"Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa - Cancionero de Ergobia
astigarraga exposiciones ergobia hernani historia río canción cultura patrimonio oria sidra sidrería urumea usurbil
Ficha
- Fecha: 2016
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Signatura: K6-8 »
- Código: DO-002467
Texto completo
[Escriba texto]
ERGOBIAKO SAGARDOTEGIAK EZAGUTUZ
2016ko iarailaren 17a
Sagardua (Andoni Arzallus, Susana Aurkia )
Sagardua sagardua
Lasto kolorekua
Sagardua sagardua
Garratz aundikoa
Zugaitzak sagastietan
Udaberrian loretan
Andik aurrera pipitan
Txoriak bere kabitan
Sagarrak osot tartean
Gozaturik eguzkitan
Udaran zizarrak bildu
Santakuzak inguratu
Saski ta kizkiak landu
Tolaretan bai zanpatu
Kupelak ere osatu
Lasai lasai irakindu
Urte zarretan probatu
Geroxiago zipoztu
Janari goxoak nastu
Zipotzak goxoak nastu
Zipotzak naiko astindu
Gure barrena berotu
Atia ezin billatu
Urtean zear denakin
Bakallo piperrarekin
Legatz buru ta itsasakin
Bixugu begi gorrikin
Gazta intxor gaztañakin
Bisti maiz sagarduakin
Amak ezkondu ninduen
Amak ezkondu ninduen hamabost urtekin, hamabost urtekin. Senarrak bazituen laurogei berekin
[Escriba texto]
eta ni neskatila gaztea agure zaharrakin, agure zaharrakin.
Ezkondu ta lehenengo gauean joan ginan ohera, joan ginan ohera. Senarra jarri zitzaidan atzekoz aurrera eta ni neskatila gaztea nola pasa gaua, nola pasa gaua!
Gau pasa ta hurrengo egunean joan ginan etxera, joan ginan etxera: Egun on Jainkoak deizuela aita eta ama, senarra eman didazute bainan ezertarako ez dana, ezertarako ez dana.
Neska! Hago isilikan aberatsa den hori, aberatsa den hori! Pazientziz hartu itzan urte bat edo bi, hori laster hilko den eta biziko haiz ongi, biziko haiz ongi.
Deabruak eraman dezala interesatua, interesatua. Hori baino nahiago det hogei urtekoa, bai aita, bai ama, hogei urtekoa, sasoi onekoa!
Andre Madalen
Andre Madalen, andre Madalen, laurden erdi bat olio! aitak saria ekarritzian amak ordainduko dio. Amak ordaintzen ez baldin ba(d)io, aitak ordainduko dio. Aitak ordaintzen ez baldin ba(d)io, hor konpon eta ario.
[Escriba texto]
Artillero
Artillero dale fuego ezkontzen zaigula pastelero. (bis) Eta zeinekin? eta norekin? Praxku mozkorraren alabakin.(bis)
Artillero dale fuego ezkontzen zaigula pastelero.(bis) Eta zeinekin? eta norekin? Orpo zikinaren alabakin.(bis)
Orpo zikin, gona luze atzeko-aldeko erregidore.(bis) Jotzen zioten tarrapatatan, zergatik neskatxa zatarra zan.(bis)
Orpo zikin, gona luze kaleko loiaren erregidore.(bis) Deitzen zioten zarran zan zan zan, zergatik neskatxa zatarra zan.(bis)
Baserritarrak gera gu
Baserritarrak gera gu ezin dezakegu ukatu; (bis) baina kaletarrak bezain ongi, (bis) soinua jotzen degu. (bis)
lara lara la lararai lara lara la laralai lara la laralai lara la laralai lara lara la lararai lara lara la laralai laralai larai larai
Kalean dira bi gauza neri gustatzen zaidanak: (bis) ardotxo txuri goxo eta (bis) opil koskor bigunak (bis)
lara lara la lararai lara lara la laralai lara la laralai lara la laralai lara lara la lararai
[Escriba texto]
lara lara la laralai laralai larai larai
Begiak parrez parrez
Begiak parrez parrez bihotza negarrez (bis) Halaxe joaten nintzan maitia zugandik dolorez (bis)
Ama zuriak neri parian pasata, (bis) ez dit agurrik egin maitia burua jirata. (bis)
Ama zuriak neri ez agur egiteko, (bis) zer palazio dauka maitia zuri emateko. (bis)
Palazio eder bat haitzaren gainian, (bis) ez da euririk sartzen maitia ari ez dunian ez da haizerik sartzen maitia ez dabilenian.
Gure koadrilan
gure koadrilan, gure koadrilan mozkorra franko eta gainera soltero, eta gainera, eta gainera, eta gainera ezkontzerikan ez du inork espero, ez orain eta ez gero.
Hau dek zorioneko ezkondu beharra, ezkondu baino lehenago, biziko naiz mutil zaharra.
[Escriba texto]
Ixil ixilik dago
Ixil ixilik dago, kaia barrenian ontzi txuri polit bat uraren gainean.
Goizeko ordu bietan, esnatutzen gera arrantzaliak beti, joateko urrutira.
Pasatzen naizenian, zure leihopetik negarra irtetzen zait, begi bietatik.
Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik? Zergatik negar egin? Zeruan izarra dago, itsaso aldetik.
Bat, bat bat, bart parrandan ibili bart parrandan ibili; Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili ez naiz ondo ibili; Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru, kolkoa bete diru; Lau, lau, lau, sardina bakalau.
Anteron txamarrotia, Sinkerren bibotia, haretxek ei dauka, ei dauka preso tximinoia.
Hau dek, hau dek, hau dek umoria, kontsolatzeko, kontsolatzeko, euskaldun jendia.
Kalian gora, kalian behera kalian gora zezena, ai, ai, ai,
Kalian gora, kalian behera kalian gora, kalian behera Kalian gora, kalian behera Kalian gora zezena.
[Escriba texto]
Joxe Migel
Joxe Migel, Migel Joxe Joxe Migel, Migel Joxeren batela.
Joxe Migelen batela Txitxarroa ta berdela Joxe Migelen batela Txitxarroa ta berdela.
Joxe Migel. Migel Joxe...
Txantxibiri
Txantxibirin, txantxibirin gabiltzanian, Elorrioko kalian, hamalau atso tronpeta jotzen zazpi astoren gainian.
Astoak ziren txiki-txikiak, atsoak berriz kristonak. Nola demontre konpontzen ziren zazpi astoren gainean?
Udaberrian abiatu nintzen
Udaberrian abiatu nintzen
dama gazte baten bila
,atea kax-kax
jo nuen baina
ez zidaten erantzuten.
Lalalarala…
Dama gaztea leihora atera eta
Galaia zer nahi zenduke,
gu bion borondatea balitz
zurekin egon nahi nuke.
Lalalarala…