II. Sagardo Forum 2017: Prentsa dossierra
Descripción
Mundu osoko sagardo adituak Sagardoaren Lurraldean elkartuko dira Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, azaroaren 23, 24 eta 25an mundu osotik etorritako adituen parte-hartzea izango duten sagardoari buruzko II Sagardo Forum jardunaldiak ospatuko dira Hernanin (Gipuzkoa, Euskal Herria). Nazio eta nazioartetik etorritako 21 hizlarik, sagarra eta sagardoarekin erlazionatutako kultura, ekoizpena eta turismoaren inguruko jardunaldiak eskainiko dituzte. Hitzaldi hauek azken urteetan sagardoaren munduak izan duen garapena ezagutzeko aukera emango dute 3 gai nagusitan banatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.
degustación formación investigación concurso patrimonio sagardo forum sidra manzana turismo
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2017-11-01
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Expedientes
- Fondo: sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002564
Texto completo
II Sagardo Forum, Azaroak 23-24-25, Orona Ideon (Hernani)
Mundu osoko sagardo adituak Sagardoaren Lurraldean elkartuko dira
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, azaroaren 23, 24 eta 25an mundu osotik etorritako adituen parte-hartzea izango duten sagardoari buruzko II Sagardo Forum jardunaldiak ospatuko dira Hernanin (Gipuzkoa, Euskal Herria).
Nazio eta nazioartetik etorritako 21 hizlarik, sagarra eta sagardoarekin erlazionatutako kultura, ekoizpena eta turismoaren inguruko jardunaldiak eskainiko dituzte. Hitzaldi hauek azken urteetan sagardoaren munduak izan duen garapena ezagutzeko aukera emango dute 3 gai nagusitan banatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.
Lehendabiziko eguna, lehendabiziko sektorea, sagarraren laborantza eta sagardoaren ekoizpenari eskainita egongo da. Bigarren eguna, sagardoaren turismoa eta esperientzia gastronomikoetan oinarrituko da eta Normandia, Bretainia eta Euskal Herriko sagardoak dastatzeko aukera ere izango da.
Azken egunean, azaroaren 25an, dagoeneko 11 herrialde ezberdinetako 115 sagardo ezberdinen izen-ematea duen eta datozen egunetan kopuru hau handitzea espero den I. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatuko da.
Epaileen artean sona handiko sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab. daude. Lehiaketak 9 kategoria dauzka: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, gaur egungo sagardoak, “Premium” Sagardo apardunak, apfelwein (sagardoa), zaporetako sagardoa eta udardoa eta izotzezko sagardoa.
Sagardo Forum-ek, Euskadi Basque Country eta San Sebastian Region-eko eskaintza turistikoa mundu osoan ezagutara emateko balioko du. Izan ere, enoturismoa eta gastronomia alorretan preskriptore garrantzitsuak diren hizlari eta epaileek, lehen eskutik sagardoaren kultura eta euskal sagardoaren usadioekin erlazionatutako esperientzia ezberdinak ezagutu eta bizitzeko aukera izango dute.
Sagardotegietako txotx-aren errituaz gozatzeaz gain, hizlari eta epaileen egitaraua Idiazabal gazta, txakolina eta Euskal Herriko eskaintza gastronomiko zabala ezagutzeko aukera ematen duten leku ezberdinetako txango, bisita gidatu eta esperientzia turistikoekin osatzen da.
Egitaraua
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2017/11/23 (Osteguna)
Fundazioa eraikina · Auditorium
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
08:45 - 09:15 Akreditazio eta dokumentazioaren banaketa.
09:15 - 09:30 Ongietorria eta irekiera instituzionala.
Gaia: Lehengaia: Sagarraren laborantza eta kultura.
Moderatzailea: Antxon Mendia (Fruitel-eko Lehendakaria).
09:30 - 10:00
Sagarrondoaren egoera Euskal Herrian.
Aitor Etxeandia (Euskadi), Sagarlan-eko arduraduna.
10:00 - 10:30
Sagastien landaketa Süd Tirol-en.
Franz & Magdalena (Italia), Floriunda-ko gerenteak.
10:30 - 11:00
Finca Gallinal Asturias-en.
Daniel Exner (Espainia), Finca Gallinal-eko gerentea.
11:00 - 11:30 Atsedenaldia.
Gaia: Sagardoa munduan.
Moderatzailea: Domingo Merino (Fraisoro Laborategiko Zuzendaria).
11:30 - 11:50
Euskal Sagardoa J.D. berriaren aurkezpena.
Unai Agirre (Euskadi), Euskal Sagardoa J.D.-ko gerentea.
11:50 - 12:10
Sektorearen jarduera ebolutiboa Euskadin.
Ignacio Ruiz de Alegría, nekazaritzako elikagaien sektoreko aholkularia Iragest-en.
12:10 - 12:30
Sagardoaren gaurko eta biharko erronkak.
Iñigo Fernandez, Sagardo Mahaia.
12:30 - 12:50
Sagardoa Normandian.
Christian Bosshard (Normandia), Cambremer erkidegoko udalerrietako Turismo Bulegoko Lehendakaria (“AOC du Pays de Cambremer” Sagardoaren Hiriburua).
12:50 - 13:10
Sagardoa Bretainian.
Mark Gleonec (Bretaña), Bretainiako CIDREF-eko Lehendakaria.
13:10 - 13:30
Sagardoaren merkatua Ingalaterran.
Mike Nield (Ingalaterra), Sagardoen nazioarteko komertziala.
13:30 - 13:50
Sagardoaren merkatua Estatu Batuetan.
Brian Rutzien (Chicago), Sagardoen nazioarteko komertziala.
13:50 - 14:15
Bretainia, Normandia eta Euskal Herriko sagardoen dastaketa.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2017/11/24 (Ostirala)
Fundazioa eraikina · Auditorium
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Gaia: Sagardoaren turismoa: Txotx esperientzia
Moderatzailea: Iker Urcelay (Basquetour-eko Gastronomia Produktuaren teknikaria).
09:30 - 09:50
Euskadiko turismo gastronomikoa.
Iker Urcelay (Euskadi), Basquetour-eko Gastronomia Produktuaren teknikaria.
09:50 - 10:10
Sagardoaren turismoa San Sebastian Region-en.
Maite Cruzado (Euskadi), Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria.
10:10 - 10:30
Sagardoaren Lurraldea-ren aurkezpena.
Joxe Mari Alberro (Euskadi), Sagardoaren Lurraldeako Zuzendaria.
10:30 - 10:50
Euskal sagardotegien ibilbidearen aurkezpena eta Petritegi, Oiharte eta Iparragirre sagardotegiak.
Amaia Zubeldia (Euskadi), Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteako turismo teknikaria.
10:50 - 11:10
Sagardoaren turismoaren garapena Asturias-en.
Begoña Medio (Asturias), Bmedio. Consultoría Turistica-ko eta Asturias for foodies-eko gerentea.
11:10 - 11:40
Castañon-eko eskaintza turistikoa: sagardoaren turismoa.
Marta García Miranda (Asturias), Castañon sagardotegiko turismo teknikaria.
11:40 - 12:00 Atsedenaldia.
12:00 - 14:00
Mahai-ingurua: Sagardoaren Lurradea, etorkizuneko erronkak.
- Amaia López de Heredia (Euskadi), Akimuko Lehendakaria.
- Rainer Brusis (Cataluña), Enoturismoko aholkularia eta Innova Management-eko gerentea.
- Iker Urcelay (Euskadi), Basquetour-eko Gastronomia Produktuaren teknikaria.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
2017/11/25 (Larunbata)
Gallery eraikina
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
09:00 - 13:00
I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa. Dastatzaileen sagardo dastaketak.
Fundazioa eraikina · Auditorium
13:00
“Sagar Artean” dantza ikuskizuna.
Aktorea: Sonia Villamor.
Dantza eta musika: Tio Teronen semeak.
Ikusentzinezkoak: Ander Garaizabal.
13:30
I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sari banaketa.
Egitaraua Sagardo Forum-eko webgunean eskura dago:
http://www.sagardoarenlurraldea.eus/eu/sagardo-forum/egitaraua/
Jardunaldietarako izen-emateak Sagardo Forum-eko webgunearen bidez egin daitezke:
http://www.sagardoarenlurraldea.eus/eu/sagardo-forum/izen-emateak/jardunaldietan-izena-emateko-formularioa/
I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketako ohorezko epaileak
Epaileen artean sona handiko sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab. aurkitzen dira:
Franz eta Magdalena Egger
Hizlariak eta epaileak
“Floribunda”-ko arduradunak, Tirol hegoaldeko laborantza biodinamikoko sagar ekoizleak eta sagardoa eta organiko eratorrien ekoizleak.
Michael Stockl
Nazioarteko epailea
Frankfurt-eko Sagardoaren Nazioarteko Azokako eta Alemaniako Sagardoaren Nazioarteko Lehiaketako Zuzendari kudeatzailea, Frankfurt-eko Cider Week-aren sortzailea, sagardogilea eta herrialdean sagardoan berezitua dagoen lehendabiziko somelierra.
Brian Rutzen
Hizlaria eta epailea
Chicagon sagardoan berezitua dagoen “The Northman” lehendabiziko tabernako gerentea. Michigan-go sagardogile batzuen agente komertziala. Herrialdeko jaialdi eta lehiaketa ezberdinetako komunikatzailea eta kolaboratzailea.
Mike Nields
Hizlaria eta epailea
Britainiako sagardo ekoizle nagusienetakoa den “Thatchers”-eko nazioarteko arduraduna izan da orain dela gutxi arte. 2001 urteaz geroztik, nazioarteko salmenten arduraduna izan da Erresuma Batuko edari alkoholdunen sektoreko enpreseta garrantzitsuetan. Gaur egun “Bayside Brands Ltd.”-ko sortzailea eta gerentea da.
Bill Bradshaw
Epailea
Bill Bradshaw Ingalaterrako Somerset sagardo eskualdeko argazkilaria da. Pete Brown-ekin batera, nazioartean sagardoaren inguruan idatzitako libururik arrakastatsuenetakoa den “World´s Best Ciders” liburua idatzi du. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ugaritan parte hartu du epaile gisa eta Austria, Japon, Asturias edo Australia bezalako herrialdeetako proiektu ezberdinetan parte hartu du. Nazioartean ezagunenetarikoa den sagardoaren sektoreko pertsonetako bat da.
Mark Gleonec
Hizlaria eta epailea
Maison Cidricole de Bretagne-ko (Bretainiako Sagardogileen Elkartea) Kontseilaria. Cidref-eko (Finistereko Sagardogilen Elkartea) Lehendakaria. AOP Cornouaille-rako baimendutako sagardo dastatzailea. Fouesnant-eko Penfoulig Ondarezko Sagastiko kontsebatzailea. Fouesnant-eko Sagardo Lehiaketa Tradizionaleko antolatzailea (2018an 107. edizioa beteko du). “Le guide du cidre de Cornouaille (1992) - Contes et histoire du pays du cidre (2012)”-ren egilea. Bretainiako sagar eta sagardoarekin erlazionatutako ikuskizun eta jardunaldi ezberdinen sortzailea.
Rubén Arranz
Epailea
Cuellar-ko Henar Jatetxeko (Segovia) tituludun sommelierra. Sommelierren Elkarteko kidea. Estatu Batuetako BJCP (Beer Judge Certification Program)-eko ziurtagiridun epailea.
Luis Vida
Epailea
Enologoa eta 90. hamarkadatik formazioan eta kazetaritzan dihardu. “Sobremesa” bezalako ardoan eta gastronomian berezitutako gida eta aldizkari batzuetako dastaketen Zuzendaria da. Garagardo Akademiako SABEER taldeko kide da eta Madrid-eko Merkataritza Ganberako Beer Sommelier-eko ikastaroa zuzentzen du.
Tano Collada
Epailea eta kolaboratzailea
“Valle, Ballina y Fernandez S.A. Sidra el Gaitero”-ko enologoa.
Jose Antonio Norniella
Epailea eta kolaboratzailea
Enologoa eta Asturias-ko berrogeitamar sagardotegietako kanpoko aholkularitzan 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Formatzailea eta komunikatzaile oso aktiboa sektorean.
Jesús Armenteros
Epailea
Galiziako “Ribela” sagardotegiko sortzailea eta arduraduna. Gaur egun, Espainiako ekoizle aktiboenetarikoa da Estatu Batuetan.
Manuel Jim
Epailea
Espainiako garagardo artisau ekoizle errespetatuenetarikoa. Espainiako Garagardo Artisau Elkarteko eta “American Homebrewers Association”-eko kidea da. Garagardo artisauari buruzko artikulu anglosaxoiak itzuli eta zabaltzen ditu. “Cervezomicón” blogaren arduraduna da.
Santiago Rivas
Epailea
Egungo YouTubeko ardoaren sektoreko bideorik mediatikoenak biltzen dituen formatu askeko “Colectivo Decantado”-ko aurpegi ezaguna. Orain dela gutxi “El Pais”-eko “El Comidista TV”-rekin kolaboratu du.
Txaber Allué
Epailea
“Cactus PC” ekoiztetxearen eta “Bee Strategy” komunikazio eta harreman publikoetako enpresaren sortzailea. “Oxcars” izeneko Espainiako sukaldaritzako videoblog onenaren saria jaso izanagatik da ezaguna batipat, YouTubeko “El cocinero fiel” kanalaren bidez Ferran Adriá-k lideratutako iraultza gastronomikoa.
Manu Guedes
Epailea
Dinbog-eko Chief Digital Officer-a, catapop.es-eko winelover-a eta gustoporviajar.com eta Cadena Ser Viajes 2.0.eko blogaria. Bere helburua gourmet produktuen ezagutza zabaltzea da kalitatearen aldeko apostua egiten duten proiektu digitalekin konektatuz.
Pablo Sierpinski
Epailea
Leonardo beka duen upeltegiko eta mahastiko teknikaria Bordelen. Madrid-eko vinus&brindis dendetako arduraduna. Sommelierra, mettrea, esportatzailea, ardo-merkataria Polonian prostozhiszpanii.com eta Petit Frombrauge edo Primitivo Quiles upeltegietako edo Abba bezalako hotel handietako kanpoko aholkularia.
I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sariak
I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa honetan urre, zilar eta brontzeko dominak banatuko dira lortutako puntuen arabera:
– Brontzezko domina 30-37 puntu lortzen dituzten sagardoak
– Zilarrezko domina 38-44 puntu lortzen dituzten sagardoak
– Urrezko domina 45-50 puntu lortzen dituzten sagardoak
Kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa egonez gero, epaimahai berezi batek berriro bozkatu eta kategoriako onena zein den erabakiko luke.
“Kategoriako onena” sari guztien artean, helburu horretarako osatutako mahaiak “Lehiaketako onena” produktua zein den erabakiko du.
Informazio gehiagorako:
Leire Alkorta (Prentsa arduraduna)
Telf: 943 550 575
e-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
webgunea: www.sagardoforum.eus
Nicolas Poirier
Epailea
Pommeau de Bretagne AOC” eta “Maison Cidricole de Bretagne”-ko Lehendakaria.Sagarra, sagardoa eta eratorrien txapelketa antolatzen du.