Sagardoaren lurraldea

Ermaña sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Ermañana baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

astigarraga caserío lagar ermaña historia inventario cultura tonel trituradora sidra santiagomendi tracción mecánica

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002855

Texto completo

ERMAÑA
IZENA ETA ALDAERAK: Ermaña.
AUZOA, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserri zaharraren behe solairuan, eraikinaren eskuinaldean (hego-ekialdean). Tina eta upelak sotoan dituzte.
JABEA: Joxean Zubillaga.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Urtero egiten dute sagardoa.
EGUNGO ERABILERA: Sagardogintza.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian porlanean zutik hartutako ardatz bakarra du. Trakzio mekaniko bidez mugitzen da gora eta behera, ardatz hariztatuan muntatutako burua. Motorra estutzeko mekanismoarekin batera mugitzen da, eta zuzenean eragiten du horzdun koroan, uhalen beharrik gabe. Zurezko urkaren ordez altzairuzko perfil zatia du. Hormigoizko aska du.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Trakzio mekanikodun matxaka.
• Matxakaren tolbara sagarrak igotzeko uhal garraiatzailea.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Sagar-biltzerako eta patsa mozteko tresneria.
• Altzairu herdoilgaitzezko lau upel.
• Altzairuzko tina.
• Botilaratzeko makina zaharra.
GAKO-HITZAK: Trakzio mekanikoa, matxaka, Astigarraga, sagardoa egin, upela.
OHARRAK: Baserrian bertan dagoen taberna-jatetxean edan daiteke etxean egindako sagardoa.
INFORMATZAILEA: Josune Zubillaga.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 9a