Alkatxurain sagardo dolarea
Descripción
"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Alkatxurain baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.
alkatxurain caserío lagar ereñotzu tracción manual hernani historia inventario cultura sidra
Ficha
- Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
- Fecha: 2010-04-01
- Clasificación: 6.1. Historia
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetexa Fondoa
- Signatura: K44-1 »
- Código: DO-002869
Texto completo
ALKATXURAIN
IZENA ETA ALDAERAK: Alkatxurain, Alkatxuin.
AUZOA, UDALERRIA: Ereñotzu. Hernani.
DOLAREAREN KOKAPENA: Etxetik kanpoko eranskina da tolarea.
JABEA: Joxe Mari Artola Santakruz.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Urtero egiten dute sagardoa.
ZENBAIT DATU: Duela 20 bat urte ekarri zuten tolarea. Etxerako egiten dute sagardoa, hiru barrika betetzeko adina, 1000 litro inguru.
EGUNGO ERABILERA: Sagardogintza, sagardo botila pilatzeko lekua.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Porlanezko askaren erdian zutik jarritako ardatza du. Ardatzaren goiko erdi hariztatuak estutzeko mekanismo xumea du, burdinazko palanka bidez estutzen dena. Patsolak zanpatzen dituen eta urkaren lana egiten duen altzairuzko perfila du zintzilik, kate bidez.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Motordun matxaka txiki bat. Altura jakin batean dago kokatuta, jotako sagarra zuzenean askara eror dadin.
• Txorrotak, giltzak eta patsolak.
• Hiru barrika eta sagardo botilak.
GAKO-HITZA: Eskuzko trakzioa, matxaka, Hernani, sagardoa egin, upela.
OHARRAK: Lau bizitzak osatzen zuten Alkatxurain jatorrian. Horietako batek bakarrik mantentzen du tolarea, eta beste batek berriki obra egiterakoan kendu du. Oraindik han ikus daiteke burdinazko ardatza, lurrean.
INFORMATZAILEA: Joxe Mari Artola Santakruz.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 23a