CONVOCATORIA DE PRENSA "XXI. Sagardo Berriaren Eguna"
Descripción
Eventos / XXI. Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / programa / Kalakan / sidrería Alorrenea
sidrería alorrenea astigarraga programa evento kalakan sagardo berriaren eguna txotx
Ficha
- Fecha: 2014-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002190
Texto completo
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com Sagardoaren lurraldea El territorio de la sidra
PRENTSA DEIALDIA ETA GONBIDAPENA Gaia: XXI. Sagardo Berriaren Eguna 2014. 2014ko txotx irekiera ekitaldia. Data: 2014ko urtarrilak 15. Ordua: 12:00. Tokia: Prentsaurrekoa: Txotx irekiera: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa. Alorrenea Sagardotegia. Kale Nagusia, 48. Alorrene bidea, 4. 20115 Astigarraga. 20115 Astigarraga. Deskribapena: Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15an XXI. Sagardo Berriaren Eguna 2014 ospatuko da txotx denboraldi berriari irekiera emateko. Aurtengo protagonista, Iparraldeko Kalakan musika taldea izango da. Egitaraua: 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxea Museoan. Bertan azalduko dira 2013ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera nagusiak. 13:00: Kalakan musika taldeak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. 13:45: “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Kalakan musika taldeak Astigarragako Alorrenea sagardotegian eta honekin, txotx denboraldiari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. 18:00-20:00: Pintxotx Astigarragako tabernetan. 20:30: Talde kulturalen afariak sagardotegietan. Asistentzia baieztatzea eskatzen da akreditazioak pertsonalizatu ahal izateko. Akreditazioak Sagardoetxea Museoan banatuko dira 11:30etatik 12:30etara bitartean eta Alorrenea sagardotegian 13:00etatik 14:00etara bitartean. Bestalde, XXI. Sagardo Berriaren Eguneko protagonistei elkarrizketak egiteko bi gune ezarriko dira: bata, Sagardoetxea Museoan sagarrondoa landatu ostean, eta bestea, Alorrenea sagardotegian txotx irekieraren ostean. Elkarrizketen kudeaketa hobetzeko asmoz, elkarrizketak egiteko tartea baieztatzea eskatzen da. Informazio gehiagorako: Leire Alkorta (Prentsa arduraduna) Telf: 943 550 575 e-maila: info@sagardoarenlurraldea.com Sagardun-en inguruan: Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa, Sagardo Berriaren Eguna eta Sagar Uzta ekitaldiak antolatzen ditu, sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez eta “Sagardoaren Lurraldea” marka kudeatzen du.