Sagardoetxea. Actividades para colegios 2009-2010.
ocio astigarraga acción diccionario material didáctico museo sagardoetxea
Ficha
- Fecha: 2009-06-23
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Material promocional
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000270
Texto completo
SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA. Ikastetxeentzako urte-osoko jarduerak. Sagardoetxea sagarra, sagarrondo eta sagardoaren kultura zabaltzeko museo gune bat da. Museoen kontzeptu tradizionaletik desberdina da, sagarrondoen bizitza eta sagardoaren elaborazio prozesua modu aktiboan ezagutzeko aukera ematen duen leku dinamikoa baita, gauzak ikusiz, jardueretan parte hartuz eta produktu ezberdinak dastatuz. Sagardoetxeak museoko sagastira eta museo-gunera bisitaldiak eskaintzen dizkie bisitariei. Museoko sagastian sagardo egileen teknika eta sekretuak aurkituko dituzte eta sagarrondo, hazitegi, sagar mota desberdin eta aintzinako tolare baten bueltan ibiliko dira. Museo-gunean, berriz, sagarra eta sagardoaren historia, usadioaren iturburua, erramintak eta elaborazio prozesua aurkituko dituzte, sagardoaren kulturara gerturatuz. MATERIAL DIDAKTIKOA Sagardoetxean ahalegin handia egin dugu sagarraren kulturaren gaineko material didaktikoa osatzeko: 1. Lau modulutako laborategia: joko, puzzle, irudi, etb... en bidez urtaro bakoitzean jarduera ezberdinak egiteko: Udaberria: Uda: Udazkena: Negua: Polinizazioa, plagak Udarako inausketa Sagar eta muztio Landaketa, eta gaixotasunak. eta bakantzea. dastaketa. txertaketa eta inausketa. 2. Muztioa egiteko tresneria: bisitariek sagardoaren elaborazio prozesu osoan parte-hartzeko. 3. Sagardoaren Hiztegia: sagardogintzaren inguruko 500 hitz biltzen ditu. 4. Sagarrekin Jolasean: sagarraren kulturaren inguruko bost liburuxka dira, adin-tarte bakoitzera egokituak (bisita burutu ostean talde bakoitzari banatuko zaio). JARDUEREN EGUTEGIA: Urte osoan zehar: • Dasti ipuinkontalaria: haurrentzako ipuin moduko bisita gidatua. Neguan: landaketa garaia • Arbolak aldatu / hazien ereitea. • Sagarrondoen formazioa. • Txertaketak. Udaberrian: sagastiak loretan • Polinizazioa: erleen lana, ezti dastaketa eta loretik fruiturako prozesu guztia ikusteko aukera. • Sagarrondoen izurrite eta gaitzak. Udaran: sagarrak zuhaitzetan • Inausketa: ilargiaren eragina udarako inausketan. Udazkenean: sagarren bilketa • Sagarra heldua dagoenean kizkiarekin bildu, sagar ezberdinen dastaketa eta aintzinako elaborazio prozesua: sagarra pisoiekin jo, zanpatu eta lorturiko muztioa dastatu. Eskola ume eta publiko orokorrari zuzendua. JARDUERA OSAGARRIAK: Astigarragak egun pasa osatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu: pilotaleku estalia, igerilekua, aire librean bazkaltzeko guneak, Santiagomendiko Natur Eskola, etb...