Sagardoaren lurraldea

III. Sagardo Forum 2019: Prentsa deialdia

Descripción

III. SAGARDO FORUM 2019-ren aurkezpena, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta I. Nazioarteko Sagardo Azoka.

ocio feria donostia hernani formación jornada técnica cultura concurso sagardo forum sidra manzana

Ficha

  • Fecha: 2019-11-04
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-002760

Texto completo

Data: 2019ko azaroak 14 (osteguna)

Ordua: 12:00.

Tokia:
Orona Ideo
Fundazioa eraikineko Auditorium-ean
Jauregi Bailara, s/n
20120 Hernani

Deskribapena:
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2019ko azaroaren 21-25 III. Sagardo Foruma ospatuko da, sagardoari lotutako ekoizle, profesional eta eragileak batuko dituen ekitaldia.
III. Sagardo Forumaren barruan, azaroaren 21-22an jardunaldi teknikoak osaptuko dira Hernaniko Orona Ideon. Bertako eta nazioarteko 21 profesionalek bere ezagutzaren berri emango dute hiru gairen inguruan ardaztuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

III. Sagardo Forumak II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ere barne hartuko du, azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian ospatuko dena. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek (BJCO Beer Judge Certification Program ziurtagiridun adituak, sommelierrak, enologoak, kazetariak eta ardo, garagardo nahiz gastronomia blogerrak, etab.) 9 kategoriatan sailkatutako hainbat sagardo mota dastatuko dituzte aurkeztutako sagardo onenak aukeratzeko. Oraingoz 11 herrialdetako sagardoek izena eman dute lehiketan: Espainia, AEB, Italia, Txekia, Alemania, Frantzia, Norvegia, Eslovakia, Luxenburgo, Herbehereak eta Erresuma Batua.

Berrikuntza gisa, aurten, III Sagardo Forumean Nazioarteko Sagardo Azoka ospatuko da azaroaren 24-25ean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Azoka publiko orokorrari (azaroaren 24an) nahiz profesionalari (azaroaren 25ean) zabalik egongo da eta erakusketarien postuetan hainbat sagardo mota dastatzeko aukera izango da: izotzezko sagardoak, zaporetako sagardoak, apfelwein edo sagar ardoa, sagardo apardunak...

Egitaraua:
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkari eta sagardogileen eskutik, III. Sagardo Forumaren barruan antolatutako hitzaldien egitaraua, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta I. Nazioarteko Sagardo Azoka aurkeztuko dira.
Asistentzia baieztatzea eskertzen dugu.

Informazio gehiagorako:
Leire Alkorta (Prentsa arduraduna)
Telf: 943 550 575
e-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
webgunea: www.sagardoarenlurraldea.eus