Informe del “Estado de maduración de la manzana de sidra de la cosecha 2013”
Descripción
Manzana / situación / carpocapsa / maduración manzana / cosecha 2013 / ºbrix / regresión del almidon
almidón brix carpocapsa situación madurez manzana cosecha
Ficha
- Autor: Sagarlan eta Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2013-09-01
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: K113-16 »
- Código: DO-002034
Texto completo
Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 1 2013 UZTAKO SAGARDO SAGARRAREN HELDUTASUNAREN EGOERA Kontaktua 943 550 575 info@sagardoetxea.com SAGARDOETXEA, SAGARDOAREN MUSEOA Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 2 2013KO SAGARDO SAGARRAREN EGOERA Aurreko urteetan bezala, 2013 uztako XIII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Puntu nagusiak hauek dira: • 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta. • Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Udaberria euritsua izan da eta uda lehorra izan dugu. • Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-eraino, baina sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango da. • Almidoiaren erregresioaren indizea azken hamar urteetako baxuena da. • Udako eguzki kolpeak sagarraren uztan eragin du. Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu eta 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Eguraldia ikusirik udaberria euritsua eta uda lehorra izan dugu. Sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango da. Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-eraino. Uztailaren 31ean eta Abuztuaren 1ean izan diren eguzki kolpeak kalte handiak sortu dituzte fruituen portzentai handi batean, usteldurak sortuz eta sagarren erorketa goiztiarra sortaraziz, Gipuzkoako barnekaldean batez ere. Bestalde, eta aurreko urtean bezala, lehorteak eta beroak alde batetik sagarren erorketa garrantzitsu bat eragin dute eta bestetik sagarren tamaina eta pisua gutxitu dituzte. Aurkezten dugun heldutasunaren txosten hau www.sagardoarenlurraldea.com orrialdean eskuragarri dago. Sagarreko harra edo arjoa Aurten arjoaren presentzia oso altua izan da sagasti gehienetan, etengabeko erasoaldiekin belaunaldi bakoitzeko. Beste sagasti batzuetan, aldiz, intsektu hauen presentzia moderatua izan da. Aurten hiru belaunaldi daramazkigu. Sagarraren heldutasuna Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin dugu, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 3 Indize refraktometrikoa - ºBrix Hurrengo grafikoan, iraileko 2. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2012. urteko ºBrix datua, 10,8 ºBrixekoa da. Hurrengo taulan azken bost urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, iraileko 2ª astean:
ºBRIX
BARIETATEA 2009 2010 2011 2012 2013
ARITZA 9,9 10,3 10,7 11,4 10,3
ERREZILA 10,7 11,2 11,2 12,4 11,0
GEZAMINA 11,4 11,1 11,5 11,8 10,8
GOIKOETXE 12,8 11,9 12,8 13 11,9
MANTTONI 9,3 10,2 11 11,9 10
MOKO 11,1 10,8 12 12,2 11,4
MOZOLUA 10,6 11,1 11,2 12,4 11
PATZOLUA 11,2 11,5 11,3 13 10,5
TXALAKA 10,6 10,7 11,8 11,6 11,2
UDARE MARROI 10,7 11,4 11,3 11,5 11,3
URDIN 11,8 11,8 10,9 11,5 11,1
URTEBI HAUNDI 11,1 10,4 10,8 11,5 10,4
URTEBI TXIKI 9,6 9,7 10,2 10,2 10,4
VERDE AGRIA 10,5 10,8 11,2 12,7 10,5