Sagardoaren lurraldea

Usategieta sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Usategieta baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

astigarraga caserío lagar tracción manual galtzaur historia inventario cultura trituradora sidra usategieta

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002861

Texto completo

USATEGIETA
IZENA ETA ALDAERAK: Usategieta.
AUZOA, UDALERRIA: Galtzaur. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren lehen solairuan tolarea eta behe solairuan upelategia.
JABEA: Uriarte - Altuna.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA:Duela 30 bat urte arte sagardoa bertan egin dute.
EGUNGO ERABILERA: Trastelekua, biltegia.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Hormigoizko askaren erdian zutik hartutako ardatza du, goiko erdia hariztatua duela. Zati horretan muntatua du ardatzean gora eta behera mugitzen den burua, palanka bidez eskuz eraginda estutzen den mekanismoaz eta zurezko urkaren ordez altzairuzko perfil zatiaz osatua. Behe solairuaren sabaian aska eusten duen hormigoizko gurutzeta ikus daiteke, erdian ardatzaren torlojua duela.
• Motordun matxaka goiko solairutik sagarrak tolbara bideratzeko zurezko hodiarekin.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Sagardo botilak garraiatzeko burdinazko hari lodiz egindako kaxak.
• Sagar biltzerako zare eta kizkiak.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, Astigarraga.
OHARRAK: Gaur egun bertan bizi ez arren, informatzailea Usategietan maizterra da, aspalditik.
INFORMATZAILEA: Joxe Mari Merkader.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 16a