Sagardoaren lurraldea

Taula (Zapiain) sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Taula (Zapiain) baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

astigarraga caserío lagar tracción manual galtzaur historia inventario cultura trituradora sidra tabla

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002863

Texto completo

TAULA (Zapiain)
IZENA ETA ALDAERAK: Taula, Tabla, Taulaberri.
AUZOA, UDALERRIA: Galtzaur. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren eskuineko (hego-ekialdeko) eranskinean. Lehen solairuan tolarea eta behean upelategia.
JABEA: Bittori Zapiain.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Badira 40 bat urte azkenekoz sagardoa bertan egin zutela.
ZENBAIT DATU: Errenteriako Mendiola eta Donostiako Joxemari tabernatik etortzen ziren Taulara etxeko sagarrarekin egindako sagardo upelen bila, familiakoak baitziren.
EGUNGO ERABILERA: Erabat utzia dago.
KONTSERBAZIO EGOERA: Txarra.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutik jarritako burdinazko ardatz du, goiko erdia hariztatua duela. Zati horretan muntatua du ardatzean gora eta behera mugitzen den burua, eskuz eraginda estutzen den mekanismoaz eta zurezko urkaz osatua. Tamaina handiko zurezko aska soliba edo azpi sunbilek eusten dute. Behe solairutik ikus daitezke azpi sunbila horiek. Baita ardatza azpitik eusten duen altzairuzko perfilaz indartutako egurra eta torlojua ere.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Upelak, hondatuta.
• Harri eta mortairuz egindako patsazulo handi bat du, silo zilindriko baten modukoa.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, zurezko aska, matxaka, Astigarraga.
OHARRAK:
• Oso hondatuta dago. Eraikinaren teilatua behera etorri da. Patsazuloa egoera onean du.
• 9.000 litroko upela ere bazuten baina Zapiain sagardotegiko Rosariori saldu zioten.
INFORMATZAILEA: Bittori Zapiain.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko apirilaren 19a