Elenategi-Berri sagardo dolarea
Descripción
"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Elenategi-Berri baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.
alza caserío lagar donostia elenategi-berri historia inventario cultura tonel martutene trituradora sidra tracción mecánica
Ficha
- Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
- Fecha: 2010-04-01
- Clasificación: 6.1. Historia
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Signatura: K44-1 »
- Código: DO-002876
Texto completo
ELENATEGI-BERRI
IZENA ETA ALDAERAK: Elenategi-Berri.
AUZOA, UDALERRIA: Martutene (Altza). Donostia.
DOLAREAREN KOKAPENA: Etxearen atzeko (ipar-ekialdeko)eraikinaren behe solairuan.
JABEA: Manolo Mendiburu.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: 1990 urtearen inguruan egin zen sagardoa azkenekoz.
ZENBAIT DATU: Askaren kantaleran jartzen duen moduan 1963an muntatu zuten Altzako Buenabistatik ekarritako tolarea.
EGUNGO EGOERA: Trastelekua.
KONTSERBAZIO EGOERA: Hala moduzkoa.
DOLARE-PRENTSA: Hormigoizko askaren erdian zutitutako ardatzean bi abiaduratan mugitzen den buruak osatzen du. Polea eta uhalen bidez, motor baten indarra baliatzen da torloju amaigabea eta koroa-horzduna mugitu eta ardatz hariztatuan gora eta behera egiteko. Zurezko urkaren ordez altzairuzko perfilez indartutako habea du.
DOLAREAN OSAGARRIAK:
• Trakzio mekanikodun matxaka porlanezko egituratik behera sagarrak tolbara bideratzeko zurezko hodiarekin.
• Porlanezko egitura tolarearen albo batean, aska bera baino maila altuagoan. Bertan sagarrak pilatu eta matxakara bideratzen ziren.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Upela.
GAKO-HITZAK: Trakzio mekanikoa, matxaka, Donostia, upela.
OHARRAK:
• Tolarea Elenategi-Berrin muntatu baino lehen Elenategi baserrian jotzen zuten sagarra, sagardotegia baitzen hura, auzoko Zapiain eta Marijuandegiren moduan.
INFORMATZAILEA: Manolo Mendiburu.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko apirilaren 21a