Librito "40 Santa Ana 2015. sagardo Eguna"
Descripción
Eventos / santa Ana / Astigarraga / 40 Sagardo Eguna / historia / 1976-2015 / sidra / degustación
astigarraga degustación historia sagardo egunak sidra santa ana
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2015-07-26
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: K105-6
- Código: DO-002807
Texto completo
40. SANTA ANA 2015 SAGARDO EGUNA ASTIGARRAGA UZTAILAK 26 SANTA ANA, ASTIGARRAKO 40. SAGARDO EGUNA 1976-2015 1976, urte berezia izan zen, herria askatasun gosez zegoen. Astigarraga orduan Donostiako auzoa zen, eta 15 urtetik 20 urte bitarteko gazte kuadrilla elkartu zen hainbat jarduera egiteko asmoz. Orduan sortu zen Astigar Elkartea (Euskal Ohiturazaleen Elkartea), eta horrekin batera sortu ziren herrian egitasmo berri asko, esaterako: dantza, musika, euskara, etab. Horiek guztiek eragin zuzena izan zuten herriko jaietan. Hala, urte hartako festa egitarauak erabateko aldaketa izan zuen: parte hartze handiko danborrada, 40 lagunek osaturiko soka dantza, oilasko jokoa, sagardo dastaketa, erakusketa eta abar. Hurrengo lerroetan, Astigar Elkarteak bizitako esperientzia kontatzen da. .2. 1976Santa Ana egunean aspaldiko urteetan zehar sagardo lehiaketa egiten zen, baita sagardo botatzaileen lehiaketa ere, azken urteetan. Laster konturatu ginen horrek aldaketa bat behar zuela, ez zela batere erakargarria, eta, gainera jendea aspertu egiten zela. Bestalde, herriko gazte batzuek, Errioxako zenbait herritan, upategiek ardoa herritarrei eskeintzen zietela ikusi zuten. .3. Hori dena kontuan hartuta abiatu ginen lehenengo sagardo dastaketa antolatzera; Astigarraga, Ergobia eta inguruko sagardotegietara joan ginen egitasmo berria azaltzera, eta nola ez sagardoa eskatzera. Batzuek oso ondo hartu zuten ekimena, beste batzuek muturra pixka bat okertu zuten baina azkenean sagardo kaja emanez bukatu zuten. Beste batzuek eman bai, baina alboko sagardotegiak zer egin zuen galdetu ondoren, eta izan zen haizea hartzera bidali gituenik ere. Eguna iritsi zen, goizean prestaketa lanekin hasi ginen. Sagardoa Goiko Iturriko urarekin freskatzen zen bitartean, postuak muntatzen hasi ginen. Postu bakoitza honela osatu zen: mahai handi bat, Astigarragako upategi bateko upel txiki bat mahai gainean, sagardotegiaren izena hari itsatsita txuri-gorriz guk egindako kartel txiki batean, eta alboan hiru edalontzi; edalontziak garbitzeko ur ontzi bat, kortxo-kentzekoa eta eskuzatar bat. .4. Guztia primeran atera zen, mundu guztia poz-pozik geratu zen, bai jendea baita sagardogileak ere; “Festa polita asmatu duzue!”, esaten ziguten kalean. Hala ere, denak ez ziren gorespenak izan; hurrengo egunean upategiko jabeak bronka ederra bota zigun upel guztiak zulatuak zeudela konturatu zenean. Hurrengo urteetan sagardotegiaren izena postua apaintzeko jarri ziren kañabera batzuetatik zintzilik jarri zen. .5. Astigarraga, 1976ko uztailaren 26a. Lo que no podemos dejar de citar es que a cada paso que dábamos por Astigarraga, nos trasladaban los más encendidos elogios para la juventud del grupo Astigar E.O.E., por las magníficas fiestas ofrecidas y por la labor que viene realizando en Astigarraga. La verdad es que el Astigar, nos hace recordar (sin ánimo de comparaciones) a las asociaciones hernaniarras del Mendi.Gaiñ, Harri Burni, Kimu-Alai y Ekintza. ¿Telepatía o labor de conjunto a nivel comarcal? Quede constancia, a petición de los vecinos de Astigarraga, que las fiestas han merecido matrícula de honor. Diario Vasco, 27 de Julio de 1976 . Crónica de Hernani, corresponsal “Galdeano”. 1980 Santioz Astigarraga´n “Baserritarren Eguna” ospatuko da Astigarragan Santio egunez. Egun potxoloa izango da, aurki jabetuko zeratenez. Sokamuturrarekin asera, goizeko zortziretan. Gero amaiketatik ordubatera, Sagardo Proba. Sagardorik iñun probatzezkero Astigarraga´n proba bear, ardoa Logroño aldean bezela, Astigarraga, Ergobia ta inguruko sagardogilleek eramango dituzte etxekotik onenak. Diario Vasco, “Nere Bordatxotik, Baserrik idazten du”. 1980ko uztailaren 23, asteazkena. .6. 1987-199144 urtez Donostiako Udalaren parte izan ondoren, 1987an berriro ere Astigarragako Udala herri independiente bezala eratu zen. Egitura berri honetan, aldaketa asko izan ziren, besteak beste, festak antolatzeko orduan. 1991n Goldea Elkartea eratu zen, eta Zipotza Elkartearekin batera Santa Ana egunaren antolaketaz arduratu ziren. Sagardo dastaketara berrikuntzak heldu ziren; egun horretarako diseinatutako edalontziak erosteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Eta sagardoarekin batera, txorizo pintxoak banatu ziren dohain. Jendeak arkupetik postura zerbitzaria txorizoarekin ikusten zuen bezain pronto, beregana hurbiltzen zen pintxoak hartzera, eta askotan postura ailegatu baino lehen, zerbitzaria txorizorik gabe gelditzen zen. .7. 20042003ko ekainean, Astigarragako Udalak, herriko kultur taldeek eta Astigarraga eta inguruko sagardotegiek Sagardun Partzuergoa eratu zuten. 2004an antolatu zuen lehenengo Sagardo eguna. Hemendik aurrera, sagardogilea izan da bere sagardoa herritarrei zerbitzatzen diena. 2005Astigarragako foru plazan egiten ari diren lanak zirela eta, Santa Ana eguneko sagardo eguna Kale Nagusian egin zen. 40 urte hauetan tokiz aldatu den urte bakarra izan da. .8. 2008-2009Santa Ana eguna aste-bukaera tokatzen zela eta, Goldea eta Zipotza elkartekoek zenbait herri gonbidatzea erabaki zuten. 2008an Ezpeletako herria izan zen gonbidatua. Beraien produktu bereziena, Ezpeletako piperra, hainbat eratara dastatzeko aukera eskaini zuren, sagardoarekin batera. Arratsaldean, Iparraldeko herri kirol saioekin amaitu zen eguna. 2009an Zangozako herriaren txanda izan zen. Hauek musika, dantza, herri kirolak eta gastronomia uztartu zituzten. Hala, gazta, ogi-mamiak eta inguruko hainbat produktu dastatzeko aukera izan genuen, eta arratsaldean artzainak ardiei ilea mozten ikusi genituen. .9. Baina urte horretan bitxiena plaza erdian 10.000 litro inguruko upel bat eraikitzea izan zen. Goldeak antolatuta, Jose Manuel Sanchez upelgile asturiarrak etxetik dobelak eta uztaiak eginak ekarri zituen, eta goiza upela muntatzen igaro zuen. Ikuskizun aparta goizekoa, ia galtzen ari den lanbidea bertatik bertara ikusteko aukera ederra izan genuen. Arratsaldean, upela enkantean atera zen eta azkenean Sagardun Partzuergoak eraman zuen, Sagardoetxean ipintzeko. 2010Santa Ana eguneko XXXV. edizioa izan zen eta eztabaida askoko urtea. Sagardogile talde batek proposatutako antolakuntza-aldaketak zirela eta, sagardogile batzuen parte hartzea kolokan egon zen azken unera arte. Azkenean, eguna aurrera ateratzeko gogoa gailendu zen, eta eguna primeran atera zen. .10. 2015Aurten 40. edizioa ospatzera goaz. Santa Ana eguna Astigarraga eta inguruko herrietako jendearentzat egun berezia dela esan daiteke. Batetik, sagardogileek beren gustuko sagardoa eramaten dutelako, badakite beren lagunekin, herritarrekin eta nola ez beste sagardogileekin batera dastatuko dutela; eta bestetik, herritarrek badakite sagardo onak edatera datozela, dastatzeko eta sagardoaren inguruan eztabaidatzeko eguna delako. Edaten ari diren taldetxo guztiek sagardorik hoberena zein den irizten diote egun horretan. 40 urte hauetan, hainbat elkartetako jende ugarik hartu du parte Santa Ana eguneko Sagardo Egunaren antolaketan; hasieran Astigar Elkartekoek, gero Zipotza Elkartekoek, orain Sagardun Partzuergokoek. Azken batean beti herritarrak dira sagardoaren kultura bizitzen dutenak eta ezagutzera emateko prest daudenak. Zorionak denei!! .11. JAI ZORIONTSUAK IGARO! Sagardun Partzuergoaren osaketa:
Administrazioa Astigarragako Udala Talde kulturalak - Astigar E.O.E. - Goldea Herri Kirol Batzordea - Gure Izarra - Mundarro Kirol Elkartea - Norberto Almandoz Musika Eskola - Xagu Xar - Zipotza Kultur Elkartea Sagardotegiak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea: - Astarbe (Astigarraga) - Bereziartua (Astigarraga) - Lizeaga (Astigarraga) - Petritegi (Astigarraga) - Rezola (Astigarraga) - Saizar (Usurbil) - Sarasola (Astigarraga) Garlia Sagardo Elkartea: - Alorrenea (Astigarraga) - Gartziategi (Astigarraga) - Gurutzeta (Astigarraga) - Mina (Astigarraga) - Txopinondo (Azkaine) - Zapiain (Astigarraga) - Zelaia (Hernani)