Informe del “Estado de maduración de manzana de sidra de la cosecha 2014”
Descripción
Manzana / situación / carpocapsa / maduración manzana / cosecha 2014 / ºbrix / regresión del almidon
almidón brix carpocapsa situación madurez manzana
Ficha
- Autor: Sagarlan eta Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2014-09-01
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: K113-17 »
- Código: DO-002211
Texto completo
2014 UZTAKO SAGARDO SAGARRAREN EGOERA Aurreko urteetan bezala, 2014 uztako XIII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Puntu nagusiak hauek dira: • 2014 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat edo bi aurreratu da iazko urtearekin alderatuta. • Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Eguraldia ikusirik, udaberria euritsua eta uda hezea eta freskoa izan dugu. • Eskualdeen artean ekoizpena desberdina da, baita sagastien baitan ere. Bertan frutarik gabeko barietateak ikus daitezke eta ondoan sagar gehiegi dituzten barietateak. • Azukre maila (ºBrix) azken 10 urteerako baxuena da. Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: Orokorki, loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Eguraldia ikusirik, udaberria euritsua eta uda hezea eta freskoa izan dugu. Eskualdeen artean ekoizpena desberdina da eta sagastien baitan ere. Bertan frutarik gabeko barietateak ikus daitezke eta ondoan sagar gehiegi dituzten barietateak. Aurkezten dugun heldutasunaren txosten hau www.sagardoarenlurraldea.com orrialdean eskuragarri dago. Sagarreko harra edo arjoa Aurten arjoaren presentzia oso altua izan da sagasti gehienetan, etengabeko erasoaldiekin belaunaldi bakoitzeko. Horregatik, aurten kalteak handiagoak izango dira, gehienbat ez tratatutako sagastietan. Sagarraren heldutasuna Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin dugu, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. Indize refraktometrikoa - ºBrix Hurrengo grafikoan iraileko 2º asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2014. urteko ºBrix datua, 10,2 ºBrixekoa da, aurreko urtekoa baino 0,6 gradu gutxiagorekin. Azken hamar urtetako datu baxuena da. Hurrengo taulan azken 10 urtetako ºBrixen datuak ikus daitezke: Urtea 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 ºBrix 13,1 11,8 10,7 10,8 10,8 10,7 11,3 11,9 10,8 10,2 Hurrengo taulan azken bost urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, iraileko 2ª astean: ºBRIX BARIETATEAK 2010 2011 2012 2013 2014 ARITZA 10,3 10,7 11,4 10,3 9,4 ERREZILA 11,2 11,2 12,4 11 11,1 GEZAMINA 11,1 11,5 11,8 10,8 10,1 GOIKOETXE 11,9 12,8 13 11,9 11,3 MANTTONI 10,2 11 11,9 10 10 MOKO 10,8 12 12,2 11,4 10,4 MOZOLUA 11,1 11,2 12,4 11 10,1 PATZOLUA 11,5 11,3 13 10,5 10,4 TXALAKA 10,7 11,8 11,6 11,2 10,2 UDARE MARROI 11,4 11,3 11,5 11,3 10,9 URDIN 11,8 10,9 11,5 11,1 10,7 URTEBI HAUNDI 10,4 10,8 11,5 10,4 9,6 URTEBI TXIKI 9,7 10,2 10,2 10,4 9,4 Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuenak Goikoetxe 11,3rekin eta Errezila 11,1-rekin dituzte. Aldiz, baxuenak, Aritza eta Urtebi Txiki 9,4 ºBrix ekin eman dituzte. Almidoiaren erregresioa Hurrengo grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua, azken 2 urtetakoa baino altuagoa da, 3,4-ko indizea eman baitu. Hurrengo taulan azken bost urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan iraileko 2ª astean: ERREGRESIOA BARIETATEA 2010 2011 2012 2013 2014 ARITZA 3 4,3 1,7 2,1 5 ERREZILA 1,2 1,8 1,1 1 1,2 GEZAMINA 3,8 6,1 3,4 2,8 4,5 GOIKOETXE 8,2 8,2 8,5 8,1 8,1 MANTTONI 2,6 4,2 1,9 1,6 1,7 MOKO 1,5 2,4 1,4 1,2 1,5 MOZOLUA 3,6 5,7 3,2 2,8 4,8 PATZOLUA 3,9 6,3 3,7 3,2 4,7 TXALAKA 2,8 5 2,2 1,5 3 UDARE MARROI 1,3 3,5 1,5 1,2 2,6 URDIN 2,7 3,3 1,7 2,2 2,2 URTEBI HAUNDI 2,7 4,5 2 1,7 2,9 URTEBI TXIKI 3,2 4,7 3 2,5 3,2 VERDE AGRIA 2,2 3,1 1,6 1,4 2,4 Goikoetxe barietate alde batera utzita, erregresio altuenak Aritza 5-ekin, Mozolua 4,8-rekin, Patzolua 4,7-rekin eta Gezamina 4,5-rekin izan dituzte. Aldiz, Errezila 1,2-rekin, Moko 1,5-rekin eta Manttoni 1,7-rekin baxuenak izan dituzte. PUNTU GARRANTZITSUENAK Orokorrean, 2014ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: - Barietatez barietate eta sagastiz begiratu ezkero, ezberdintasun nabarmenak ikus daitezke - Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste 10,2 ºBrix du. Azken hamar urtetako datu baxuena da. Ziur aski jasan dugun uda heze eta freskoagatik. - Almidoiaren erregresioa 3,4ko indizean dago, hau da, 2012 eta 2013ko baino altuagoa. - Heldutasun datuak ikusita (almidoiaren erregresioaren arabera) Goikoetxe barietate kenduta, 3 barietate talde ikus daitezke: • Aurreratuenak: Aritza, Mozolua, Patzolua y Gezamina. • Erdikoak: Urtebi Txiki, Txalaka, Urtebi haundi y Udare Marroi. • Atzeratuenak: Verde Agria, Urdin, Manttoni, Moko y Errezila. - Sagar portzentai garrantzitsu bat arjoarengatik kaltetua izan da. AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L Fruitugintzan Aholkularia 12 de septiembre de 2014