Elizondo sagardo dolarea
Descripción
"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Elizondo baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.
astigarraga caserío lagar elizondo tracción manual historia inventario cultura tonel trituradora sidra santiagomendi
Ficha
- Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
- Fecha: 2010-04-01
- Clasificación: 6.1. Historia
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Signatura: K44-1 »
- Código: DO-002858
Texto completo
ELIZONDO
IZENA ETA ALDAERAK: Elizondo.
AUZOA, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren iparraldeko eranskinean.
JABEA: Orbegozo anai-arrebak.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Badira 30 bat urte ez dutela sagardorik egiten.
ZENBAIT DATU: Petritegitik ekarri omen zuten tolarea.
EGUNGO ERABILERA: Ez du erabilerarik.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutitutako ardatza du, goiko erdia hariztatua duena. Zati horretan muntatua du burua, estutzeko mekanismoa eta urkaz osatua. Burdinazko palanka bidez eskuz eraginda mugitzen da ardatzean gora eta behera burua, eta urka zurezkoa beharrean, altzairuzko perfil puska da. Lurzorua baino altuago kokatuta dago hormigoizko aska, eta bertara igotzeko egurrezko eskailera du, eskuinaldean.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Trakzio mekanikodun matxaka goiko solairutik sagarrak tolbara bideratzeko hodiarekin.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Barrikak, bukoiak, eta edukiera handiko upelak.
• Sagardo botilak garraiatzeko burdinazko hari lodiz egindako kaxak.
• Kortxoa jartzeko makina.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, Astigarraga, upelak.
OHARRAK:
• Etxea sute batek erre zuen eta 1992ko otsailean auzolanean berreraiki. Tolarea izan zen sutetik salbatu zen bakarretakoa.
• Dolarea dagoen eranskin berean ferratokia dago."
INFORMATZAILEA: Joxe Mari Orbegozo.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 16a