Sagardoaren lurraldea

Antondegi sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Antondegi baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

alza antondegi caserío lagar donostia tracción manual historia inventario cultura martutene trituradora sidra

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002875

Texto completo

ANTONDEGI
IZENA ETA ALDAERAK: Antondegi.
AUZOA, UDALERRIA: Martutene (Altza). Donostia.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren aldamenean, ipar-mendebladera dagoen eraikinean, lehen solairuan tolarea, upelategia behe solairuan.
JABEA: Aginaga-Altuna familia.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Badira behintzat 15 urte sagardorik ez dutela egiten.
ZENBAIT DATU: Etxekoandrearen aitonak, Inazio Maizek muntatu zuen tolarea, Antondegi baserriko bi bizitzen arteko banaketa fisikoa egin eta partekatzen zuten tolare zaharra beste bizitzakoentzat geratu zenean. Tolare zahar hura han omen dago oraindik, baina eskuin bizitza bertan behera erorita dagoenez, hondakinak dira, ezinezko da barnera sartzea. Gertuko Parada eta Mirandaburu baserrikoek tolare honetan egin izan dute sagardoa.
EGUNGO ERABILERA: Ez du erabilerarik, lastoz beteta dago.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSAAskaren erdian zutik jarritako ardatz hariztatuan gora eta behera egiten duen mekanismoak osatzen du. Bolante baten bidez eskuz eragindako torloju amaigabea biratuz mugitzen da koroa-horzduna eta azpialdetik zanpaketarako loturik duen zurezko urka. Soliba edo azpi sunbilek eusten duten zurezko aska du.
DOLAREAN OSAGARRIAK:
• Bi inertzia-bolantedun matxaka.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, zurezko aska, Donostia.
OHARRAK: Etxe honetako Antonio Maiz sagasti txertatzaile sonatua izan zen.
INFORMATZAILEA: Aginaga-Altuna familia.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko apirilaren 19a