Sagardoaren lurraldea

Reglamento del "II Concurso de Sidra. Premios Diputación Foral de Gipuzkoa"

Descripción

Eventos / concursos / II Concurso de sidra / Premios Diputación Foral de Gipuzkoa / Reglamento / premios

reglamento evento concurso premios

Ficha

  • Fecha: 2003-06-14
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Procedencia: Iñaki Larrañaga
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: K104-5
  • »
  • Código: DO-001877

Texto completo

1 II. SAGARDO LEHIAKETA Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak ________ 1. artikulua. LEHIAKETAREN ANTOLAKETA 1.1 Lehiaketa Batzordeak izango du aginpidea Gipuzkoako Sagardoen II. Lehiaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak, antolatzeko orduan. 1.2 Aurkeztutako lagin guztien zati bat laborategi enologiko ofizialetara bidaliko du Lehiaketa Batzordeak, egoki iritzitako kontrol analisiak egitera. 1.3 Analisi enologikoak gainditzen dituzten sagardoekin aurre-dastapena egingo da eta lehiaketara bakarrik sei sagardo joango dira. 2. artikulua. IZEN EMATEAK 2.1 Sagardo naturala bakarrik onartuko da. Sagardo naturala egiten duten enpresek Gipuzkoan kokaturik egon behar dute eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan eta Botilaratzaile erroldan izena emanda. 2.2 Errolda horietako agiriak 2003ko apirilaren 16ko 15:00ak baino lehen lortu behar dira, orduan bukatzen baita eskariak aurkezteko epea. Eskariak, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira: Gipuzkoako Foru Aldundia Nekazaritza eta Ingurumen Departamentua Landare Alorreko Unitatea Gipuzkoa plaza z.g. 20004 DONOSTIA Tel: 943 48 21 83 Fax:943 42 69 20 2 3. artikulua. LAGINAK JASOTZEA 3.1 Antolatzaileek sagardotegi bakoitzeko kupeletatik zuzenean hartuko dituzte laginak. Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, berrehun mila litro sagardo baino gehiago egiten dituzten sagardotegiek bost kupel beterik eduki behar dituzte eta gutxiago egiten dutenek, berriz, hiru. Sagardogileak lehiaketara eraman nahi dituen kupelak zehaztu beharko ditu. Kupel horiei zenbaki bana ipiniko zaie eta zozketa baten bidez bat bakarrik aukeratuko da eta hortik aterako da lagina. Lehiakide bakoitzaren lagina 12 botilek osatuko dute, botila horiek sagardo egileak ekarri behar ditu eta “Sagardoa” modelokoak izango dira. Botilak etiketarik gabe aurkeztu behar dira. Antoltzaileek etiketa bat ipiniko diete, guztiei berdina, identifikazio alfanumeriko batekin. Laginak apirilean zehar jasotzeko asmoa dugu. Garai hori baino lehenago botilaratzen duten sagardogileek jakinarazi egin beharko dute laginak jasotzera joateko. Botila guztien tapoiak antolakuntzak ipiniko ditu, botila guztien anonimatua gordetzearren. 3.2 Lagin bakoitzaren botila bat laborategi enologiko ofizialetara bidaliko da azter dezaten. “Sagardoaren eta sagarretik ateratako beste edarien Erregelamendua” betetzen duten laginak dastaketa fasera pasako dira. Erregelamendu hori Nekazaritza Ministerioak sagardoak eta sagarretik ateratako edariak arautzeko 1979ko abuztuaren 1ean emandako aginduan jasotzen da (1979ko abuztuaren 28ko 206 zk. EAO). Bigarren fase hori dastaketakoa da eta bukaerako fasean lehiatuko duten sei sagardo aukeratuko ditu Epaimahaiak. Lehiaketaren emaitza 2003ko ekainaren 14an Donostiako Gastronomiako Euskal Kofradian emango da ezagutzera. 3 4. artikulua. DASTAKETAKO EPAIMAHAIA 4.1. Sagardo Lehiaketako Epaimahaia hamar lagunek osatuko dute, ondoren zehazten den moduan: Lehiaketara aurkezten den sagardogile bakoitzak Epaimahairako 5 hautagai proposatuko ditu. Boto gehien jasotzen dituzten lehenengo bostak hartuko dute parte Epaimahaian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak beste bost kide proposatuko ditu Epaimahairako. Eta horiek aukeratuko ditu dastaketetan arituak direnen artean, sagardoaren munduan lan egiten duten enologoen artean, gastronomoen artean, etab. 4.2. Lehiaketa honetarako bi fitxa prestatuko dira, bata izena emateko eta bestea dastaketarako. Sagardo Lehiaketako fase guztietan sagardoen anonimatua gordeko da. Irabazleen izenak ematerakoan ere, lehenengo hiru postuak lortu dituztenen izenak bakarrik emango dira ezagutzera. 5. artikulua. SARIAK 5.1. Lehiaketan finalista geratzen diren lehenengo hirurei honako sari eta garaikurrak emango zaizkie: Lehenengo saria, 1.502 euro eta garaikurra. Bigarren saria, 751 euro eta garaikurra. Hirugarren saria, 300 euro eta garaikurra. Saridunen izenak azken dastaketa bukatu ondoren emango dira ezagutzera. Sariak lehiaketaren egun berean banatuko dira “Gastronomiako Euskal Kofradian” bertan. Epaimahaiak eman gabe utz dezake sari horietakoren bat.