Sagardoaren lurraldea

18 de Mayo, Día Internacional de los Museos 2009. "El mundo de las abejas y la polinización"

ageda zeberio ocio astigarraga acción demostración eugenio elortza miel día de los museos museo polinización sagardoetxea

Ficha

  • Fecha: 2009-05-11
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000280

Texto completo

MAIATZAK 18, MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA. “Erleen mundua eta polinizazioa” Datorren Maiatzaren 18an XXXI. Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da “Museoak eta turismoa” gaitzat hartuta eta Sagardoetxea Museotik Erleen Mundua eta Polinizazioa jarduera berezia antolatu dugu bisitari guztientzat. Egun horretan museora bertaratzen direnek, erleen mundua, polinizazioa eta eztia egiteko teknikak ezagutzeko aukera izango dute, Eugenio Elortza eta Ageda Zeberio erlezainek (Segurako Labeldun Eztiaren ekoizleak) egingo dituzten erakustaldiez bitartez. Gainera, txikienek erleen munduarekin erlazionaturiko eskulan bat egiteko aukera izango dute: argizariarekin eginiko kandelak. Erakustaldiak egun osoan zehar izango dira, eta Sagardoetxeatik, astiartar guztiei Maiatzaren 18an 16:30-19:30etara bitartean museora gerturatzeko gonbidapena luzatzen diegu, sarrera doan izango baita bisitari guztientzat. POLINIZAZIOA SAGARDOETXEAKO LABORATEGIAREN BITARTEZ Sagardoetxeako laborategi berriaren bitartez, udaberriko 3-4 eduki ezberdin landuko ditugu: sagastiko fauna onuragarriaren behaketa egingo dugu lupa bidez, loretik fruiturako prozesu guztia ikusiko dugu puzzle baten bitartez, etb... ERLEEN MUNDUA SEGURAKO EZTIGILEEN ESKUTIK Erlezaintzaren mundua modu erakargarri eta ulerterrazean ezagutzera emateko, erlezain profesionalak ekarriko ditugu Sagardoetxeara: Eugenio Elortza eta Ageda Zeberio eztigileak, Segurako Labeldun Eztiaren ekoizleak. Ageda Zeberio eta bere senar Eugenio Elortzak urte asko daramate erleen eta eztiaren munduan. Ez dira horretatik bizi, baina zaletasuna baino gehiago da beraientzat. Erletegiak Araban eta Seguran dituzte eta euren sekretu gehienak ezagutzen dituzte, ordu asko igarotzen baidituzte erleen inguruan. Gainera, eskualdean ospatzen diren ezti lehiaketa ugari irabazi dituzte. Eugenio eta Agedaren eskutik, besteak beste, honako gaiak landuko ditugu Sagardoetxean: erleen inguruko bitxikeriak, Euskal Herriko erlauntza motak, erleen bizimodua erlauntzan, eztia, erleek burutzen duten lanaren onura naturan, etb...