Sagardoaren lurraldea

Añuaberri sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Añuaberri baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

añuaberri caserío lagar epele hernani historia inventario cultura tonel trituradora sidra tracción mecánica

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002867

Texto completo

AÑUABERRI
IZENA ETA ALDAERAK: Añuaberri.
AUZOA, UDALERRIA: Epele, Hernani.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren ezkerreko (ekialdeko) eranskinean, terrazapean.
JABEA: Patxi Larrarte Leonet.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Urtero egiten dute sagardoa, etxerako.
ZENBAIT DATU: Gaur egungo tolarea Aginagatik ekarri zuten duela 11 urte. Eskuzkoa zuten, lehen.
EGUNGO ERABILERA: Sagardogintza.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutik jarritako burdinazko ardatz bakarretik behera trakzio mekanikoz eraginda jaisten den plataforma handi batek zanpatzen du lehenago matxakan jotako sagarra. Hainbat altzairuzko perfil eta oholez osatutako plataforma gainean doan motorrak uhal eta polea baten bidez mugitzen du ardatz hariztatuan gora eta behera egiteko mekanismoa, diametro ezberdineko koroa-horzdunez osatua, eta plataforma bera. Neurri nabarmeneko hormigoizko askaren bazterreko zulotik behera tina-zulora isurtzen da zukua, ondoren ponpa bidez barriketara leku aldatzeko.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Trakzio mekanikodun matxaka, tolarearen kanpoaldetik sagarrak bideratzeko zurezko hodiarekin.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Sagar-biltzerako kizki eta zareak.
• Altzairu herdoilgaitzezko upela.
GAKO-HITZAK: Trakzio mekanikoa, matxaka, Hernani, sagardoa egin, upela.
INFORMATZAILEA: Patxi Larrarte Leonet.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 15a