Muntogorri sagardo dolarea
Descripción
"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Muntogorri baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.
amara caserío lagar donostia historia inventario cultura malakate muntogorri sidra
Ficha
- Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
- Fecha: 2010-04-01
- Clasificación: 6.1. Historia
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Signatura: K44-1 »
- Código: DO-002873
Texto completo
MUNTOGORRI
IZENA ETA ALDAERAK: Muntogorri.
AUZOA, UDALERRRIA: Amara. Donostia.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren iparraldeko eranskinean.
JABEA: Mendebaldeko bizitza: Antton Goikoetxea.
KRONOLOGIA: XIX-XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Duela 50 bat urte utzi zioten sagardoa egiteari tolare nagusian. Ondoren, behe solairuan dagoen beste txikiago batean egin zuten duela 40 bat urte arte.
ZENBAIT DATU: Tolare nagusiak animali trakzioz sagarra jotzeko sistema, malakatea, izan zuen, nahiz eta informatzaileak lanean ez ezagutu. Oraindik antzeman daitezke hainbat aztarna, harrizko horman egindako hainbat zulo esaterako. Etxerako egiteaz gain, Donostiara eramaten zuten sagardoa.
EGUNGO EGOERA: Abandonatua, hondatua eta obretako zaborrez betea dago.
KONTSERBAZIO EGOERA: Txarra.
DOLARE-PRENTSA: Lehen solairuan dagoen tolare nagusiak ardatza eta burua falta du. Zurezko aska, kantalerak eta horiek estutzeko sistema besterik ez zaizkio geratzen, eta azpialdetik eusten duten soliba edo azpi sunbillak. Beheko tolarea, berriagoa, arrunta da, burdinazko ardazdun tolarea, hormigoizko askarekin.
GAKO-HITZAK: Zurezko aska, malakatea, Donostia.
INFORMATZAILEA: Antton Goikoetxea.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA ATA: 2010eko martxoaren 26a