Dossier para profesionales del turismo. Septiembre 2006.
Descripción
Sagardoetxea / publicaciones / dossier / profesionales
publicaciones profesionales sagardoetxea
Ficha
- Fecha: 2006-09-12
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: K42-5 »
- Código: DO-000277
Texto completo
AURKIBIDEA:
-Sagarren eta sagardoaren kultura.
-Sagasti museistikoa eta pedagogikoa
-Interpretazio zentroa
-Jardierak
-Neurriko produktu turistiko bat
-Udaletxetik Sagardoetxera
-Santiagomendi, ermita eta jolas gunea
-Santiagomendi, aterpetxea eta ingurugiro eskola
-Santiagomendi udaletxetik
-Santiagomendira Martindegitik
-Txoritokieta
-Aiako Harria parke naturala
-Sagardotegia
-Ostatua
TESTOA
Sagarraren eta sagardoaren kultura. Sagardoetxea, herri baten erroak proiektuaren helburua da sagarra eta sagardoaren kultura eta historia bultza, sustatu eta ezagutaraztea. Horretarako oinarrizko bi elementurekin hornitu da: sagasti museistikoa eta interpretazio zentroa, dibulgazio eta pedagogia bitartekoak. Horrekin batean, hainbat promozio, formazio, dastatze, dibulgazio eta publikazio jarduera egin eta kudeatzen ditu, asmo berarekin, eta bisitari, txangozale, turista, ikasle eta gainerakoen eskaera zabala betetzeko helburuarekin. Horretarako sustatzaile eta turismo enpresen aukeran jartzen du beren eskaintzarako alternatiba garrantzitsu bat. Neurri berean, balioa ematen die inguruan dauden gainerako errekurtsoei ere, bisitariak bere interesen araberako produktu turistikoa osatu ahal izango baitu. Sagasti museistiko eta pedagogikoa. Sagasti museistikoak Euskal Herriko sagar barietateak ezagutarazi nahi ditu, eta sagarrondoen kondukzio modu desberdinen garapena azaldu nahi du. Gune desberdinak bisita litezke eta bertan barietate eta kondukzio sistema desberdinak azaltzen dira, klasikoenetatik kondukzio sistema aurreratuetaraino. Sagasti museistikoa kanpoan dagoen gune bat da, eta ibilaldi ederra egin liteke bertan, eta modu dinamiko eta pedagogikoan sagarraren museoa ikusi. Bere inguruan hainbat erakustaldi, irakaspen, txertaketa, eta labore egingo dira, profesionalei nahiz gazte eta bestelako bisitari eta turistei zuzenduta. Sagarraren zanpatzea ikusteko dolare bat bada, sagardoaren elaborazio erakustaldiak, fruitu honen inguruko historia eta bitxikeriak eta bertako sagar motak, bertatik bertara eta bere kontestu naturalean. Bisita orduak. Maitzaren 1etik-irailaren 30era: 11:30–13:30 eta 16:00–20:00 (igande eta astelehenetan itxita) Urriaren 1etik-irailaren 30era: 15:00–19:30. Igandeetan: 11:00 – 13:30. Astelehenetan itxita Publiko potentziala. Banako bisitari eta txangozaleak, turistak, profesionalak, eskola umeak, unibertsitariak, eta bestelako taldeak. Bisitaren gutxi gorabeherako denbora 45 minutu Interpretazio zentroa. Sagardoetxea, herri baten erroak, egoitzaren ondoan dago interpretazio zentroa, fruta honen sekretu guztiak biltzen dituena, munduan zabaldu eta ugariena, eta euskaldunen generazio askoren sostengu izan zena. Pentsa liteke gure sagardoaren historia erraza eta laburra dela. Baina erromatarrak etorri aurretik inguru hauetan edaten zen sagardoak sekretu eta bitxikeria asko gordetzen ditu. Txotx ezagunak, antzinako ohitura dela pentsa litekeenak, 50 urte besterik ez ditu eta bestalde, badira dokumentuak Astigarragan 1382an sagardoa egiten zela azaltzen digutenak. Historia bat gordetzen duten urte asko eta gaur egunera arteko garapen bat ikusi eta ikasi ahal izango da interpretazio zentro honetan, modu interaktiboan, ikus-entzunezko teknika aurreratuenekin. Bisita ordutegiak. Maiatzaren 1etik-irailaren 30era: 11:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 (igande eta astelehenetan itxita) Urriaren 1etik-apirilaren 30era: 15:00 – 19:30. Igandeetan: 11:00 – 13:30. Astelehenetan itxita. Publiko potentziala. Banako bisitari eta txangozaleak, turistak, profesionalak, eskola umeak, unibertsitariak, eta bestelako taldeak. Bisitaren gutxi gorabeherako denbora 30 minutu Jarduerak. Sagardoetxea, herri baten erroak proiektuak sagardoaren inguruko jarduera asko sortu ditu, bere zabalkundea eta ezagutzaren bueltan. Sagardoa maitatzeko iniziatibak. • Sagardo Berriaren Eguna eta txotx denboraldiaren irekiera. • Sagar Uzta • Elaborazio erakustaldia • Dastatze tailerra • Sagasti museistikora bisita gidatua • Lehen muztioa lortzeko zanpatze erakustaldira bisita • Gida turistikoentzat eta ostalarientzat formazioak • Museo birtuala • Santiomendira ibilaldia eta bisita • Eskaintza gastronomiko zabala sagardotegi eta erretegietan Informazioa Sagardoetxea, herri baten erroak Nagusia, 48 20115 Astigarraga Tfnoa. 943 550575 www.sagardoetxea.com Neurriko produktu turistiko bat. Sagardoetxea, herri baten erroak proiektuaren eskaintzak, inguruak eskaintzen dituen osagarri turistiko eta aisialdirako osagarriekin batean, bisitariari bere neurriko produktu turistikoa osatzeko aukera ematen dio. Turismo munduko sustatzaile eta eragileen esku dauden elementuak dira, eskaintza osatu eta erakargarria osatu ahal izateko. Gure herriko sagardoaren kulturaren eza-gu-tza, ibilaldiak eta Astigarragako leku erakargarrienak uz-tar-tzen ditu eskaintzak, eta baita sukaldaritza eta sagar-dotegi eskaintza zabala ere, txotx tradizionala eta guzti. Astigarraga. Sagardoaren hiriburua. Donostiatik bost kilometro eskasera dagoen herri txikia. Ondo komunikatua eta sagardotegi kontzentrazio handiena duena. Herri txikien xarma eta inguruan lehen mailako turismo zentro bat izatea biltzen ditu. Sagardoaren bueltan errekurtso turistikoz hornitu da, ibilaldi, nekazal ostatu eta erdi aroko ermitatik, gastronomiarik gozoenetara, brasan erretako haragia eta txotxa, sagardotegi eta erretegietan. Udaletxetik Sagardoetxera. Udaletxe plazan, Goiko-iturri baserri ondoan, iturri eder bat bada, eta hilerri bat, obra batzuk egitean oso hondatuta aurkitu zena. Bestalde, plaza berak baditu zenbait elementu: dema praza, idi edo abere dematarako eta gizon probatarako. Eta zenbait harri ere badaude dematan erabiliko direnak. Aurrez aurre Udaletxea dago, XVII mende hasierakoa. Oso gertu, Kale Nagusi inguruan Murgiako Santa Maria Eliza aurkituko dugu, XIII mende aurrekoa, eta Murgiako jaunei lotua, eta beren Jauregia elizari itsatsia dago, antzinako herriko Jauntxoa izaki. Murgiako parkea antzinako lorategi pribatu bat da oinarrian, erromaniko estilokoa, Murgiako jaunena izandakoa. Parkea, eliza eta Jauregia biltzen dituen konplexu txiki hau, ezin izan dute publikora ireki orain gutxira arte, eta Astigarragako eta Murgiako Jaunen arteko akordio batek ahalbideratu du. Behera jaitsita bidea dago Kultur Etxera, Sagardoetxea, herri baten erroak-en egungo egoitzara eta sagardoaren interpretazio zentroa eta sagasti museistikoa biltzen dira bertan. Gure herriko kulturan sustraitutako sagar eta sagardo munduko informazio eta ezagutzak aurkituko ditugu. Santiagomendi, ermita eta jolas gunea. Donostiako hiria, Donostialdeako eskualde zati handi bat, Bidasoa beheko eskualdea eta Frantziako hego mendebaleko itsasertz zati handi bat ederki ikusten den talaia da Santiagomendi. Bera da Atlantiar landaren adibide garbienetakoa, hau da; nekazal esplotazio tradizionalak, bizileku sakabanatuekin, baserrian oinarritua, inguruan baratzak dituela eta gehienbat, belardiak. Mendia bera kostako Santio-bidearekin erlazionatu izan da. Badira, tontorreko ermitaren asentamendua prerromanikoa dela diotenak. Santiago bideko adar bat bertatik pasatzen dela dioen teoriak, ez dira izenean bakarrik oinarritzen, mendiko leku desberdinetan dauden ebidentzi arkeologiko eta toponimikoetan ere oinarritzen dira. Uste da Alorre edo Zabalea baserriak benetako ostatu eta eritetxe zirela, eta ermitakoa den San Peregrinoko alabastro tailak hala konfi rmatzen duela dirudi, XIIIgarren mendean egin eta gaur egun Donostiako elizbarrutiko museoan dagoenak. Ermita barruan, Joanes de Azaldegiren XVIII mendeko erretaula bat dago. Han bertan mahai eta bankuak daude, atseden hartu ahal izateko, jateko, jolasteko… Tontorreko berdin-gune txiki honetan, bada erakusketa bat, antzinako nekazal lanaren adibide diren erremintekin. Santiagomendi, aterpetxea eta ingurugiro eskola. Santio ermitaren (XIII mendea) jarraian dago. Astigarragako udalarena da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Obra Hidrauliko eta Ingurugiro Departamentuarekin izenpetutako hitzarmenaren bitartez kudeatua. Ingurugiroa ezagutu eta gozatzeko kultur proiektua da. Ingurugiro eskola edo aterpetxe izateko egokitua dago eta lehen proposamena ikasturtean zehar egiten zaie ikastetxeei, Hezkuntzako Goi Zikloetako programa ofi zialaren osagarri, bertan hartu eta pertsonal kualifi katuaren atentzioa izango dute. Aterpetxe moduan, astebururo, eraikin egokia da jende taldeak edo elkarteak hartzeko, aterpetxe moduan, kirol kontzentraziorako, elkarbizitza, euskara praktikak… Kondizio bakarra da 15 pertsonatik garako taldeak izatea. Informazioa Tfnoa. 943 428843 Santiagomendira udaletxetik. Udaletxe eskuin aldetik hasten den bidean gora, Santio auzora abiatuko gara. Askoren iritziz auzo hau zen garai batean Astigarragako hirigunea. Bertan, Plazetxe bezalako baserriak aurkituko ditugu, XVIIgarren mendera arte Astigarragako udaletxe izan zena. Auzo honetan erdi erorian dauden paretak ere ikusi litezke, antzinako herriko elizarenak omen zirenak. Aldapan gora bide berari jarraituta Santio auzotik atera egingo gara, baina lehen bidegurutzea hartuko dugu, bide nagusiak gora jarraitzen duen arren. Bustita baserri ondoan Arrozpide Enea baserrira doan bide bat sortzen da, eta garai batean dorretxea zela nabarmen ikusiko dugu baserri honetan. Berriro bueltatu eta bide nagusiari jarraituko diogu eta esplotazio modu oso tradizionala gordetzen duten antzinako baserriz osatutako gune batetara sartuko gara. Goikoetxea eta Bortaenea bezalako baserrietan dolare zaharrak daude oraindik eta sagarra jo eta muztioa ateratzeko erreminta zaharrak bertan daude oraindik. Bortaneak balore handia du, dorretxearen defentsarako elementu asko baititu. Bi baserrien artean kare labe bat bada oso ondo kontserbatua. Bidean aurrera jarraituta, azken aldapa gogorrak igoko ditugu eta Santio ermitara helduko gara. Santiagomendira Martindegitik. Bigarren ibilbide bat Ergobi ondoan dagoen Martindegi auzotik dago, Hernaniko lurretan barrena. Sagardotegien bidea deitzen zaio honi. Bertan, bitarteko aurreratuenekin egiten da sagardoa. Atxurramendi mendi inguruan baso ederrak ikusiko ditugu, gaztainadiak batipat. Sesto egiteko erabiltzen da gaztaina, baina desagertzear den ofi zioa da sestogintza. Azkenik, Ermañara iritsiko gara. Hemendik gora Santiomendira igo gintezke, lehengo bide berean gora. Txoritokieta. Lau Haizetako natur parkean kokatua, Txoritokieta Astigarragako punturik altuena da eta bi bisita interesgarri eskaintzen dizkigu. Alde batetik estazio megalitikoa eta bestetik, gotorlekua, XIX mendeko arkitektura militarraren adibide. Txoritokietako estazio megalitikoak Menhira eta hiru dolmen ditu. Gipuzkoan altuera baxuenean dagoena da (275 metro). Behe kretazeoko kare lurrak dira, monolitoa triasikokoa bada ere. Gertuena dauden modu honetako lurrak ordubeteko bidean aurkitu litezke, eta horrek datu historiko interesgarria ematen digu. Aitzetako Txabalako Dolmena ere estazio honetakoa da eta bi dolmen dituen gune bat, oraindik izendapen zehatzik gabeak, eta lehengoen ondoan daudenak. Txoritokietako Menhirak 1,95 metroko altuera du. Gurutze greziar bat du alderdi batean eta “O” bat bestean. Gaur egun Errenteria eta Astigarraga arteko mugarri da. Txoritokietako gotorlekua, San Markosekotik oso gertu dagoena, Luis Nieva ingeniari militarrak diseinatu zuen. Barbetako bi bateria ditu, artilleria astuneko bi piezarentzako lekuarekin eta hiru piezarako beste leku batekin, eraikin txikiz bereizita (poborina, ordezko piezak eta abar). Kuartel bat ere badu. Hori guztia lubaki txiki batek inguratzen du. Inguruan ordezko bateria bat du, bere ordezkoarekin. Aiako Harria parke naturala. Aiako Harria bezalako parke natural bat gertu izateak Sagardoetxea, herri baten erroak proiektuari alternatiba ezin hobea ematen dio. Esaten dute mendi hau Euskal Herrian sortu zen lehen elementu naturala dela. Izen desberdinak izan dituen mendia da. Hiru koroa ere deitzen zaio, Iparraldean batik bat. Hondarribiko arrantzaleek berriz “Batallau” deitu ohi zioten. Lehenengo tontorra Hirumugarrieta da, hiru herriren muga egiten baitu (Oiartzun, Lesaka eta Irun). Manuel Lekuonak dio hiru herriren muga izan beharrean, balitekeela hiru erreinurena ere izatea garai batean Inglaterra, Gaztela eta Nafarroa. XVI, XVII eta XVIII garren mendeetan lehen tontorrak Zamarrolagaña izena zuen. Esaten da antzina tontorrean gauetan su handiak pizten zituztela arrantzaleek erreferentzia izateko. Azpi aldean dago “Azpeitiko iturriya”. Beste bi tontorrak ez dute izen garbirik. Bigarren tontorrari Avaco Arriya deitzen diote Irungo planoetan, 1896an eta hirugrrenari Txurrumurru. Oiartzunen Txurrumurru da bigarren tontorra eta Errolbide hirugarrena. Pinua, pagoa, haritza eta abar daude eta suge hori-berdea, saiak, basurdeak, katagorriak, usoa, izokina eta abar… Sagardotegiak. Dudarik gabe, sagardotegiak dira Astigarragako identitatearen sinu nagusia eta aisialdia eta gastronomiarekiko gustuaren adierazle garbia, gure herrian ondo sustraitutako ohitura baten ondorio. Sagardoetxea, herri baten erroak-era bisita ezin liteke ulertu edo Txoritokietara, jardunaldia mahai baten bueltan bukatzen ez bada, gure herriko ohitura den moduan. Bisitarako garairik ezagunena sagardo berriaren txotx garaikoa da, urtarriletik apirilera luzatzen dena, gutxi gorabehera. Hala ere, sagardotegi guztiak urte osoan daude zabalik eta sukalde zerbitzua eta sagardo helduaren txotx aukera eskaintzen dute, eta baita sagardoa botilan eta bestelako produktuen salmenta ere (likore, muztio, ozpin eta abar). Haragi erreak, brasa, txotxa, mahai baten bueltako lagun arteko bilerak, sarri askotan zutik, arauak dioen moduan, mahai on bat gozatzeko modu berezia irudikatzen du. Eta beti presente, sagardoa. Edozein bistari edo bidai antolatzailek bere ibilaldia mahai bat erreserbatuta bukatu lezake, herriko edozein sagardotegitan. ALORRENE Petritegi Bidea, 2 20115 ASTIGARRAGA 943 336999 ASTARBE Mandiola Baserria 20115 ASTIGARRAGA 943 551527 BEREZIARTUA Iparralde Bidea, 16 20115 ASTIGARRAGA 943 555798 GARTZIATEGI Martutene Pasalekua, 139 20115 ASTIGARRAGA 943 469674 GURUTZETA Oialume Bidea, 59 20115 ASTIGARRAGA 943 552242 LIZEAGA Gartziategi Baserria 20115 ASTIGARRAGA 943 468290 MINA Txoritokieta, s/n 20115 ASTIGARRAGA 943 555220 PETRITEGI Petritegi Bidea, s/n 20115 ASTIGARRAGA 943 457188 REZOLA Santiago Zeharra, 12 20115 ASTIGARRAGA 943 556637 SAIZAR Kalezahar Auzoa, s/n 20170 USURBIL 943 364597 ZAPIAIN Nagusia, 96 20115 ASTIGARRAGA 943 330033 ZELAIA Martindegi Auzoa, 29 20120 HERNANI 943 555851 Ostatua. Nahiko garbi gelditzen da Sagardoetxea, herri baten erroak proiektuaren eskaintza kultural eta formatiboak, eta sagarra eta sagardo munduaren bultzatzaileak, inguru natural eta bere parajeen edertasunarekin lotura estua duela. Aisialdirako alternatiba multzo honi Astigarragan dauden nekazal etxeetako ostatua batu behar zaio, proposamen kultural eta turistiko honen osagarri egokia baitira. Casa Rural ARRASPIÑE Santio Zeharra, s/n 20115 ASTIGARRAGA 943 331319 Casa Rural ARTOLA Santiagomendi, s/n 20115 ASTIGARRAGA 943 557296 Pensión BEIZAMA Bº Ergobia, s/n 20115 ASTIGARRAGA 943 550042