Sagardoaren lurraldea

Semana Santa 2009. Dossier de Prensa.

ocio astigarraga degustación acción queso museo mosto sagardoetxea sidrería

Ficha

  • Fecha: 2009-04-01
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000252

Texto completo

SAGARDOETXEA, 2009KO ASTE SANTUA. Aste Santuan Sagardoetxeak esperientzia berri bat eskaintzen dizu: sagardoaren eta Euskal Herriko gazten uztartzea. EGITARAUA. Sagar muztioaren elaborazioa eta Euskal Herriko gazten dastaketa. Batetik, museoko sagastian sagar muztioa zeure eskuz egiteko aukera izango duzu, elaborazio prozesu osoa jarraituz: kizkiarekin sagarra jaso, sagarra pisoiekin jo, patsa egin eta eskuzko tolarean zanpatu, muztioa lortzeko. Elaborazio prozesuarekin amaitutakoan, Euskal Herriko gazta ezberdinak dastatzeko aukera izango duzu: Idiazabal, Ronkal eta Iratiko gaztak. ORDUTEGIAK. 2009ko Apirilaren 9tik (osteguna) Apirilaren 18ra (larunbata): 11:00-14:00 eta 16:30-20:00. 2009ko Apirilaren 19a (Igandea): 11:00-14:00. SAGARDOTEGIAK. Zure beharren arabera, Sagardoetxean sagardotegien inguruko informazio guztia emango zaizu.
“JATORRIAK, ERAGIN BATERATUAK” ASTE KULTURALA IDOIA LIZEAGAREN ESKUTIK. Aste Santu honetan, Idoia Lizeaga Astigartarraren bitxien erakusketa eta “JATORRIAK” gaiaren inguruko jarduerak izango ditugu. “Jatorriak, eragin bateratuak” sinergiak sortzeko aukera paregabea da, non mezu baten inguruan partaide ugari batzen diren. Kasu honetan, Jatorriak, bizitza hasten den garaian, bizitzak sortzen duen indarrean eta horretarako behar duen lekuan oinarritzen da. “JATORRIAK, ERAGIN BATERATUAK” ERAKUSKETA: OSTIRALA 10 19:00etan: - Idoia Lizeagaren bitxien Jatorriak proiektuaren aurkezpena Erakusketa Aretoan. - Bisita gidatua. 19:30etan: - Txoria txori Amakabi instalazioa Parallel taldearekin. - Sagarrondo hazien ereitea. - Txotx, gazta eta intxaurrak Sagardoetxean. LARUNBATA 11 18:30etan: Bisita gidatua IGANDEA 12 12:30etan: Bisita gidatua ASTEARTEA 14-LARUNBATA 18 18:30etan: Bisita gidatua HAURRENTZAKO TAILERRAK: ASTEARTEA 14 Haziak behar duen babesa: Kobazuloak (buztinarekin eraikiko ditugu kobazuloak). ASTEAZKENA 15 Bitxiak: Fimo pastarekin zintzilikatzeko pitxiak egingo ditugu. OSTEGUNA 16 Esku aztarnak: Buztin plantxa batean norberaren eskuaren aztarna eta behatzen zulotxoak egingo ditugu. OSTIRALA 17 Hitza-hazi: Sagardo edalontzi batean eta gelatinekin, hitzak eta haziak nahastuz olerki bisuala eraikiko dugu.