Sagardoetxea-escuelas de idiomas. Propuesta para una jornada 2009.
formación escuela de idioma diccionario material didáctico sidra sagardoetxea manzana
Ficha
- Fecha: 2009-02-12
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000262
Texto completo
SAGARDOETXEA-HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK Jardunaldi baterako proposamena Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea Hizkuntza Eskola Ofizialen eskura jartzen dugu, 2009. ikasturterako eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa. Proposatutako jardunaldiak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta landa inguruneko euskara ezagutu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta zehazki, sagardoaren eta sagardogileen munduko euskara ezagutu eta lantzea. Hala, Sagardoetxeak ekintza honi ekitea proposatzen die Hizkuntza Eskola Ofizialei, ondoko etapetan banatuta: Ikasgelan Euskal Herriko sagardoa eta sagarraren kulturaren inguruko teoria eta informazioaren azterketa Hizkuntza Eskola Ofizialek garatu beharreko jardunaldien bidez, eta Sagardoetxeako web orriak biltzen duen informazioa oinarri hartuta. Sagardoetxeak badu, gainera, sagardoaren berezko hiztegia eta sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa. Material hau, Sagardoetxeako bisita burutu ostean banatuko zaio talde bakoitzari. Halere, eta nahi duenak, material hau museora etorri aurretik eskuratzeko aukera ere badauka, bertan biltzen diren edukiak ikasgelan lantzeko. Material hori Sagardoetxera etorri aurretik eskuratzeko, gurekin harremanetan jarri beharko da. Banatuko den materiala, honakoa da: Alde batetik, Sagardoaren berezko hiztegia (SAGARDOAREN HIZTEGIA). Bertan, sagarraren eta sagardoaren munduko terminologia zehatza aurkituko dute ikasleek, baita euskaltegian lantzeko aukera emango dieten bibliografia anitza ere. Hiztegia gaika bereizitako bost ataletan banatua dago, sagardoaren ekoizpenarekin zerikusia duten atalak guztiak, eta sagarraren lorearen bost petaloak irudikatu nahi ditu. Eta bestetik, Sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa (SAGARRAREKIN JOLASEAN). Bertan, Sagardoetxearen bisitan landu diren edukiak aurkituko dituzte ikasleek. Besteak beste, honakoak: sagardogintza kontuak, sagardoa lortzeko eman beharreko pausoak, landareen ugalketa teknikak, inausketa motak, polinizazioa, etb... Mintza-praktika Sagardoetxean Sagardoaren elaborazio prozesuaren azterketa praktikoa egingo da Sagardoetxeako instalazioetan barrena egindako bisita gidatu baten bidez, eta honek, sagardo munduko hitzak ezagutzeko eta lantzeko aukera emango digu. Sagastian, Euskal Herriko sagarrondo motak, gidatze-sistemak, txertaketak, etb.. ikusiko dira; museo-gunean, sagarra eta sagardoaren historia, oraina eta etorkizuna, sagardogilearen tresnak, etb... ikusiko dira; eta dastalekuan, sagardoa txotx-ean dastatzeko erritoan murgilduko gara. Museoaren bisita honekin, sagardoaren kulturaren inguruko hiztegia landuko da. Urtaro bakoitzean, gainera, sagardoaren elaborazio prozesuari dagozkion jarduera zehatzak burutzen ditugu Sagardoetxean (ikusi 6. orria), eta honek, jarduera zehatz bakoitzaren inguruko terminologia lantzeko aukera emango digu: landaketa, polinizazioa, sagar bilketa eta prentsaketa. www.sagardoetxea.com-en idatzizko praktika Sagardoetxeak bere web atarian ikasleek praktika idatzia jorratzeko aukera ematen duen foro zehatz bat dauka, bertako edukiak ikastetxe desberdinetako irakasleek jartzen dituzten arauen arabera garatuko direlarik. Bi helburu nagusi ditu idatzizko praktika honek: batetik, euskararen ezagutza sakontzea, eta bestetik, museoan ikasitako historia eta elaborazioari dagozkion edukietan sakontzea. Jarraipena Prozesu guztiaren jarraipena Sagardoetxeako teknikariek egingo dute, bai museoari dagozkion gaietan eta baita elaborazio prozesuari dagozkionetan ere. Heziketa eta pedagogia jarraipena, bestalde, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleek egingo dute, prozesu zehatzak eta garatu beharreko programak finkatuta. Tarifak Sagardoetxea-Hizkuntza Eskola Ofizialak proposamenaren prezioa: Ikasgelako prestaketa; Material didaktikoaren banaketa; Mintza-praktika Sagardoetxean (bisita gidatua, GozoGozo produktuen dastaketa eta sasoiari dagokion jarduera); Web orriko idatzizko praktika; Jarraipena ........................................................................................... 3,50 euro Beste aukerak Gazta edo txorixo pintxoa ....................................................................................... 1,50 euro Sagardotegiko menua (sagardotegi bakoitzaren arabera) ......................... 26,00 - 30,00 euro Sagardotegien inguruko informazioa ikusteko, klikatu helbide honetan: http://www.sagardoetxea.com Prezioan BEZ-a sartuta dago.