Sagardoaren lurraldea

Latse sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Latse baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

caserío lagar ereñotzu tracción manual hernani historia inventario cultura tonel latse trituradora sidra

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002871

Texto completo

LATSE
IZENA ETA ALDAERAK: Latse.
AUZOA, UDALERRIA: Ereñotzu. Hernani.
DOLAREAREN KOKAPENA: Latse etxetik 100 bat metrora, Hernanitik Goizuetara doan errepidearen beste aldean, tolare izateko egindako eraikin batean.
JABEA: Joxeantonio Etxeberria.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Urtero egiten dute sagardoa, etxerako.
ZENBAIT DATU: Tolareaz gain eraikinaren bazter batean sutegia ere badago, aita errementaria baitzen.
EGUNGO ERABILERA: Sagardogintza.
KONTSERBAZIO EGOERA: Tolareko makineri guztia egoera onean dago, baina eraikinak teilatu berria eta paretak txukuntzea behar ditu.
DOLARE-PRENTSA: Porlanezko askaren erdian zutik hartutako ardatza du, eta bertan muntatua burdinazko palanka bidez eskuz eraginda gora eta behera mugitzen den burua, karraka eta zurezko urkaz osatua.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Altzairu herdoilgaitzezko matxaka motorduna.
• Altzairu herdoilgaitzezko bi upel.
• Txorrotak, giltzak eta patsolak.
• Pats-zuloa.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, Hernani, sagardoa egin, upela.
OHARRAK:
• Matxaka berria erabiltzen hasi baino lehen, porlanezko bi inertzia-bolante handi zituen bat erabiltzen zuten, eskuz. Inertzia bolanteak han inguruan ikus daitezke.
• Urumea ibaiaren beste aldean dituzte sagastiak, eta hara beraiek egindako bi lagunentzako txanela txiki batean joaten dira.
• Pats-zuloan sartzen dute patsa, gatz pixka bat bota eta zanpatuta, ondoren behiei emateko.
INFORMATZAILEA: Joxeantonio Etxeberria.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 23a