XIV Sagar Uzta 2014: Prentsa dossierra
Descripción
Eventos / XIV Sagar Uzta 2014 / Astigarraga / programa / estado maduración de la manzana de sidra / I. Sagardobide Erronka / cata guiada / Sagardun Patzuergoa
ocio astigarraga desafío gastronomía cata concurso fiesta de la manzana sagar uzta
Ficha
- Fecha: 2014-09-27
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002215
Texto completo
?XIV Sagar Uzta 2014. Prentsa dossierra. Kontaktua: Leire Alkorta 943 550 575 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.2 com
XIV. Sagar Uzta, sagarraren jaia Astigarragan Sagar Uztak hamalaugarren edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, tolaretako lanen hasiera ospatuko du, azarora bitartean luzatuko den lana. Sagar Uzta jaiaren jarduera nagusiak irailaren 25, 26, 27 eta 28an ospatuko dira jende guztiarentzako prestaturiko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin. Aipamen berezia merezi dute Sagar Uzta jaian parte-hartuko duten Astigarraga eta inguruko talde eta sektore ezbedinek: Sagarduneko bazkideak, tabernak, jatetxeak, bertako baserriak, enpresak, talde kulturalak, profesionalak, babesleak, bolondresak, etb... Festan ez galtzekoak: 1. Sagarraren azokan buelta bat eman eta sagarren erakusketa, herriko baserritarren produktuen salmenta eta saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak ikusi. 2. Edalontzi bat erosi eta sagardogile ezberdinen sagardo dastaketaz gozatu. 3. 2014 uztako lehen muztioaren elaborazio prozesu tradizionala ikusi: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 4. 2014 uztako lehen muztioarekin topa egin. 5. Haurrak animatu sagargintza proban: kizkiarekin sagarrak bildu beharko dituzte bi zaku bete arte eta leran garraiatu. Berrikuntzak: 1. Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko “I. Sagardobide Erronka” errelebo proba. Aurten parte-hartuko duten sagardotegiak hauek dira: Alorrenea, Astarbe, Gurutzeta, Petritegi, Zapiain eta Zelaia. 2. “Sagar motak ezagutuz” Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko familiarteko mendi-buelta, bertan Santiagomendiko sagastietako sagar mota ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango delarik. Informazio gehiagorako: www.sagardoarenlurraldea.com Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.3 com
Egitaraua Aurreikusitako egitaraua honakoa da: Osteguna, irailak 25 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira. Ostirala, irailak 26 19:00 EUSKAL HERRIKO SAGARREN KATA GIDATUA Astigarragako Roxario Jatetxean*. Larunbata, irailak 27 09:30 “SAGAR MOTAK EZAGUTUZ”, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendibuelta familian*. Igandea, irailak 28 SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan. 09:00 I. Sagardobide Erronka-ren irteera. Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko errelebo proba. 10:30-12:00 “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa frontoian. 10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian**. 10:30-12:00 VII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak frontoian**. 11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua*. 11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 11:00-14:00 Sagarraren azoka: - Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta. - Sagardo dastaketa. - Saski, txertaketa, etb.-en erakustaldiak. - Herriko baserritarren produktuen salmenta. - Muztio dastaketa herrian zehar karreto barrika eta trikitilariekin. 11:00 2014 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 12:30 Sagar dantza eta kirikoketa. 13:00 Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa. 13:30 Haurrentzako sagargintza proba. 14:00 Sari banaketa. 14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean. * Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com ** Oinarriak eta oharrak: www.sagardoarenlurraldea.com/sagaruzta Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.4 com
2014ko sagarraren heldutasunaren indizeak aste bat edo bi aurreratu dira iazko urtearekin alderatuta 2014 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat edo bi aurreratu da iazko urtearekin alderatuta. Eskualdeen artean ekoizpena desberdina da, baita sagastien baitan ere. Bertan frutarik gabeko barietateak ikus daitezke eta ondoan sagar gehiegi dituzten barietateak. Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Orokorrean, 2014ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: - Barietatez barietate eta sagastiz begiratu ezkero, ezberdintasun nabarmenak ikus daitezke - Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste 10,2 ºBrix du. Azken hamar urtetako datu baxuena da. Ziur aski jasan dugun uda heze eta freskoagatik. - Almidoiaren erregresioa 3,4ko indizean dago, hau da, 2012 eta 2013ko baino altuagoa. - Heldutasun datuak ikusita (almidoiaren erregresioaren arabera) Goikoetxe barietate kenduta, 3 barietate talde ikus daitezke: • Aurreratuenak: Aritza, Mozolua, Patzolua y Gezamina. • Erdikoak: Urtebi Txiki, Txalaka, Urtebi haundi y Udare Marroi. • Atzeratuenak: Verde Agria, Urdin, Manttoni, Moko y Errezila. - Sagar portzentai garrantzitsu bat arjoarengatik kaltetua izan da. Aitor Etxeandia Azpiazu – Sagarlan S.L. Fruitugintzan aholkularia Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.5 com
“I. Sagardobide Erronka” proba Mundarro Kirol Elkartearekin elkarlanean, aurten “I. Sagardobide Erronka” ospatuko da, Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko errelebo proba. Proba honetan parte hartuko duten sagardotegiak hauek dira: Alorrenea, Astarbe, Gurutzeta, Petritegi, Zapiain eta Zelaia. Talde bakoitza 2 neska eta 2 mutilez osatua egongo da eta erreleboen ordena honakoa izango da: - 1. itzulia: mutilak bizikletan. - 2. itzulia: neskak korrika. - 3. itzulia: neskak bizikletan. - 4. itzulia: mutilak korrika helmugara iritsiera. Data: irailak 28. Ordua: 09:00etan. Irteera puntua: Foru Plaza (Astigarraga) Iritsiera puntua: Foru Plaza (Astigarraga) Iraupena: 02:30 ordu inguru. “Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta Josu Osarekin batera, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. Sagar mota ezberdinak ezagutuaz eta naturaz gozatuaz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria. Data: irailak 27. Ordua: 09:30etan. Tokia: Foru Plaza (Astigarraga) Iritsiera ordua: 13:00. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia
Gazta dastaketa gidatua haur eta helduentzat Ordiziako D’Elikatuz Zentroa eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua ospatuko da Sagar Uzta egunean Astigarragako Foru Plazan. Sagardoaren Lurraldea eta Idiazabal Lurraldearen arteko harremana sendotzeko eta bi lurralde hauetako kultura eta tradizioan oinarrituriko dastaketa gastronomikoa eskaintzeko helburuz, irailaren 28an, igandea, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua egingo da XIV. Sagar Uztaren barruan. Dastaketa hau, haur eta helduei zuzendua dago eta usaimena, ukimena eta dastamenaren zentzumenak esnatu nahi ditu gazta ezberdinak dastatuz eta bakoitzaren ezaugarriak aztertuaz modu didaktiko eta ludikoan. Irailak 28 11:00-11:30: 8-10 urteko haurrak. 11:45-12:15: 10-12 urteko haurrak. 12.30-13:00: Helduak. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com Euskal Herriko sagarren dastaketa gidatua Irailaren 26an Euskal Herriko sagar barietate ezberdinen dastaketa gidatua egingo da Astigarragako Roxario Jatetxean Josu Osa eta Egoitz Zapiain-em eskutik. Bertako sagar moten ezaugarri organoleptikoak ezagutzeko helburuz, sagar garratzak, mikatzak eta gozoak dastatuko dira, sagar barietate ezberdinak ezagutzeko aukera izango delarik. Bestalde, sagar barietate horien muztioak ere dastatuko dira eta sagarrekin egindako Gorrotxategiren azkenburukoa. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.7 com
Antolatzailea: Sagardun Partzuergoa Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa kudeatzen du, Sagardo Berriaren Eguna eta Sagar Uzta ekitaldiak antolatzen ditu, sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez eta “Sagardoaren Lurraldea” marka kudeatzen du. Sagardun Partzuergoaren osaketa: Administrazioa: Talde kulturalak: Astigarragako Udala - Astigar E.O.E. - Goldea Herri Kirol Batzordea - Gure Izarra - Mundarro Kirol Elkartea - Norberto Almandoz Musika Eskola - Xagu Xar - Zipotza kultur Elkartea Sagardotegiak: Kolaboratzaileak: Astigarragako baserriak, Erbitegi Etxeberri Kirikoketa Taldea, Astigarte, Roxario eta Ibai-Lur jatetxeak, Ikatza, Bukoi, The Robin, Sagartxo, Irati, Kupela, Txotx, Txiki, Ekaitz eta Pastoriza tabernak, Calderería Laubide, Marisol Yaben, Pastain Argazkiak, Josu Osa, Behemendi, D’Elikatuz eta bolondres lana egiten duten guztiak. Babesleak:
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa t: 00 34 943 550 575 f: 00 34 943 331 311 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com www.facebook.com/sagardoarenlurraldea twitter: @sagarlur