Sagardoaren lurraldea

Goikoetxea sagardo dolarea

Descripción

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Goikoetxea baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

astigarraga caserío lagar tracción manual goikoetxea historia inventario cultura trituradora sidra santiagomendi

Ficha

  • Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Fecha: 2010-04-01
  • Clasificación: 6.1. Historia
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Código: DO-002853

Texto completo

GOIKOETXEA
IZENA ETA ALDAERAK: Goikoetxea.
AUZOA, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren lehen solairuan, eraikinaren ipar-mendebaldeko nbazterrean. Upelategia eta tina behe solairuan zituen.
JABEA: Pako Elizondo.
KRONOLOGIA: XIX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Badira 50 bat urte ez dutela sagardorik egin.
ZENBAIT DATU: Etxerako egiten zuten batik bat baina soberakina saldu egiten zituzten. Azken urteetan behintzat ez zuten urtero egiten, bi urtero-edo, baizik.
EGUNGO ERABILERA: Bere horretan dago, hutsik baina txukun.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutitutako burdinazko ardatz bakarra du, goiko erdian hariztatua. Burdinazko palanka bidez eskuz eraginda mugitzen da ardatzean zehar burua, zintzilik duen zurezko urka barne. Tamaina handikoa zurezko aska soliba edo azpi sunbilek eusten dute. Behe solairuaren sabaian azpi sunbilak ikus daitezke. Baita ardatza eusten duen urkaren antzeko egurra eta torlojua ere.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Bi inertzia-bolante handi dituen matxaka, eskuz eragiten dena.
• Barrika bat.
• Hainbat zare eta kizki.
• Alboko gelan pats-zuloa, junteatutako harlangaitzez mugatutako lau zulo errektangeluarrez osatua.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, zurezko aska, matxaka, Astigarraga.
OHARRAK: Erakusketa moduan du, bai tolarea, bai etxea bera.
INFORMATZAILEA: Pako Elizondo.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 15a