Informe del “Estado de maduración de la manzana de sidra de la cosecha 2011”
Descripción
Manzana / situación / carpocapsa / maduración manzana / cosecha 2011 / ºbrix / regresión del almidon
almidón brix carpocapsa situación madurez manzana
Ficha
- Autor: Sagarlan eta Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2011-09-01
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: K113-14 »
- Código: DO-002213
Texto completo
2011 SAGARDO SAGARRAREN EGOERA Azken urteetan bezala, iraila hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin zen sagarren egoera ezagutu ahal izateko. Horretarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ziren, Beterri aldekoak gehienbat. 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: loraldia goiz etorri da, polinizazioa ezberdina izan da barietate eta sagastien kokapenaren arabera, udaberria beroa eta lehorra izan da eta uztaila berriz oso bustia. Orohar, sagarren ekoizpen nagusiena Tolosatik kostalderaino eman da. Gipuzkoako barnekaldean ekoizpena askoz txikiagoa izan da, nahiz eta sagasti batzuetan ekoizpen onak izan. Bestalde, ekaina bukaeran izan zen eguzki kolpeak kalte handiak sortu zituen fruituen portzentai handi batean, usteldurak sortuz eta sagarren erorketa goiztiarra sortaraziz. SAGARREKO HARRA EDO CARPOCAPSA Aurten intsektu honen presentzia oso altua izan da sagasti gehienetan. Sagasti batzuetan feromonen tranpetan eroritako arjoen kopurua inoiz izan den altuena eta iraunkorrena izan da. Beste sagasti batzuetan, aldiz, intsektu hauen presentzia eskasa izan da. Lehenengo belaunaldia apirila bukaeran azaldu zen, garai horretan feromona tranpetan harrapatu baitziren lehenengo tximeletak. Bigarren belaunaldia ekainaren bigarren hamabostaldian agertu zen, normala dena baino lehenago, ziur aski udaberriko tenperatura altuen ondorioz. Hirugarren belaunaldi bat abuztu erdialdera hasi zen, eta iraila hasieran intsektu honen tximeletek jarraitzen dute zenbait tranpetan erortzen. 2010 UZTAKO SAGARRAREN HELDUTASUNAREN EGOERA Sagarren heldutasunaren egoera, orokorrean, aurreko urtekoa baino 2 aste aurreratuagoa dator. Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin dugu, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. INDIZE REFRAKTOMETRIKOA - ºBRIX Hurrengo grafikoan iraileko 2º asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2011. urteko ºBrix datua, 11,3ºBrixekoa da, azken bost urteetako altuena. Hurrengo taulan azken bost urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, iraileko 2ª astean: ºBRIX VARIEDAD 2007 2008 2009 2010 2011 ARITZA 10,5 10,5 9,9 10,3 10,7 ERREZILA 11,2 10,9 10,7 11,2 11,2 GEZAMINA 10,2 10,6 11,4 11,1 11,5 GOIKOETXE 12,1 11,6 12,8 11,9 12,8 MANTTONI 10,7 10,1 9,3 10,2 11 MOKO 10,8 10,4 11,1 10,8 12 MOZOLUA 10,4 11,1 10,6 11,1 11,2 PATZOLUA 10 11,4 11,2 11,5 11,3 TXALAKA 11,3 10,7 10,6 10,7 11,8 UDARE MARROI 11,6 11,3 10,7 11,4 11,3 URDIN 10,1 10,8 11,8 11,8 10,9 URTEBI HAUNDI 10,5 10,9 11,1 10,4 10,8 URTEBI TXIKI 9,7 9,7 9,6 9,7 10,2 VERDE AGRIA 11 10,7 10,5 10,8 11,2 Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe barietateak izan du 12,8 rekin eta Moko 12 rekin. Aldiz, baxuena, Urtebi Txikik 10,2 ºBrix eman du. ALMIDOIAREN ERREGRESIOA Hurrengo grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua, datu hauek hartzen hasi zirenetik, 2001etik, altuena da, 4,8ko indizea eman baitu. Hurrengo taulan azken bost urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan iraileko 2ª astean: REGRESION VARIEDAD 2007 2008 2009 2010 2011 ARITZA 4,1 3,4 4,4 3 4,3 ERREZILA 1,1 1,3 1,3 1,2 1,8 GEZAMINA 3,4 4,7 3,3 3,8 6,1 GOIKOETXE 8 8,7 8,2 8,2 8,2 MANTTONI 2,4 2,6 3,1 2,6 4,2 MOKO 1 1,7 1,2 1,5 2,4 MOZOLUA 2,4 4,1 4,4 3,6 5,7 PATZOLUA 2 6,2 5,6 3,9 6,3 TXALAKA 1,4 2,6 2,9 2,8 5 UDARE MARROI 1,8 1,6 1,6 1,3 3,5 URDIN 1,6 3,2 2,4 2,7 3,3 URTEBI HAUNDI 1,3 3,5 2,7 2,7 4,5 URTEBI TXIKI 2,5 4,7 2,9 3,2 4,7 VERDE AGRIA 1,3 1,8 1,9 2,2 3,1 Goikoetxe barietate alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 6,3rekin, Gezamina 6,1rekin; Mozolua 5,7rekin eta Txalaka 5ekin izan dituzte. Aldiz, Errezil 1,8 eta Moko 2,4rekin baxuenak