta lehenago beste bat egon.
IRAUNALDIA: 1990 urtean utzi zioten sagardoa egiteari.
ZENBAIT DATU: 1970ean tolarea eraberritu eta orduko teknologiarekin modernizatu zuten. Egiluzetik hasi eta Zamalbideraino inguruko baserri guztietatik ekartzen zuten sagarra bertan jotzeko.
EGUNGO ERABILERA: Bere horretan dago, nahiz eta trastez betea egon.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Hiru solairutan antolatuta dago tolarea. Goiko solairua sagarrak bildu eta gordetzeko da. Sabaizulo edo tranpatik matxakaren tolbara bideratzen dira, sagarra jo behar denean. Lehen solairuan dago motordun matxaka, eta puskatutako sagarra zuzenean isurtzeko, ondoan prentsa, zurezko aska errektangeluar handi baten erdian. Zutik jarritako burdinazko ardatzetik trakzio mekanikoz eraginda jaisten den plataforma handi batek zanpatzen du lehen matxakan jotako sagarra. Hainbat altzairuzko perfil eta oholez osatutako dago plataforma, eta gainean darama motorra eta eragiteko makineria guztia. Behe solairuan, azkenik, upelategia dago. Sabaian zurezko aska eusten duten soliba edo azpi sunbilak ikus daitezke. Baita soliben azpian, ardatzak lan egiterakoan gora egin ez dezan, altzairuzko perfil itzela eta torlojua ere.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Motordun matxaka goiko solairutik sagarrak tolbara bideratzeko zurezko hodiarekin.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Sagar biltzerako eta patsa maneiatzeko tresneria.
• Lau barrika eta onilak.
• Garlia edo gurdi-barrika.
• Sagardo botilak garraiatzeko kaxak.
• Mantentze lanetarako tailerra, arotz mahaia eta tresneriarekin.
GAKO-HITZAK: Trakzio mekanikoa, matxaka, zurezko aska, malakatea, Errenteria, upela.
OHARRAK:
• Lehenagoko tolareak malakate bidez jotzen zen sagarra. Malakatea zegoen lekuan, eraikinaren hego-mendebaldera belar-siloa eraiki zuten.
• Sebastian Iartzabal Irazu, lehenik, eta, ondoren, haren seme Xalbador Iartzabal Berra izan ziren bertan jardun zuten sagardogileak.
• Lubeltzaberriko tolareak osotasunean duen balorea kontuan hartuta, sakonago aztertu eta nolabaiteko babes-maila behar luke.
INFORMATZAILEA: Juani Iartzabal.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 24a