XXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2016: 2016-KO TXOTX IREKIERA. “ 2016-ko urtarrilak 13. Prentsa Dossierra.
Descripción
#TXOTX Zabaldu eta jarraitu txotx irekierarekin erlazionaturiko albisteak #txotx traolarekin √ Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 13an XXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2016 ospatuko da Astigarragako Sagardoetxea Sagardoaren Museoan (3.orria). √ ARITZ ARANBURU surflariak irekiko du 2016ko txotx denboraldia (4. orria). √ Bazkaria Hernaniko Zelaia sagardotegian ospatuko da. √ Txotx irekierako protokoloak Aritz Aranburu kupelera gerturatuko du. √ Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolarien Txapelduna eta Maialen Lujanbio txapeldun ohia ekitaldiko bertsolariak izango dira. √ 2016an dastatuko dugun sagardoa orekatua eta edan erraza izango da (5. orria). √ 2015ko uztarekin 13 milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian (5. orria). √ Kalitatezko sagardoaren ekoizpena, bertako sagar barietateen sustapena eta babesa eta Jatorrizko Deitura lortzea, sektorea eta instituzioen apustu nagusiak (6-7. orriak). √ 2016ko txotx boladan sagardotegietarako garraio zerbitzu berria martxan jarriko da (8. orria). √ 2016an eskaintza turistiko-kultural berria martxan jarriko da Sagardoaren Lurraldean: ”Sagardo Ibaiak, bizitza iturri” (9. orria). √ Sagardoaren Lurraldea eta Sagardoetxea Museoa asturiarrentzat eredu (10. orria). √ Geroz eta bixitari gehiago Sagardoetxea Museoan (11. orria). √ Sagardo Berriaren Egunean Pintxotx Pintxo Lehiaketa ospatuko da Astigarraga eta Hernaniko tabernetan eta talde kulturalentzako afariak emango dira Rezola sagardotegian.
ocio aritz aranburu astigarraga hernani cultura pintxotx protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea manzana sector apertura del txotx sidrería zelaia
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2016-01-13
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Procedencia: K105-11
- Fondo: sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002425
Texto completo
el territorio de la sidra
2016-KO TXOTX IREKIERA.
“XXIII. Sagardo Berriaren Eguna”.
2016-ko urtarrilak 13.
Prentsa Dossierra.
#txotx
Kontaktua:
Leire Alkorta (Prentsa arduraduna)
943 550 575
info@sagardoarenlurraldea.com
www.sagardoarenlurraldea.com
2
#TXOTX
Zabaldu eta jarraitu txotx irekierarekin erlazionaturiko albisteak #txotx traolarekin
√ Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 13an XXIII. Sagardo Berriaren
Eguna 2016 ospatuko da Astigarragako Sagardoetxea Sagardoaren Museoan (3.orria).
√ ARITZ ARANBURU surflariak irekiko du 2016ko txotx denboraldia (4. orria).
√ Bazkaria Hernaniko Zelaia sagardotegian ospatuko da.
√ Txotx irekierako protokoloak Aritz Aranburu kupelera gerturatuko du.
√ Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolarien Txapelduna eta Maialen Lujanbio txapeldun
ohia ekitaldiko bertsolariak izango dira.
√ 2016an dastatuko dugun sagardoa orekatua eta edan erraza izango da (5. orria).
√ 2015ko uztarekin 13 milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian (5. orria).
√ Kalitatezko sagardoaren ekoizpena, bertako sagar barietateen sustapena eta babesa eta
Jatorrizko Deitura lortzea, sektorea eta instituzioen apustu nagusiak (6-7. orriak).
√ 2016ko txotx boladan sagardotegietarako garraio zerbitzu berria martxan
jarriko da (8. orria).
√ 2016an eskaintza turistiko-kultural berria martxan jarriko da Sagardoaren Lurraldean:
”Sagardo Ibaiak, bizitza iturri” (9. orria).
√ Sagardoaren Lurraldea eta Sagardoetxea Museoa asturiarrentzat eredu (10. orria).
√ Geroz eta bixitari gehiago Sagardoetxea Museoan (11. orria).
√ Sagardo Berriaren Egunean Pintxotx Pintxo Lehiaketa ospatuko da Astigarraga eta
Hernaniko tabernetan eta talde kulturalentzako afariak emango dira Rezola sagardotegian.
√ 2015eko atzera begirakoa: sagardoaren kultura eta sagarrarekin erlazionaturiko 130
ekitaldi baino gehiago ospatu dira Euskal Herrian.
el territorio de la sidra
3
LABURPENA ETA EGITARAUA.
XXIII. Sagardo Berriaren Eguna, 2016ko txotx irekiera.
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 13an XXIII. Sagardo Berriaren
Eguna 2016 ospatuko da txotx bolada berriari hasiera eman eta sagardo berria
dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua Aritz Aranburu surflaria izango da.
Jesus Maria Santos Astigarragako Alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakariak,
12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta
sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera
garrantzitsuenekin batera.
Hogeitahirugarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango
da. Hernaniko Zelaia sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du Aritz Aranburu
surflariak lehen kupela irekitzean eta honekin, 2016ko sagardo denboraldi berria irekiko da.
Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Aritz Aranburuk.
Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira,
urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.
EGITARAUA:
11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan 2015eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo
berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak azalduko dira.
12:45: Aritz Aranburuk sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txotx irekierako protokoloa Zelaia sagardotegian: txalapartarien deiarekin batera, sagar
dantzak eta sagardogileen soka dantzak gonbidatua kupelera gerturatuko du.
13:45: Zelaia Sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du
Aritz Aranburuk, eta honekin batera, txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren,
denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
18:00-20:30: Pintxotx Astigarraga eta Hernaniko tabernetan.
21:00: Talde kulturalen afariak Rezola sagardotegian.
PROTAGONISTA IZAN ZIREN...
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria. 2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria. 2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea. 2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
1997, Julian RETEGI pilotaria. 2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia. 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria. 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria. 2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia. 2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2002, Martín FIZ lasterkaria. 2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2003, Abraham OLANO txirrindularia. 2014, KALAKAN taldea.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO. 2015, LOREAK pelikulako protagonistak.
el territorio de la sidra
4
ARITZ ARANBURU.
XXIII. Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatua.
Aritz Aranburu surflariak irekiko du 2016-ko txotx bolada berria “Gure Sagardo
Berria” oihu eginda.
Aritz Aranburu munduko surflaririk onenetarikoa eta munduko top maila eskuratu duen estatuko
surfista bakarra da. Hau da, munduko 32 surfalaririk onenen artean dago. Bere ibilbide
profesionalean emaitza garrantzitsuak lortu ditu, Europako txapeldunaren titulua kasu. Bere kirol
curriculumak ekintza gogoangarri ugari dauzka: Billabong Pro Tahiti-n hirugarren sailkatu zen
11 aldiz munduko txapelduna izan den eta surf munduko mito bizia den Kelly Slater kanporatu
ostean; munduko junior kategoriako 5. surflaririk onena gisa sailkatu zen 2004 eta 2005 urteetan
eta “King of the Groms”-eko munduko txapelduna izan zen 1999an. Honetaz gain, Aritz Aranburu
Hang Loose Pro, Zarautz Pro, Maresia Pro, Supersurf International eta Pantin Classic bezalako
mundu mailako ekitalditan irabazle izan da.
Bere arrakasta profesionalak lehiaketatik harago doaz. Namibiara egindako bidaiak eta bidaia
osteko “África” bideoak, surf munduko Oscar sariak diren“Surfer Poll Awards”-eko finalera
eraman zuten. Bestalde, 2010 urteko kirolari onena gisa saritua izan zen FAN sarietan.
Bidaiari nekaezina eta mundu osoko olatu onenen bilatzailea, Aritz-ek mundu osoko milaka
pertsona erakartzen dituen formatua bilatzen jakin du. Izan ere, bere estiloak eta hautatzen
dituen gaiek, Aritz Europako lehendabiziko mailako blogger izatera eta nazioartean erreferente
izatera eraman dute.
Bere bideoetan Aritz-ek surfaren inguruko bizimodua proposatzen du bere eguneroko bizitza,
bere bidaiak, etab. erakutsiz eta kultur alderdiak irudi ikusgarriekin tartekatuz. Adibide gisa,
hona hemen aipaturiko izpiritua erakusketan duten 3 bideo:
“Tahiti”: https://vimeo.com/128790451
“New York”: https://vimeo.com/64810988
“Mundaka 24h”: https://vimeo.com/28764200
el territorio de la sidra
5
SAGARDOA.
Zuku oso orekatuak eta edan errezak.
Udaberri oso euritsuak, uda oso lehorrak eta udazken beroak uzta oso oparoa
eta azkarra ekarri digute.
2015-ko uztak Euskal Herrian 13 miloi litro sagardo inguru ekoiztea ahalbidetu du, iazkoaren
antzeko kopurua.
Sagardo dastaketa:
- Sagardoak kolorez aurreko urtekoak baino pixkat ilunagoak dira.
- Usainean oso garbiak: lehen sagarrekin egindako sagardoek fruta freskoaren usaia dute eta
uzta amaierakoetan heldutasuna eta anis usaiak azaltzen dira.
- Co2 orekatua dute, garraztasun politarekin eta amaieran lehortasun puntu batekin.
- Sagardo oso orekatuak direla esan liteke, gorputz handikoak, baina oso edan errezak denen
gozamenerako.
SAGARRA.
Sagar urtea.
Sagasti batzuk kenduta, ekoizpen ona izan da sagasti gehienetan: kasu batzuetan
gehiegizkoa izan da eta ondorioz adar asko hautsi egin dira. Barnekaldean
lehortea bereziki nabaria izan da udan eta horrek eragina izan du sagarren
tamainan.
Hamabostgarren urtez jarraian, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat
egin genuen sagarren egoera nolakoa zen jakin ahal izateko. Hala, Gipuzkoako zenbait sagasti
jarraitu genituen eta denera 14 barietate kontrolatu ziren: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe,
Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki
eta Verde Agria.
2015-ko uztaren ezaugarriak:
· 2015 uztako sagar barietate batzuk (Patzolua, Aritza, Mozolua, eta Gezamina) bi aste aurreratu
dira iazko urtearekin alderatuta.
· Barietate eta sagastien artean ezberdintasun nabarmenak izan dira.
· Heldutasunaren egoera azukre mailari dagokionean 11,2 ºBrix-ekoa izan da bataz beste,
aurreko urtekoa baino gradu bat gehiago.
· Almidoiaren erregresioa 3,6-koa izan da, azken lau urteetako altuena.
· Ekoizpen ona izan da sagasti gehienetan, kasu batzuetan gehiegi eta ondorioz adar asko hautsi
egin dira.
el territorio de la sidra
6
el territorio de la sidra
SEKTOREA.
Guztiaren gainetik, kalitatearen bila.
Kalitatezko sagardoaren ekoizpena, bertako sagar barietateen sustapena eta
babesa eta Jatorrizko Deitura lortzea, sektorea eta instituzioen apustu nagusiak.
Sagardoaren sektorerako Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpenak eta babesa (Gipuzkoako
Foru Aldundiko Fraisoroko Laborategia)
Azterketa fisiko-kimikoak
2015ean azterketa fisiko-kimikoak egiteko sektoreak Laborategira bidali dituen laginen kopurua
%11 handitu da 2014 urtearekin alderatuta. Zehazki, 5.700 sagardo lagin baino gehiago jaso
ditu laborategiak eta 28.000 parametro baino gehiago aztertu dira (pH, garraztasuna, azido
azetikoa, dentsitatea, etab.).
Azterketa sentsorialak
Sagardoaren Dastaketa Panelean, 2014. urtean baino %57 lagin gehiago dastatu dira. Denera
118 dastaketa saioa izan dira eta 940 sagardo baino gehiago dastatu dira. Une honetan
sagardoa dastatzeko 25 dastatzaile aditu daude. Sagardotegi gehienetako laginak dastatu dira.
Sagardoa dastatzen daramagun 3 urte hauetan 2.000 lagin baino gehiago dastatu dira.
Sagardoa eta sagarraren inguruko ikerketa ezberdinak
Foru Aldundiko Landare Alorreko Unitatearekin elkarlanean, lan ezberdinetarako sagardoa
ekoiztu da aintzinako laborategia kokatua dagoen eraikineko upeltegi txikian:
• Legamiak. GFA-ren Zubietako lursailetako sagastietan 234 sagarren laginak jaso ziren eta 11
legami ezberdin hautatu ziren. Azaroan zuku naturalak legami hauekin irakiten jarri ziren eta
laster ezagutuko dira emaitzak.
• Sagardoen mikrobiologia. Sagardoan dauden mikroorganismo ezberdinak aztertzen eta
sagardoaren kalitate eta akatsetan duten eragina aztertzen hasi da.
• Sagardoaren profila, bilketa momentuaren arabera. Sagarra bildu aurretik sagarrean aurkitzen
den almidoiaren kopurua eta lortu nahi den sagardoaren artean dagoen lotura egiaztatu da.
• Sagardoaren profil aromatikoa. Sagardoari ezaugarri sentsorial positiboak ematen dizkieten
B-damascenona edo isoamilo azetatoa bezalako molekula ezberdinak identifikatzeko (konposatu
kimikoak) lanak burutu dira.
Sagardoarentzako Babestutako Jatorrizko Deitura
Gaur egun euskal sagardoak “Gorenak” eta “Eusko Label” kalitatezko bi zigilu dauzka,
lehendabizikoa pribatua eta ofiziala bigarrena eta sagastien hobekuntzaren aldeko eta bertako
sagardo sagarren landaketaren sustapenaren aldeko apustua egin dute, baina gaur egun ez
dago sagardoarentzako Babestutako Jatorrizko Deiturarik.
EL SECTOR.
En busca de la calidad ante todo.
Eusko Jaurlaritza “epe ertainean” Euskal Herriak Babestutako Jatorrizko Deiturako edo Babestutako
izendapen Geografikoko sagardoa izateko lanean ari da. Horretarako nahiatezkotzat jotzen du
“sektore ekoizlearen inplikazioa” eta Foru Aldundiena “Gaur egungo sagastien eta sail berrien
ekoizpenerako ahalmena handitzeko”.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundia bertako sagarren landaketaren aldeko apostua egiten
ari da. Sagarrondoen landaketarako eta Otalarreako mintegian bertako sagar barietateen
germoplasma bankua sortzeko bideratuta duen diru-laguntza programaz gain, lursailak lortzeko
lanean ari da sagardo sagarren sagasti berriak landatu eta proiektuan boluntarioko sartzen diren
sagardogileak bertako sagarrekin hornitzeko.
Denen ahaleginen emaitza, azken 6 urtetan ia 100.000 sagarrondo landatu izana da, baina
oraindik ere kopurua ez da nahikoa gure sagardoa bertako sagarrarekin bakarrik ekoiztu ahal
izateko. Hori horrela izateko beste 250.000 sagarrondo inguru beharrezkoak lirateke (ekoizpen
handiko 350 hektarea inguru), hurrengo hamarkadan lor litekeen helmuga sektorearen azken
urteotako joera ikusita.
Jatorri Deitura lortzea eta sagardo guztia bertako sagarrarekin ekoiztu ahal izatea, sektorerako
aurrerapen garrantzitsuak izango lirateke.
el territorio de la sidra
8
GERTAERA AIPAGARRIAK.
Sagardotegietarako garraio zerbitzu berriak.
2016ko txotx denboraldian sagardotegietarako garraio zerbitzu berriak
martxan jarriko dira: batetik, Astigarragako Udalak eta Behemendi Landa
Garapen Elkarteak Astigarragako erdigunetik sagardotegietarako doako
garraio zerbitzua martxan jarriko dute; bestetik, Lurraldebus-ek zerbitzu berezia
eskainiko du.
Sagardotegietara doazen bisitariei erraztasunak emateko helburuz, Astigarragako erdigunetik
sagardotegietarako doako garraio zerbitzua martxan jarriko da.
Zerbitzua astelehenetik larunbatera gauez emango da urtarrilaren 25etik apirilera bitartean eta
doakoa izango da. 2 furgonetekin egingo da zerbitzua, 2 zonaldetan banatuta:
- A Zonaldea: Erdigunea-Sagardotegi zeharra-Santiagomendi
bidea (Larrarte, Etxeberria, Oyarbide, Artola, Oialume, Zelaia,
Gurutzeta eta Rezola): 9 sagardotegi.
- B Zonaldea: Erdigunea-Donostiako muga-Perurena bidea-Hilerria
(Gartziategi, Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Astarbe, Zapiain,
Irigoien, Bereziartua eta Mina): 8 sagardotegi.
Furgonetak erdigunetik sagardotegietara joan etorrian ibiliko dira lanzadera moduan lehenengo
bi ordutan (20:00etatik 22:00etara). 22:00etatik 00:00tara, sagardogileen deiaren arabera,
furgonetak sagardotegi desberdinetara joango dira, jendea Astigarragako erdigunera eramateko.
Geltokia Astigarragako lineako autobusaren toki berean izango du (Pelotari Kalea) eta zerbitzuaren
ordutegia honakoa izango da:
Ibilbidea Joan Etorri
A Zonaldea 20:00tik 22:00etara 22:00etatik 00:00etara
B Zonaldea 20:00tik 22:00etara 22:00etatik 00:00etara
Zerbitzua Astigarragako 17 sagardotegi, Astigarragako Udala eta Behemendi L.G.E artean
finantzatuko da.
Lurraldebus-en zerbitzu berezia
Lurraldebus-ek eskainiko duen A1 lineako zerbitzu berezia honakoa izango da: astelehenetik
ostegunera Hernanitik Donostiarako autobus zerbitzu berezia izango da 23:30 eta 00:30etan.
Bestalde, A1 lineako gaueko zerbitzua eskaintzen jarraituko du ostiral eta larunbat gauetan
Hernanitik Donostiara 23:30etatik 06:00etara bitartean.
el territorio de la sidra
9
Turismo eta kultura alorreko eskaintza berria
Sagardoaren Lurraldean:
Sagardo ibaiak, bizitza iturri
Oria eta Urumea, Gipuzkoako garapen historikoaren
gakoak
“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” Sagardoetxea Museoak Astigarraga, Hernani
eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako
proiektua da.
Estatuko, probintziako eta udaletako artxiboetan
egindako ikerketak, Oria eta Urumea ibaiek, hain
zuzen Gipuzkoako 2 ibairik garrantzitsuenek,
sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen
dituztela eta bi bailara hauetako bizilagunen
komunikazio eta harreman ekonomikoen
antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan
berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi digute.
Aintzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza
iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako
aberastasunaren iturri izan ziren. Une
batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta
puntako teknologiadunak izan ziren eta beren
ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko
izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen
greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko
zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordaintzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate
bizargina eta Murgiako Jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren
amodio-kontuak, etab.
Ezezagunak eta aldi berean bitxiak eta interesgarriak zaizkigun gure iraganaren alderdi hauek,
Urumea eta Oria ibaien ahalmen turisko eta kulturalak baloren jartzeko aukera eta Gipuzkoako
garapen historikoa ezagutzeko ematen digute.
Helburu honekin, apirilean inauguratuko dugun eta Hernani, Usurbil, Astigarraga eta Donostian
ikusgai egongo den erakusketa ibiltaria antolatzeko lanetan lanean ari gara, eta baita ibilbide
tematiko edo “Sagardo Bide” berriak martxan jartzeko lanetan Sagardoaren Lurraldeako alderdi
berriak ezagutu ahal izateko.
el territorio de la sidra
10
“Sagardoaren Lurraldea” eta Sagardoetxea Museoa
asturiarrentzako eredu.
“La Nueva España” egunkari asturiarrak “Sagardoaren Lurraldea” turismo
marka eta Sagardoetxea Museoa goraipatu ditu sagardoaren kultura sustatzeko
eredu gisa hartuaz eta jarduera hori gauzatzeko sagardoaren kulturako “aktore”
ezberdinen elkarlankidetza eta jardueren dinamikotasuna azpimarratuz.
“Sagardoaren Lurraldea” aktore publiko-pribatuen turismo marka bateratzailea
“Los vascos se beben la sidra” artikuluan (2015eko azaroan argitaratua) Euskal Herriko
sagardoaren kultura sustatzeko “Sagardoaren Lurraldea” marka sortu izana eta proiektuak
alderdi publiko-pribatuaren aldetik duen babesa goraipatu zituen, puntu hauek azpimarratuz:
- Euskadin sagardoaren kulturako “aktore” ezberdinak batzea lortu izana sagardoaren kultura
sustatzeko turismo marka bakarrean.
- Proiektuan Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak, 14 sagardogile eta 7 kultur talde egotea
eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia-ren babesa jasotzea.
- Sagardoetxea Museoa sagardoa beste jarduera kultural, gastronomiko eta paisajistikoekin
uztartzen duen eskaintza turistiko zabalaren ardatza izatea.
- Erreserbak online egiteko webgune izatea.
- Esperientzia turistikoen sorrera eta sustapena: “Sagardoa eta itsasoa”, “Santiagomendiko
Sagardo Bidea”, sagardotegietako bisita gidatuak, probaketak, txotx otorduak, “Sagardoa eta
gazta”, Hernaniko bisita gidatuak, Sagardoetxeako jarduera bereziak, etab.
“Los vascos se beben la sidra” artikulua: http://bit.ly/1PYysqJ
Sagardoetxea museoaren dinamikotasuna eredu
Navan kokatua dagoen Asturiasko Sagardoaren Museoa 1996. urtean ireki zuten eta 2.000 m²-
ko erakusketa iraunkorra dauka (Sagardoetxeak 200 m²-ko erakusketa dauka). Hasierako urtetan
40.000 bisitari jasotzen zituen, baina azken urtetan zailtasun handiak izaten ari da egoera
ekonomikoagatik eta Sagardoetxean ez bezela, bisitarien kopurua beheraka doa.
“Ideas vascas para el Museo de la sidra“ artikuluan (2015eko abenduan argitaratua) Astigarragako
eta Navako museoen arteko konparaketa egin ostean, Sagardoetxearen dinamikotasuna
goraipatu zuen Navako museoak dituen gabeziak agerian utziz puntu hauek azpimarratuz:
- Sagardoetxea Navako museoa baino txikiagoa izan arren, urtean 12.000 bisitari jasotzen ditu.
- Sagardoetxearen arrakastak egiten duen sustapen lanean datza, museoko bisita sagardotegiko
otordu eta beste bisita batzuekin uztartuta.
- Urte osoan zehar egiteko jardueren eskaintza zabala izatea, esaterako: urte sasoi bakoitzeko
jarduerak sagastian, dastaketa bereziak zubitan, etab.
“Ideas vascas para el Museo de la sidra” artikulua: http://bit.ly/1PYysqJ
el territorio de la sidra
Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa Astigarragan.
Astigarragan kokatua dagoen Sagardoetxea Sagardoaren Museoak jasotzen
dituen bisitarien kopurua goraka doa urtetik urtera eta geroz eta handiagoa
da gure kultura eta txotx-aren errituak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera
gerturatzen diren nazio mailako eta nazioarteko bisitarien kopurua.
Azken urtetako joerarekin jarraituz,
Sagardoetxean jasotako bisitarien kopurua eta
esperientzia enoturistikoen kopurua handitu egin
da 2015. urtean. Hala, 2015. urtean 12.000
bisitari baino gehiago jaso ditu Sagardoetxeak
eta gaur egun 80.000 baino gehiago dira euskal
sagardoaren kultura ezagutu eta barneratzeko
asmoz museora gerturatu diren pertsonen
kopurua.
Sagardoetxeak esperientzia turistikoen eskaintza
zabala dauka eta geroz eta gehigo dira
museoko bisita sagardotegiko otorduarekin eta
beste museo, gaztandegi, edo jarduera batekin uztartzen duten bisitariak. Honakoa da gaur
egun eskaintza turistiko-kulturala:
- “Museoa+Sagardotegia”: Sagardoetxeako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
- “Sagardoa baleak ehizatzeko”: Aquarium/Albaola/Mater-eko bisita + Itsasontzian paseoa
Donostia/Pasaia-n + Sagardoetxeako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
- “Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbide tematikoa.
- “Sagardoa eta gazta”: Sagardoetxea/D’Elikatuz/Gaztaren Interpretazio Zentroa/
Gaztandegietako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
Sagardoetxea beste museoekin sarean
Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea sortu ostean, 2015an Sagardoetxeak hainbat
jardueretan parte-hartu du beste museo batzuekin elkarlanean eta familientzako tailer ezberdinak
eskaini ditu Astigarragan ospatutako Sagar Uzta egunean eta Gasteiz-en ospatutako Ardoaraba
azokan. 2016ra begira, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea FITUR-en aurkeztuko da.
Bestalde, Sagardoetxea Euskal Kostaldeko Museoen Sarera batu da Euskal Kostaldearen helmuga
turistikoa indartzeko eta Euskadiko eskaintza turistikoa zabaltzeko ekimen bateratuak martxan
jarri ahal izateko. Besteak beste, martxoan ospatuko den “Euskal Kostaldeko altxorrak” Euskal
Kostaldeko Museoen Egunean parte hartuko du.
el territorio de la sidra
12
el territorio de la sidra
“Sagardoa eta
itsasoa”
Prezioa: 55€
Museoak (Sagardoetxea,
Aquarium edo Mater),
itsasontzian ibilaldia
(Donostia edo Pasaiako
badia) eta sagardotegian
otordua. 2 ibilbide:
Donostia edo Pasaia +
Astigarraga.
“Museoa +
Sagardotegia”
Prezioa: 32,50€
Sagardoetxeako bisita,
sagardo, muztio eta
likore dastaketa eta
sagardotegian otordua.
Jarduera bereziak urte
osoan zehar: hazien
ereitea, sagar muztioaren
elaborazioa, etb.
“Gastronomia
sagardotegietan”
Prezioa: 45€-tatik
Sagardotegiko ohiko
menuan oinarritutako
gastronomiaren inguruko
ezagutza eta pintxo
tailerra. Gurutzeta eta
Txopinondo.
“Sagardoetxea
Museoa”
Prezioa: 4€
Sagarra eta sagardoaren
kulturan barneratzeko toki
egokia. Bisita gidatuak
sagardoa, muztioa eta
likorearen dastaketa
barne-hartzen ditu.
“Sagardoa eta
Gazta”
Prezioa: 34€-tatik
Museoak (Sagardoetxea,
Gaztaren Interpretazio
Zentroa, D’Elikatuz edo
Igartubeiti), Adarrazpi eta
Ondramuño gaztandegiak
eta sagardotegiak.
“Bisita gidatuak
sagardotegietan”
Prezioa: 4€-tatik
Sagardotegian zeharko
bisita gidatua eta sagardo
dastaketa. Bereziartua,
Gurutzeta, Petritegi eta
Txopinondo.
“Probaketak” edo
dastaketa gidatuak
Prezioa: 10€
Sagardo dastaketa
gidatua sagardogilearen
gidaritzapean. Pintxo
batzuen dastaketa.
Gurutzeta, Saizar y
Zapiain.
“Santiagomendiko
Sagardo Bidea”
Prezioa: 25€-tatik
Sagardoaren kulturako
ibilbide tematikoaren
oinezko ibilaldia.
Aukerak: “Sagartrek”:
Sagardoetxea, ibilbidea
eta Petritegin dastaketa
eta bazkaria.
Erreserbak:
943 550 575
www.sagardoarenlurraldea.eus
www.elterritoriodelasidra.com
SAGARDOAREN KULTURAKO PLANAK
13
SAGARDOTEGIEN ERRESERBEN ZENTRALA
Gartziategi (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Sagardoa eta gazta.
Alorrenea (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Sagardoa eta gazta.
- Sagardoa eta itsasoa.
Astarbe (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Sagardoa eta gazta.
- Sagardoa eta itsasoa.
Gurutzeta (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Probaketak.
- Sagardoa eta gazta.
el territorio de la sidra
Erreserbak:
943 550 575
www.txotx.eus
Petritegi (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Bisita gidatuak.
- Sagardoa eta itsasoa.
- Sagartrek.
Lizeaga (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Sagardoa eta gazta.
- Sagardoa eta itsasoa.
Mina (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Sagardoa eta gazta.
Rezola (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Sagardoa eta gazta.
- Sagardoa eta itsasoa.
Txopinondo (Azkaine)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Bisita gidatuak.
- Gastronomia
sagardotegian.
Saizar (Usurbil)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Probaketak.
Zapiain (Astigarraga)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Probaketak.
Zelaia (Hernani)
- Bazkariak eta afariak.
- Museoa+Sagardotegia.
- Sagardoa eta gazta.