CONVOCATORIA DE PRENSA "XXII. Sagardo Berriaren Eguna"
Descripción
Eventos / XXII. Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / programa / protagonistas de la pelicula Loreak / sidrería Bereziartua
astigarraga sidrería bereziartua programa evento loreak sagardo berriaren eguna txotx
Ficha
- Fecha: 2015-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002251
Texto completo
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com Sagardoaren lurraldea El territorio de la sidra PRENTSA DEIALDIA Gaia: XXII. Sagardo Berriaren Eguna 2015. 2015eko txotx irekiera ofiziala. Data: 2015ko urtarrilak 14. Ordua: 12:00. Tokia: Prentsaurrekoa: Txotx irekiera: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa Bereziartua Sagardotegia Kale Nagusia, 48 Iparralde bidea, 16 20115 Astigarraga 20115 Astigarraga Deskribapena: Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 14an XXII. Sagardo Berriaren Eguna 2015 ospatuko da txotx denboraldi berriari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatuak, LOREAK filmeko protagonistak izango dira. Aurtengo berrikuntza nagusia, txotx irekierako errituala izango da. Egitaraua: 11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean. 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2014ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 12:45: LOREAK filmeko protagonistek sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. 13:30: Txotx irekierako errituala: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak protagonista kupelera gerturatuko dute. 13:45: Bereziartua sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin batera, 2015eko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. 18:00-20:30: Pintxotx Astigarragako tabernetan. 20:30: Herriko elkarteen afaria Alorrenea sagardotegietan. Oharrak: Asistentzia baieztatzea beharrezkoa da akreditazioak pertsonalizatu ahal izateko. Akreditazioak Sagardoetxea Museoan banatuko dira 11:30etatik 12:30etara bitartean eta Bereziartua sagardotegian 13:00etatik 14:00etara bitartean. Bestalde, XXII. Sagardo Berriaren Eguneko protagonistei elkarrizketak egiteko bi gune ezarriko dira: bata, Sagardoetxea Museoan sagarrondoa landatu ostean, eta bestea, Bereziartua sagardotegian txotx irekieraren ostean. Elkarrizketen kudeaketa hobetzeko asmoz, elkarrizketak egiteko tartea ere baieztatzea eskatzen da. Kontuan izan aurten 13:30etan emango zaiola hasiera sagardotegian egingo den irekierari txotx irekierako erritualarekin. Sagardoaren Lurraldeako antolakuntza taldea bertan izango da argibide gehiago emateko. Informazio gehiagorako: Leire Alkorta (Prentsa arduraduna) Telf: 943 550 575 e-maila: info@sagardoarenlurraldea.com