Dossier de prensa XIII "Sagar Uzta 2013"
Descripción
Eventos / XIII Sagar Uzta 2013 / Astigarraga / dossier de prensa / elaboración primer mosto / VI. Rally Fotográfico Digital Sagar Uzta / cata manzanas / deporte rural
astigarraga degustación evento deportes rurales concurso mosto sagar uzta
Ficha
- Autor: Leire Alkorta
- Fecha: 2013-09-26
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-002021
Texto completo
XIII Sagar Uzta 2013. Prentsa dossierra. Kontaktua: Leire Alkorta943 550 575 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com
Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 2
XIII. Sagar Uzta, sagarraren jaia Astigarragan Sagar Uztak hamahirugarren edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, tolaretako lanen hasiera ospatuko du, azarora bitartean luzatuko den lana. Sagar Uzta jaiaren jarduera nagusiak irailaren 26, 27 eta 29an ospatuko dira jende guztiarentzako prestaturiko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin. Aipamen berezia merezi dute Sagar Uzta jaian parte-hartuko duten Astigarraga eta inguruko talde eta sektore ezbedinek: Sagarduneko bazkideak, tabernak, jatetxeak, Astiko Dendarien Elkartea, enpresak, talde kulturalak, profesionalak, babesleak, bolondresak, etb... Hamahirugarren urtez jarraian, 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoeraren txostenaren laburpena argitaratzen dugu. Urtero bezala, Sagar Uzta jaia, sagarraren azokan, sagardo dastaketan, karreto barrika eta trikitilariekin herrian zeharko muztio dastaketan eta 2013 uztako lehen muztioaren elaborazio prozesuan oinarrituko da, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsiko delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Aurtengo Sagar Uztako berrikuntza nagusia igandean D’Elikatuz-ekin elkarlanean egingo den gazta dastaketa gidatua izango da. Jarduera hau, sagardoa eta gaztaren pasaporte gastronomikoa-rekin batera aurkezturiko erakustaldi gastronomiko berezien barruan sartzen da. Honekin batera, VI. Sagar Uzta Argazki Rallya antolatu da. Iaz bezala, aurten ere XIII. Sagar Uzta jaiaren hiru egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Bestalde, aurreko urteetako arrakastaren ostean, Euskal Herriko sagarren kata gidatua eta sagar tarta lehiaketa ospatuko dira. Seigarren urtez sagardogintzako herri kirolen lehiaketa ospatuko da sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketarekin. Gauza erakargarri asko, Sagardoetxea-rako bisitarekin osatu litezkeenak, Astigarragako gune pedagogiko, turistiko eta aisialdikora. Informazio gehiagorako: www.sagardoarenlurraldea.comSagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 3 Egitaraua Aurreikusitako egitaraua honakoa da: Osteguna, irailak 26 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira. Ostirala, irailak 27 19:00 EUSKAL HERRIKO SAGARREN KATA GIDATUA Astigarragako Roxario Jatetxean*. Igandea, irailak 29 SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan. 10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian**. 10:30-12:00 VI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak frontoian**. 11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua*. 11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 11:00-14:00 Sagarraren azoka: - Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta. - Sagardo dastaketa. - Saski, txertaketa, etb.-en erakustaldiak. - Produktu gastronomikoen salmenta. - Muztio dastaketa herrian zehar karreto barrika eta trikitilariekin. 11:00 2013 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 12:30 Sagar dantza eta kirikoketa. 13:00 Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa. 13:30 Sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa. 14:00 Sagar tarta lehiaketa eta sagar bilketa sari banaketa. 14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean. * Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com ** Oinarriak eta oharrak: www.sagardoarenlurraldea.com/sagaruzta Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 4 2013ko sagarraren heldutasunaren indizeak astebete atzeratu dira iazko urtearekin alderatuta 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta. Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-era bitartean, baina sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango dela aurreikusten da. Azken urteetan bezala, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin zen sagarren egoera nolakoa zen jakin ahal izateko. Hala, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu dira eta denera 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Orokorrean, 2013ko iraileko lehenengo hamabostaldian sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: • 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta. • Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Udaberria euritsua izan da eta uda lehorra izan dugu. • Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-eraino, baina sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango da. • Almidoiaren erregresioaren indizea azken hamar urteetako baxuena da. • Udako eguzki kolpeak sagarraren uztan eragin du. Aitor Etxeandia Azpiazu– Sagarlan S.L. Asesor en FrutivulturaSagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 5 Gazta dastaketa gidatua haur eta helduentzat Sagardoa eta gaztaren Pasaporte Gastronomikoarekin batera aurkezturiko erakustaldi gastronomikoen barruan, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua ospatuko da igandean Foru Plazan haur eta helduentzat. Sagardoaren Lurraldea eta Idiazabal Lurraldearen arteko harremana sendotzeko eta bi lurralde hauetako kultura eta tradizioan oinarrituriko dastaketa gastronomikoa eskaintzeko helburuz, irailaren 29an, igandea, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua egingo da XIII. Sagar Uztaren barruan. Dastaketa hau, haur eta helduei zuzendua dago eta usaimena, ukimena eta dastamenaren zentzumenak esnatu nahi ditu gazta ezberdinak dastatuz eta bakoitzaren ezaugarriak aztertuaz modu didaktiko eta ludikoan. Ordutegiak eta adinak: Irailak 29 11:00-11:30: 8-10 urteko haurrak. 11:45-12:15: 10-12 urteko haurrak. 12.30-13:00: Helduak. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com Euskal Herriko sagarren dastaketa gidatua Irailaren 27an Euskal Herriko sagar barietate ezberdinen dastaketa gidatua egingo da Astigarragako Roxario Jatetxean. Bertako sagar barietateen ezaugarri organoleptikoak ezagutzeko helburuz, sagar garratzak, mikatzak eta gozoak dastatuko dira, denera sei sagar barietate dastatzeko aukera izango delarik. Bestalde, sagar barietate horien muztioak ere dastatuko dira eta beharrezko nahasketak egingo dira sagardoaren elaboraziorako muztio egokia lortzeko.Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 6 Sagardoaren kulturako planak Sagardoaren Lurraldeak urte osoan sagardoaren kulturaz gozatzeko esperientzia eta plan ezberdinak eskaintzen ditu: Informazio gehiago: www.sagardoarenlurraldea.com/esperientziak
“Sagardoa eta itsasoa” Prezioa: 55€ Ekaina-Iraila 10:00/12:00/16:00 Astigarraga/Donostia/Pasaia Museoak (Sagardoetxea, Aquarium edo Mater), itsasontzian ibilaldia (Donostia edo Pasaiako badia) eta sagardotegian otordua. 2 ibilbide. “Museoa + Sagardotegia” Prezioa: 32€ Urte osoan zehar Donostialdea Sagardoetxeako bisita, sagardo, muztio eta likore dastaketa eta sagardotegian otordua. Jarduera bereziak urte osoan zehar: hazien ereitea, sagar muztioaren elaborazioa, etb. “Sagardotegietako bazkariak/afariak” Prezioa: 29€-tatik Urte osoan zehar Donostialdea/Iparralde Txotx-eko errituaren bizipena sagardotegian eta ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta, gazta, intxaurrak, irasagarra eta sagardoa txotx-etik. “Sagardoetxea Museoa” Prezioa: 4€ Urte osoan zehar Astigarraga Sagarra eta sagardoaren kulturan barneratzeko toki egokia. Bisitak sagardoa, muztioa eta likorearen dastaketa barne-hartzen ditu.
“Sagardoa eta Gazta” Prezioa: 5€-tatik Urte osoan zehar Astigarraga/Idiazabal/Ordizia/Ezkio-Itsaso Museoak (Sagardoetxea, Gaztaren Interpretazio Zentroa, D’Elikatuz edo Igartubeiti), gaztandegia eta sagardotegia. “Bisita gidatuak sagardotegietan” Prezioa: 4€-tatik Urte osoan zehar Donostialdea/Iparralde Sagardotegian zeharko bisita gidatua eta sagardo dastaketa. Sagardotegiaren historia eta bere sagardoaren ezaugarriak. “Santiagomendiko Sagardo Bidea” Prezioa: 25€-tatik Apirila-Iraila Astigarraga Sagardoaren kulturako ibilbide honen ibilaldia. Aukerak: “Sagartrek”: Sagardoetxea, ibilbidea eta Petritegin bazkaria. “Probaketak” edo dastaketa gidatuak Prezioa: 10€ Txotx boladan Donostialdea/Iparralde Sagardo dastaketa gidatua enologo baten edo sagardogilearen gidaritzapean. Pintxo batzuen dastaketa.Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 7 Antolatzailea: Sagardun Partzuergoa
Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa kudeatzen du, Sagardo Berriaren Eguna eta Sagar Uzta ekitaldiak antolatzen ditu, sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez eta “Sagardoaren Lurraldea” marka kudeatzen du. Sagardun Partzuergoaren osaketa: Administrazioa: Talde kulturalak: Astigarragako Udala - Astigar E.O.E. - Goldea Herri Kirol Batzordea - Gure Izarra - Mundarro Kirol Elkartea - Norberto Almandoz Musika Eskola - Xagu Xar - Zipotza kultur Elkartea Sagardotegiak: Kolaboratzaileak: Astiko Dendarien Elkartea, Erbitegi Etxeberri Kirikoketa Taldea, Astigarte, Restaurantes Roxario e Ibai-Lur, bares Ikatza, Bukoi, The Robin, Sagartxo, Irati, Kupela, Txotx, Txiki, Ekaitz y Pastoriza, Calderería Laubide, Marisol Yaben, Pastain Argazkiak, Josu Osa, Behemendi, D’Elikatuz eta bolondres lana egiten duten guztiak. Babesleak:
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa t: 00 34 943 550 575 f: 00 34 943 331 311 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com www.facebook.com/SagardoarenLurraldea twitter: @sagarlur_es | @sagarlur_eu