XXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2016: PRENTSA DEIALDIA
Descripción
2016ko txotx irekiera. XXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2016.
aritz aranburu astigarraga hernani pintxotx protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx sidrería zelaia
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2016-01-13
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Procedencia: K105-11
- Fondo: sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002423
Texto completo
PRENTSA DEIALDIA
Gaia:
2016ko txotx irekiera. XXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2016.
Data: 2016ko urtarrilak 13.
Ordua: 12:00.
Tokia:
Prentsaurrekoa: Txotx irekiera:
Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa Zelaia Sagardotegia
Kale Nagusia, 48 Martindegi auzoa, 29
20115 Astigarraga 20120 Hernani
Deskribapena:
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 13an XXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2016 ospatuko da
txotx denboraldi berriari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua ARITZ ARANBURU surflaria izango da.
Aurten ere txotx irekierako protokoloa izango da.
Egitaraua:
11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2015eko uztaren ezaugarri nagusiak,
sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Aritz Aranburuk sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txotx irekierako protokoloa: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen
soka dantzak Aritz Aranburu kupelera gerturatuko dute.
13:45: Zelaia sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Aritz Aranburuk
eta honekin batera 2016ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko
sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
18:00-20:30: Pintxotx Astigarraga eta Hernaniko tabernetan.
21:00: Herriko elkarteen afaria Rezola sagardotegietan.
Oharrak:
Asistentzia baieztatzea beharrezkoa da akreditazioak pertsonalizatu ahal izateko. Akreditazioak
Sagardoetxea Museoan banatuko dira 11:30etatik 12:30etara bitartean eta Zelaia sagardotegian
13:00etatik 14:00etara bitartean.
Bestalde, XXIII. Sagardo Berriaren Eguneko protagonistei elkarrizketak egiteko bi gune ezarriko dira: bata,
Sagardoetxea Museoan sagarrondoa landatu ostean, eta bestea, Zelaia sagardotegian txotx irekieraren
ostean. Elkarrizketen kudeaketa hobetzeko asmoz, elkarrizketak egiteko tartea baieztatzea eskatzen da.
Kontuan izan aurten ere 13:30etan emango zaiola hasiera sagardotegian egingo den irekierari txotx
irekierako protokoloarekin. Sagardoaren Lurraldeako antolakuntza taldea bertan izango da argibide
gehiago emateko.
Informazio gehiagorako:
Leire Alkorta (Prentsa arduraduna)
Telf: 943 550 575
e-maila: info@sagardoarenlurraldea.com