Página web "Conoce Hernani": Centro histórico
Descripción
Turismo / Hernani / Centro histórico / guía / kale Nagusia / Iglesia / Ayuntamiento / Casa Egino / Aierdi Arretxea / Gudarien Plaza / Casa Torre/ Beroz-Enea / casa Portalondo / Convento San Agustín / Arco /Kadaberaz kalea
ocio iglesia guía hernani núcleo urbano cultura turismo
Ficha
- Fecha: 2015-10-16
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Material promocional
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002296
Texto completo
Hasiera Etorri Ezagutu Bizi Gida praktikoa HOME > Ezagutu > Ezagutu historia > Hirigune historikoa Hirigune historikoa Ezagutu Hernaniko hirigune historikoa. Bere garaian harresiz inguratutiko herria, gaur egun garai hartako hainbat etxe ikusteko aukera duzu. Deskargatu planoa
PDF formatuan Historikoki Hernani izendapen geografiko gisa, lehen aldiz, 1014ko dokumentu batean azaldu zen. Herria, XIII. mendearen erdialdean sortu zen. Harresiz inguratutako herria izan zen, eta bost sarrera ate zituen. Itxura obalatua zuen bertan sortutako gune itxiak. Bere sorreran bi kalek bakarrik osatzen zuten Alde Zaharra: Kale Nagusiak eta Kardaberaz kaleak. Herriaren erdigunean, bi kaleen artean, gune ireki bat geratu zen; historikoki, merkatua egin izan den gunea eta Plaza Berria izenaz ezagutua. Erdigunearen zatirik altuenean beste gune ireki bat osatu zen: Gudarien Plaza. Gaur egun, enparantza honen sarrera arkuari loturik, Udaletxea eta San Joan Bautista parrokia kokatzen dira. Hernaniko Alde Zaharrak, Erdi Aroko kale eta eraikin gehienak mantentzen ditu. Hernaniko hirigune historikoa Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat dugu. made with love from Joomla.it Aierdi Arretxea. Kale nagusia, 2 Kale Nagusia, 2 XVIII. mendeko oinplano angeluzuzeneko eraikina da. 1928an solairu bat gehiago eman zitzaion Luis Elizalderen proiektua jarraiki. Ezaugarri bereziena armarria da. San joan bataiatzailearen parrokia-eliza Nabe bakarreko eliza honek gurutze latindarreko oinplanoa eta abside poligonala (oktogonala) ditu. Aldarea aipatutako absidean dago eta gurutzaduraren besoetan bi kapera ditu. Elizaren barrualdea barroko estilokoa da. elizak oinplano karratua duen dorre bat du, eta ondoan dagoen eraikinari atxikita dago (udaletxeari). Esferaerdiko kupula bat du goian. sakristia absideari erantsitako atala da eta nabearen zabalera bera du. Absidearen eta gurutzaduraren iparraldeko besoaren artean, oinplano karratua duen kapera bat dago. harrizko harmaila eder batzuek plazara eramaten gaituzte (portada monumentala). elizan garrantzi handiko osagai historiko-artistikoak topa daitezke, hala nola, erretaula nagusia, santutegia, juan urbietaren hilobia, organoa, etab. eliza eraikitzeko lanak 1548. Eta 1595. Urteen artean egin ziren, domingo olozagaren, miguel beramendiren eta ignazio izagirreren gotiko berantiarrari jarraiki. 1610ean, sakristia eraiki zen, fray miguel aranbururen diseinua kontuan hartuz. Portada barrokoa martin zalduarena da eta 1708an egin zen. Kanpandorreko dorrea 1764an bukatu zen eraikitzen eta francisco iberorena da. Gudarien plaza, 7 XIX. Mendeko eraikuntza da. Oinplano angeluzuzenekoa. Aurrealdeak bi armarri ditu. Dorretxea. Kale nagusia, 13 XVI. Mendean eraiki eta 1912an eraberritutako oinplano angeluzuzena duen eraikina da. Aurrealde nagusia bere osotasunean kalizazko harlandua da. Beheko solairuan dagoen sarrera arkua zorrotza da. 1go solairuan kuku-leiho bat du Aierdi-Arretxea. Kale nagusia 15 XVI. Mendeko oinplano angeluzuzeneko eraikina da. Aurrealde nagusiak apaingarri ugari ditu: teilatu-hegal landua, beheko solairua harlanduzkoa, harrizko moldurak dituzten bao erreserbatuak, burdina forjatuzko balkoiak, armarria... Kale nagusia, 16 XVIII. Mendeko oinarri errektangeluarra duen eraikina da. Museoa du. Bilduma etnografiko garrantzitsua, eta liburu eta pieza baliagarriak. Hala ere, gaur egun ez du museo planteamendurik. Egino etxea. Kale nagusia, 17 XVII. Mendeko oinplano angeluzuzeneko eraikina da. 1993an eraberritua izan zen eta aurrealdea soilik mantendu zen bere jatorrizko izaeraz. Aurrealde nagusia da interesgarriena. Beheko solairua harlanduzkoa da. Lehen solairuko erdiko hutsunean bi armarri handi ditu. Kale nagusia, 20 XVIII. Mendeko eraikina da. Kale nagusia, 33 Modernista estiloko eraikuntza da. Ramón cortazar arkitektoaren proiektua jarraituaz eraiki zen 1907. Urtean. Garai batean beirate ugari zituen, baita kapera ere. Beroiz enea- kale nagusia, 42 XVIII. Mendeko oinarri errektangeluarreko eraikina da. Bi armarri ditu. 1912. Urtean solairu bat gehitu zitzaion ramón cendoya arkitektoaren proiektuari jarraituaz Kale nagusia, 45 XVIII. Mendeko oinplano angeluzuzeneko eraikina da. Aurrealde nagusia harlanduzkoa da. Lehen solairuko bi armarri handiek goiko solairuko bi apaindura zirkularretan dute beren errepika. Kale nagusia, 50 XVIII. Mendeko eraikina da. Plaza berriara ematen duen atariaren konposizioa oso egokia eta berezia da. Kale nagusira ematen duen atarian bi armarri ditu. Kardaberaz kalea, 28 Jatorrizko erdi aroko etxearen profila duen eraikuntza da. Egurrezko eta adreiluzko egitura du. Portalondo etxea edo jentilen dorretxea Erdi aroko oinplano angeluzuzeneko eraikina da. Dorre etxe bat izan zen eta xv. Mendearen bigarren zatian solairu bat suntsitu zuten bere defentsa ahalmena murrizteko. Seguraski, hiriaren babes-harresiaren zatia zen eta hiriko ateren baten ondoan zegoen. Hirira sartzeko arkua Arku zorrotz hau XVI. Mendearen bigarren erdikoa da. Herria harresiz inguratua zegoen garaian herri gunera barneratzeko sarrera arkua. 2002an eraberritua izan zen. San Agustin komentua Osaera irregularra duten bi atalek klaustro baten inguruan osatutako eraikina dugu. Hormetako bati lotuta san agustin eliza kokatzen da. Komentu honen garrantzia XIII. Mendeko portada erromanikoan dago.Gotikorako trantsizioa adierazten duen portada hau hernaniko parrokia-eliza zaharrarena da. Komentua 1526an fundatu zen hernaniko parrokia-eliza zaharraren gainean. Soldadu frantsesek kuartel gisa erabili ondoren, 1808an zati bat suntsitu zuten, baina 1825ean berreraiki zen. Gurutze santuaren otoitz lekua 1570ean udaletxearen atzealdean eraiki zen lauki itxurako altura bakarreko eraikina da. 1767an gaur eguneko gunera eraman zen.Arkitektonikoki nabarmenena barruko gurutzeria da.Donejakue bideko elementua denez babesturiko ondarea da. Leoka garbilekua 1016.urtean eraikia. Bere garaian iturri eta garbileku publiko gisa erabilia. 1980an gaur egun erabiltzeko moduan guztiz eraberritua. Udaletxea Oinplano angeluzuzeneko eraikina da eta lau solairu ditu. Udaletxeak hirigunearen kanpoko bi etxadiak elkartu eta Gudarien Plaza ixten du hegoaldetik. 7 arkuk eusten dute. San Joan Bataiatzailearen parrokiaren aldamenean dago. Eraikinaren beheko solairuan hiribildura sartzeko arkua dago eta hortxe irteten zen, hain zuzen, antzinako errege-bidea. Egungo eraikina 1899an amaitu zen, Joaquín Fernández Ayarragaray hernaniarraren proiektuari jarraiki. 1875eko irailaren 16an, azken karlistaldian, eraikinak jasan zuen leherketaren ondorioz, berreraiki behar izan zen. Aurreko Udaletxea, berreraikitakoaren leku berean zegoena, XVII. mendearen azken herenean eraiki zen. BIsita gidatua hirigunean Erdi Aroko Hernani ezagutu nahi? Gidaren azalpenak garai hartara eramango zaituzte: armarriak, dorretxeak, garaiko gizartearen bitxikeriak... Gehiago irakurri Proposamenak +Gehiago irakurri Pakete turistikoa: Hernani, erdi aroa, sagardoa Erdi Aroko Hernani ezagutzeko aukera paregabea, baita sagardoaren kulturan murgiltzeko ere. Gehiago irakurri + +Gehiago irakurri Ibilbidea tren berdean Tren berdea hartu eta herrian zehar paseo polit bat emateko aukera Hernaniko hainbat pasartetan oinarritutako grabazio bat entzunaz. Gehiago irakurri + +Gehiago irakurri BIsita gidatua hirigunean Erdi Aroko Hernani ezagutu nahi? Gidaren azalpenak garai hartara eramango zaituzte: armarriak, dorretxeak, garaiko gizartearen bitxikeriak... Gehiago irakurri + Ezagutu Historia Hirigune historikoa Santa Barbara gotorlekua Cométe sarea | 1941-1944 Gerra zibila: fusilatzeak Hernanin Ezagutu Natura Hernaniko ibilbide sarea Santa Barbara mendia Nere borda parke botanikoa Santa Barbara eskalada eskola Urumea ibaia Ezagutu Kultura Sagardoa Done Jakue Bidea Azeri dantza Bizi ezazu Hernani Proposamenak Urteko agenda Turismo informazioa. Nafar kalea, 18 (Biteri). 20120 Hernani | Telefonoa: 943 33 70 28 | e-posta: gurutze-a[abildua]hernani.net