Sagardoaren lurraldea

Pregón de la sidra de un pueblo pequeño

Descripción

Sidra / cultura / bertso / euskera / pregón / tonel / txotx

bertsolarismo euskara cultura tonel sidra txotx

Ficha

  • Autor: Ramón Artola
  • Fecha: 1897-01-01
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Documento histórico
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-001845

Texto completo

Sagardo jabeari zitzayon burura, ematea sagardo bereari ura; au zan eranda iñor okertu etzezan, (eta berak geiago irabazi zezan); ala, ur piskacho bat ematen asirik, eta eman piskak ez kendurik grazirik, segiran eman zion nai zuben guziya, eta alperrik galdu zubenean iya, echera deitu zion pregoi gilleari, zeion pregoia egin erari on ari; esanaz nai zubela sagardoa asi, eta bidea zezan jendeak ikasi, alik lenen pregoia egiten asteko, zer modutakoa zan adierazteko. Gozo ederrekoa zala, ez gaziya, indarrez kupelari uztaya autsiya; ala, esan zezala oso ona zala, oberikan erriyan saldutzen etzala. Segiruban atabal aundiyarekin joan pregoi gillea eta joaz, zuben esan: —choch berriya asi da atzeko kalian, Katalin moño bizi dan aldamenian; ogei zentimoan da litroa jarriya, dan gauzarentzat ez da baliyo aundiya; bada jabeak dio dala gauza ona, kupelari uztaya puskatu diona; bañan neri dirate beste moduz esan, eta esanak iñor engaña ezdezan, nik dakitana orra ageriyan jarri, eta neri ez gero kejikan ekarri. RAMÓN ARTOLA.