Sagardoaren lurraldea

X. Sagar Uzta 2019: Prentsa dossierra

Descripción

Irailaren 26-27-28-29an XIX. Sagar Uzta jaia ospatuko da Astigarragan, sagarra protagonista izango duen festa. Urtero bezala, sagarraren kulturaz gozatzeko jarduera ugari izango dira lau egunetan zehar.

ocio rally fotográfico astigarraga feria degustación euskal sagardoa gastronomía concurso taller sagar bira fiestas de la manzana tarta de manzana sagar uzta sidra santiagomendi

Ficha

  • Fecha: 2019-09-20
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-002739

Texto completo

Irailaren 26-27-28-29an, XIX. Sagar Uzta 2019 jaia ospatuko da Astigarragan Sagardoaren Lurraldeak antolatuta eta “Astigarraga eta Sagardoa” taldearen kolaborazioarekin. Ekitaldiaren egun nagusia irailaren 29a, igandea, izango da. Unean bertan egindako 2019 uztako lehen muztioa eta sagardogileek emango duten muztioa dastatzeko aukera izango da. Aurten, gainera, berrikuntza gisa, aipamen berezia egingo zaio Julen Lizeaga sagar ekoizleari sagardo sagarraren alde egindako lanagatik.

Aurtengo festa programa osatzeko, nabarmentzekoa da sagardogileen, sektorearen, instituzioen, tabernarien eta kultur taldeen parte-hartzea, hala nola: Astigarragako Udala, Astigar E.O.E., Gure Izarra, Goldea Herri Kirol Batzordea, Mundarro Kirol Elkartea, Norberto Almandoz Musika Eskola, Xaguxar, Zipotza Kultur Elkartea, Txirriskla Txistulari Taldea, Erbitegi Etxeberri Txalaparta Taldea, Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartea eta Astiko Dendarien Elkartea.

Jarraian, XIX. Sagar Uzta 2019 jaiaren jarduera nagusiak zehazten ditugu:

Festan ez galtzekoak:
1. SAGARRA, protagonista. Sagarraren azokan buelta bat eman eta sagarren erakusketa, herriko baserritarren produktuen salmenta, saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak ikusi, sagar marmelada tailerren parte-hartu eta sagardo sagarren dastaketaz gozatu.
2. Muztioaren elaborazioa. Sagar dantza eta kirikoketa ikusi eta familiartean sagar biltzean, jotzean eta zanpatzean parte-hartu.
3. Muztio dastaketa eta topa herrikoia. Txalaparta-ren erritmora, 2019 uztako lehen muztioa rekin topa egin.
4. Herri bazkaria eta kirola. Foru plazan ospatuko den herri bazkariaz gozatu eta bazkalostean, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa eta afizionatuen pilota partida ikusi.

Azpimarratzekoak eta berrikuntzak:
1. Aipamen berezia: Aurten, topa herrikoia egin aurretik, sagardo sagarraren alde egindako lanagatik aipamen berezia egingo zaio Julen Lizeaga sagar ekoizleari.
2. Familia osoarentzako proposamenak: Familek sagardoaren kulturaz gozatzeko jarduera ugari izango dituzte: tolareko lanak egiteko aukera, “Sagar-Bira” Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta eta sagar marmelada tailerra.
3. Jardueren egitarau zabala: Iganderako aurreikusia dagoen egitarau zabalaz gain, aurreko egunetan ere jarduera ugari izango dira: pintxo potea sagarren eratorriekin egindako pintxoekin, Euskal Sagardoaren dastaketa euskal produktuekin lagunduta eta Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala Ergobiko plazan.
4. Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa. Aizkolari gazteak lehian ikusteko aukera izango da Euskal Herriko txapelketa honetan: Markel Zapiain (Bustieta - Astigarraga) eta Axel Larrañaga (Oialume - Hernani).

Egitaraua
Osteguna, irailak 26
19:00-21:00: PINTXO POTEA Astigarragako tabernetan. Sagarraren eratorriekin egindako pintxoak eskainiko dira.
Ostirala, irailak 27
EUSKAL SAGARDO FESTA Astigarragako tabernetan. Euskal Sagardoaren dastaketa euskal produktuen pintxo eta razioekin lagunduta.
Larunbata, irailak 28
09:30: “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian*.
20:00: EUSKAL HERRIKO V. SAGARDO TXAPELKETA HERRIKOIAREN FINALA Ergobiko plazan. + Info: www.sagardoa.eus
Igandea, irailak 29
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:30: Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00: XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak plazan*.
11:00-14:00: Sagarraren azoka:
– Sagar marmelada tailerra*.
– Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:00: Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzarekin*.
12:30: Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00: Txalaparta eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.
14:30: Herri bazkaria.
16:30: Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.
17:15: Afizionatuen pilota partida.
* Izen-emateak: 943 550 575 / www.sagardoarenlurraldea.eus