Sagardoaren lurraldea

Agiñastegi sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Agiñastegi baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

aginastegi astigarraga caserío lagar tracción manual historia inventario cultura tonel trituradora sidra santiagomendi

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002859

Texto completo

AGIÑASTEGI (Arzelus)
IZENA ETA ALDAERAK: Agiñastegi.
AUZOA, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAN KOKAPENA: Baserriaren ataurreko txabolaren eranskinean.
JABEA: Zapiain-Arzelus familia.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
ZENBAIT DATU: IRAUNALDIA: Aurten 4 urte bete dira sagarra jo ez dutela.
Duela 35 bat urte ekarri zuten tolarea Urnietatik, eta orduan hasi omen ziren sagardoa egiten. Donostiako ingurabide berriak, bere onenean zegoenean egundoko sagastia bota zietelako, utzi zioten, besteak beste, sagardoa egiteari. Azkeneko urteetan, prentsa oso mantsoa zela eta, katu hidraulikoak erabili zituzten.
EGUNGO ERABILERA: Bere horretan dago. Trastelekua.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Hormigoizko askaren erdian zutitutako ardatza du, goiko muturra hariztatua duena. Zati horretan muntatua, eskuz eraginda ardatzean gora eta behera mugitzen den burua du, estutzeko karraka mekanismoa eta urkaz osatua. Kasu honetan zurezko urkaren ordez altzairuzko perfil bikoitza darama. Hormigoizko askak kantalera edo alboetako hormarik ez duenez, bertikalean jarritako oholtxoz osatutako sarea jartzen zaio inguruan prentsatu behar denean. Askaren bazter bateko zulotik behera, tolarepeko sotora isurtzen da muztioa, eta plastikozko tutu bidez, balde batera bideratu eta upeletara eraman.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Oiartzungo Balerio baserritik ekarritako matxaka motorduna. Sorbalda gainetik sagarrez betetako zakuak irauli eta matxakara bideratzeko zurezko hodia eransten zaio tolbari. Motorra, ordea, informatzaileak berak egindako beste matxaka zaharrago batena da. Prentsaren lehenengo urteetan, haiz zuzen ere, akaziazko hortzak dituen matxaka hori erabili zuten.
• Sare barnean jarri behar diren egur eta oholak.
• Altzairu herdoilgaitzeko upela, baserrian.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, Astigarraga, upela.
INFORMATZAILEA: Isidro Zapiain, jabeetako baten senarra.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 16a