Sagardoaren lurraldea

Página web "Conoce Hernani": Monte Santa Bárbara

Descripción

Turismo / Hernani / monte Santa Bárbara / fuerte / ermita / naturaleza / historia

ermita fortaleza hernani historia naturaleza santa barbara turismo

Ficha

  • Fecha: 2015-10-16
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Material promocional
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-002300

Texto completo

Hirigunetik gertu, mendi txango txiki bat egiteko gune aproposa da Santa Barbara mendia.Ibilbide sarea : Santabarbara hemendik egiten da. Panoramika Santa Barbara menditik | Iñaki Sanz Azkue Garai batean Santa Barbara mendia koral arrezifea zen. Duela 120 milioi urte, Kretazeo garaian, Euskal Herrian klima tropikala zen nagusi. Itsas hondoa nahiko azalekoa izateak zenbait organismo eraikitzaileren sorrera ekarri zuen. Uharri-eraikitzaile (koral) horiek langa luzeak eratuz lerrotu ziren, ekialde-mendebalde norabidean. Koral arrezife ziren horiek egun Euskal Herriko kareharrizko mendiguneak direnak sortu zituzten. Horietako bat Santa Barbara mendia da. Herri-gunetik gertu, Santa Barbara mendiak mendi-bira txiki bat egiteko ingurune bikaina eskaintzen du. Mendi honetan Urumea ibarraren bista zoragarriez gain, Hernaniko historian izan duen garrantzia gogora ekartzen duen ermita eta gotorlekuaren arrastoak aurki daitezke. Baita eskalatzeko toki aproposa ere.
Urtero, uztailaren 31ean, erromeria antolatzen da santa Barbara mendian: meza, herri kirolak, bertsolariak, bazkari herrikoia... Gotorlekua Santa Barbarako gotorlekuari buruzko lehen berriak 1793ko azaroaren 20koak dira. Egun horretako Udal aktan Probintziako Foru Aldundiak Hernaniko Udalari Santa Barbara ermita ingurua gotorleku bihurtzeko egin zion eskaera azaltzen da.
Ordutik, I. Guda Karlistan (1833-1839), II. Guda Karlistan (1872-1876) eta Guda Zibilean (1936) egon da okupaturik. Lehenengo Guda Karlista amaitu zenean, Vergarako Hitzarmenaren ondoren (1839), gotorlekua bota egin zuten.
Bigarren Guda Karlistan berriro eraiki zuten, aurrekoaren forma eta zimenduen gainean. Hala ere, hainbat aldaketa jasan zituzten: kuartelen distribuzioa, gune karratu batzuk borobil antzera eraikitzea... Gainera, garai zailak zirenez, harri-horma arina eta mortero txarrekin eraiki zuten. Guda bukatu zenean soldatu gutxi batzuk mantendu zituzten bertan, baina ezinbestekoa ez zenez eta egoera txarrean zegoenez, 1891ko abuztuaren 25eko Errege Aginduari kasu eginaz gotorlekua hutsik geratu zen berriro ere.
Oraingoan, ordea, ez zuten bota eta horri esker iritsi dira arrasto batzuk gaur eguneraino. Ermita Santa Barbarako ermita gotorlekua baino zaharragoa da. 1625ean jada hari buruzko lehen berriak azaltzen dira. Meza emateko ez ezik, herritarrei ekaitza edo trumoia zetorrela jakinarazteko ere erabili izan zen. 1769ko dokumentu batek dioenaren arabera, Santa Barbarako ermitako kanpai hotsak Hernaniko parrokiko kanpaiak jotzen hasteko seinale bat ziren, herritarrak ekaitzaren aurrean prest egon zitezela ohartarazteko. 1955ean gaur egun ezagutzen dugun ermita eraiki zen, eta Tradizioak Santa Barbarako tontorra ermitaren irudiarekin lotu du. Ordura arte, egun jatetxea dagoen lekuan kokaturik zegoen. Jatetxeko sarrerako arkua dugu garai bateko ermitatik geratzen den gauza bakarretarikoa.