Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa Astigarragan
valoración visitantes sagardoetxea
Ficha
- Fecha: 2015-12-31
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002382
Texto completo
Astigarragan kokatua dagoen Sagardoetxea Sagardoaren Museoak jasotzen
dituen bisitarien kopurua goraka doa urtetik urtera eta geroz eta handiagoa
da gure kultura eta txotx-aren errituak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera
gerturatzen diren nazio mailako eta nazioarteko bisitarien kopurua.
Azken urtetako joerarekin jarraituz,
Sagardoetxean jasotako bisitarien kopurua eta
esperientzia enoturistikoen kopurua handitu egin
da 2015. urtean. Hala, 2015. urtean 12.000
bisitari baino gehiago jaso ditu Sagardoetxeak
eta gaur egun 80.000 baino gehiago dira euskal
sagardoaren kultura ezagutu eta barneratzeko
asmoz museora gerturatu diren pertsonen
kopurua.
Sagardoetxeak esperientzia turistikoen eskaintza
zabala dauka eta geroz eta gehigo dira
museoko bisita sagardotegiko otorduarekin eta
beste museo, gaztandegi, edo jarduera batekin uztartzen duten bisitariak. Honakoa da gaur
egun eskaintza turistiko-kulturala:
- “Museoa+Sagardotegia”: Sagardoetxeako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
- “Sagardoa baleak ehizatzeko”: Aquarium/Albaola/Mater-eko bisita + Itsasontzian paseoa
Donostia/Pasaia-n + Sagardoetxeako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
- “Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbide tematikoa.
- “Sagardoa eta gazta”: Sagardoetxea/D’Elikatuz/Gaztaren Interpretazio Zentroa/
Gaztandegietako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
Sagardoetxea beste museoekin sarean
Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea sortu ostean, 2015an Sagardoetxeak hainbat
jardueretan parte-hartu du beste museo batzuekin elkarlanean eta familientzako tailer ezberdinak
eskaini ditu Astigarragan ospatutako Sagar Uzta egunean eta Gasteiz-en ospatutako Ardoaraba
azokan. 2016ra begira, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea FITUR-en aurkeztuko da.
Bestalde, Sagardoetxea Euskal Kostaldeko Museoen Sarera batu da Euskal Kostaldearen helmuga
turistikoa indartzeko eta Euskadiko eskaintza turistikoa zabaltzeko ekimen bateratuak martxan
jarri ahal izateko. Besteak beste, martxoan ospatuko den “Euskal Kostaldeko altxorrak” Euskal
Kostaldeko Museoen Egunean parte hartuko du.