Sagardoaren lurraldea

Nota de prensa de la nueva marca "Sagardoaren Lurraldea" y la experiencia turística "La sidra y el mar"

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / experiencias turísticas / marca / la sidra y el mar / nota de prensa / Sagardun Patzuegoa

experiencia marca la sidra y el mar sagardoaren lurraldea sagardun

Ficha

  • Autor: Leire Alkorta
  • Fecha: 2012-06-13
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-001741

Texto completo

“Sagardoaren Lurraldea” Sagardun Partzuergotik “Sagardoaren Lurraldea” marka berria aurkeztu genuen atzo, produktu nagusia “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoa izango delarik eta helburu nagusia, euskal sagardoaren kulturarekin loturiko eskaintza turistikoa sustatzea. . Atzo goizean Donostiako Aquarium-ean ospatu genuen aurkezpen ekitaldian, Sagardun-eko Lehendakaria den Andoni Gartziak, Vicente Zaragüeta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko Lehendakaria eta Xabier Agote Albaolako Lehendakariarekin batera, marka berri honek “euskal sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko eskaintza turistikoa bildu eta sustatuko duela” adierazi zuen. Sagardoaren Lurraldeak sagardoaren kultura, sagardotegi, sagarra, etab…etatik abiatuta bere eskaintza egituratzen du. Eraberean, berezko bizimodu, sinesmenak, historia, errituak, festak, herrialdeak, mendiak, hondartzak, museoak, etab… dituen eskualde jakin bati berezko esanahiak ezartzen dizkio. Beraz, esperientzia paregabea eta gogoangarria eskaintzen duen eta munduan bakarra den kultur eskualdea da “Sagardoaren Lurraldea”. Internet-ak turismoaren sektorean gaur egun duen garrantzia ikusita, Sagardun-etik www.sagardoarenlurraldea.com webgunea sortu dugu eta orrialde honek, esperientzia turistiko ezberdinak erreserbatu, Euskal Herriko sagardotegi guztiak bilatu, Sagardoaren Lurraldean bisita daitezkeen tokiak ikusi, Sagardoetxea euskal sagardoaren museoa, sagardoaren munduarekin erlazionaturiko albiste guztiak ikusi, Sagardodendan sagardoa on-line bidez erosi eta Sagardopedian euskal sagardoarekin erlazionaturiko informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen du. Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 3 ???????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????? “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoa Eraberean, “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoa aukeztu genuen. Esperientzia honekin, euskal marinelek Erdi Aroaz geroztik sagardoarekin izan zuten lotura historikoa ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistiko berri honek, sagardoak aintzinako itsas bidaia luzeetan eskorbutoa gaitzari aurre egiteko izan zuen garrantzia ezagutara ematen dio bisitariari modu dinamiko eta parte-hartzailean. Esperientzia berri honekin bisitariak Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Aquarium-a (Donostia) edo Ondartxo (Pasaia) bezalako museoak bisitatzeko, itsasontzian ibilaldi gidatua egiteko eta sagardotegiko bazkari batean gaiarekin lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera izango du. Aauarim-go aukezpen ekitaldia. Andoni Gartzia (Sagardun-eko Lehendakaria), Vicente Zaragüeta (Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea-ko Lehendakaria) eta Xabier Agote (Albaolako Lehendakaria). Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 4 ???????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????? Sagardun Partzuergoa Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa eta Sagardo Berriaren Eguna (txotx irekiera) kudeatzen ditu eta sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez. Aurrerantzean “Sagardoaren Lurraldea” marka kudeatuko du. Sagardoaren kulturaren sustapen turistikoan 9 urte lanean jardun ondoren, Sagardunen berrantolaketa lan bat egin dugu eta datozen urteetako lana definitu dugu. Hala, une honetatik aurrera Sagardunen misioak turismoan jarriko du bere arreta. Lan hori aurrera eramateko eta sagardoaren kulturaren eskaintza turistikoa bultzatzeko, “Sagardoaren Lurraldea” markaren indarra baliatzea erabaki dugu. Sagardun Partzuergoaren osaketa:
Administrazioa Astigarragako Udala Talde kulturalak - Astigar E.O.E. - Goldea Herri Kirol Batzordes - Gure Izarra - Mundarro Kirol Elkartea - Norberto Almandoz Musika Eskola - Xagu Xar - Zipotza Kultur Elkartea Sagardotegiak - Alorrenea - Astarbe - Bereziartua - Gartziategi - Gaztañaga - Gurutzeta - Lizeaga - Mina - Petritegi - Rezola - Saizar - Sarasola - Txopinondo - Zapiain - Zelaia????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa t: 00 34 943 550 575 f: 00 34 943 331 311 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com www.facebook.com/SagardoarenLurraldea twitter: @sagarlur_es | @sagarlur_eu