Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren Norakoen Nazioarteko Topaketa. "The Cider Insider". Nota de prensa

Descripción

Euskal Herriko 7 sagardo munduko 100 onenen artean hautatuak izan dira Euskal Herrian ekoiztutako zazpi sagardo aukeratu ditu Susanna Forbes kazetari eta idazle britaniarrak bere “The Cider Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink now” libururako. Liburua, Sagardoaren Lurraldeak antolatutako I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Topaketaren ospakizunaren testuinguruan aurkeztu zen Astigarragan eta aurkezpenean, liburuan aipatzen diren sagardo batzuk dastatzeko aukera izan zen.

astigarraga libro sidra encuentro internacional de destinos de la sidra sidrería the cider insider

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2018-09-01
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Material promocional
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: DO-002632

Texto completo

el territorio de la sidra
Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
Tel: 00 34 943 550 575
info@sagardoarenlurraldea.eus
www.sagardoarenlurraldea.eus
Sagardoaren
lurraldea
El territorio
de la sidra
Euskal Herriko 7 sagardo munduko 100 onenen artean hautatuak izan dira
Euskal Herrian ekoiztutako zazpi sagardo aukeratu ditu Susanna Forbes kazetari eta idazle britaniarrak bere “The Cider Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink now” libururako. Liburua, Sagardoaren Lurraldeak antolatutako I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Topaketaren ospakizunaren testuinguruan aurkeztu zen Astigarragan eta aurkezpenean, liburuan aipatzen diren sagardo batzuk dastatzeko aukera izan zen.
Argazkia: Euskal sagardotegietako ordezkariak Susanna Forbes egilearekin batera Astigarragan.
Egilea: Haritz Rodriguez / Sagardoaren Lurraldea
Susanna Forbes, ardoa, garagardoa eta sagardoan berezituriko kazetaria eta idazlea da. Jatorriz, Ingalaterra osoan sagardo usadio handiena duen Herefordshire eskualdekoa da eta Little Pomona izeneko sagardotegia martxan jarri berri du. Baina sagardoarekiko duen grina haratago doa. Ingalaterra, Gales, Bretainia, Normadia, Alemania, Italia, Australia, Lanada, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Asturias, Galizia eta Euskal Herriko 100 sagardo artisau gomendatzen dituen liburua argitaratu berri du.
Liburuan nabarmentzen diren sagardoen artean, Euskal Herriko 7 agertzen dira: Zelaiako Gorenak Sagardoa 2017 (Hernani), Zapiaingo Euskal Sagardoa Premium 2017 (Astigarraga), Isastegiko Euskal Sagardoa 2017 (Tolosa), Gartziategiko Gorenak Sagardoa 2017 (Astigarraga), Gaztañagako Gorenak Sagardoa 2017 (Andoain), Bereziartuako Euskal Sagardoa 2017 (Astigarraga) eta Bordattoko Txalaparta 2016 (Jatsu-Garazi, Nafarroa Beherea).
Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra
Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.eus
Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
Tel: 00 34 943 550 575
info@sagardoarenlurraldea.eus
www.sagardoarenlurraldea.eus
Sagardoaren
lurraldea
El territorio
de la sidra
6 urtetan zehar gauzatu duen ikerketan, Forbes-ek sagardoa ekoizten duten mundu osoko lurralde nagusiak zeharkatu ditu. 2018ko martxoan bere ikerketak Euskal Herrira ekarri zuen eta bertan, Sagardoaren Lurraldeako nazioarteko harremanen arduraduna den Haritz Rodriguez kazetariarekin batera, bertako sagardotegi adierazgarrienetakoak ezagutu zituen.
Ordurako sagardoaren inguruko erreferentziak bazituen arren, Forbes-ek sagardotegi batzuk bisitatu eta sagardoak dastatzeko aukera izan zuen, euskal sagardoaren kulturan barneratuz eta txotx-eko errituaz gozatuz. Bere bisitaren emaitza, aurrez aipatutako Euskal Herriko 7 sagardo nabarmentzeaz gain, Euskal Herriko sagardoaren kultura, ezaugarri eta Astigarragan kokatua dagoen Sagardoetxea Sagardoaren Museoaren inguruan egiten duen erreferentzia zabala da.
SAGARDOAREN KULTURA ETA TURISMOAREN NAZIOARTEKO SAREA
“The Cider Insider” liburuaren aurkezpena, Astigarragako Iretza sagardotegian ospatu zen irailaren 28tik 30era bitartean ospatutako I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Topaketaren ospakizunaren baitan. Topaketa honetan, 10 norakoetako ordezkariak elkartu ziren: Ingalaterra, Gales, Alemania, Asturias, Galizia, Bretainia, Austria, Irlanda, Norvegia eta Euskal Herria. Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea, Harkaitz Millan Basquetor-eko Zuzendaria eta Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaria ere aurkezpen ekitaldian izan ziren.
Topaketa honetara gerturatutako ordezkariek, sagardoaren kultura eta turismoa munduan sustatzeko nazioarteko sarea martxan jartzea adostu zuten. Hala, datozen hilabeetan marka amankomuna eta sarean parte-hartzen duten norakoen informazioa bilduko duen webgunea martxan jarriko dira, eta proiektua indartzen lagunduko duten europar finantziaziorako aukerak aztertuko dira.
Hernaniko Orona Fundazioan gauzatutako lan bilerez gain, nazioarteko ordezkariek Iretza sagardotegian ospatu zen afari tematikoaz gozatzeko aukera izan zuten bertako produktuak eta nazioarteko sagardoak dastatuz, Euskal Sagardoaren “Egin Zotz!” kanpainan parte-hartu zuten Astigarragako tabernetan, Donostia bisitatu zuten bertako pintxo goxoak Euskal Sagardoaz lagunduta dastatzeko, Zelaia eta Alorrenea sagardotegiak bisitatu zituzten eta Sagardoetxea eta Albaola museoetako bisitaldietan sagardoak XVI. mendean Ternuara egindako itsas bidaietan izan zuen garrantzia ezagutu zituzten. Topaketaren amaiera gisa, irailaren 30ean Astigarragan ospatu zen Sagar Uzta jaian izan ziren.
Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra
Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.eus
el territorio de la sidra