Pikoaga sagardo dolarea
Descripción
"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Pikoaga baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.
astigarraga caserío lagar historia inventario cultura tonel trituradora pikoaga sidra santiagomendi tracción mecánica
Ficha
- Autor: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
- Fecha: 2010-04-01
- Clasificación: 6.1. Historia
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa
- Signatura: K44-1 »
- Código: DO-002850
Texto completo
PIKOAGA
IZENA ETA ALDAERAK: Pikoaga.
AUZO,A, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren ipar-ekialdeko eranskin ireki batean. Upelak etxe barnean dituzte.
JABEA: Anjel Zapiain.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Urtero egiten dute sagardoa, etxerako. 2009an 600 bat litro.
ZENBAIT DATU: Duela 20 bat urte berritu zuten tolarea eta gaur egun dagoena muntatu.
EGUNGO ERABILERA: Sagardogintza.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutik jarritako burdinazko ardatz bakarretik behera trakzio mekanikoz eraginda jaisten den plataforma handi batek zanpatzen du lehenago matxakan jotako sagarra. Hainbat altzairuzko perfil eta oholez osatutako plataforma gainean doan motorrak uhal eta polea baten bidez mugitzen du ardatz hariztatuan gora eta behera egiteko mekanismoa, diametro ezberdineko koroa-horzdunak eta torloju amaigabe batek osatua, eta plataforma bera. Neurri nabarmeneko hormigoizko askaren bazterreko zulotik behera etxe barneko upelategira isurtzen da zukua.
DOLAREAREN OSAGAIAK:
• Trakzio mekanikodun matxaka goiko terrazatik matxakaren tolbara sagarrak zuzentzeko hodiarekin.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
• Sagar-biltzerako kizki eta zarea.
• Patsa mozteko pala, pika eta bestelako tresnak.
• Barrika batzuk.
GAKO-HITZAK: Trakzio mekanikoa, matxaka, Astigarraga, sagardoa egin, upela.
OHARRAK:
"• Tolare zaharra Bortaneara eraman zuten.
• Ardatz eragile, polea eta uhalen bidez motor bakar batek mugitzen zituen lehen prentsa eta matxaka. Oraindik aztarnak ikus daitezke.
INFORMATZAILEA: Anjel Zapiain.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 9a