Nota de prensa "Día de 'Santa Ana', Sagardo Eguna de Astigarraga"
Descripción
Eventos / Santa Ana / Saagardo Eguna / Astigarraga / actividades / 18 sidreros / Sagardun Patzuergoa / nota de prensa
astigarraga evento actividades sagardo egunak sagardun santa ana
Ficha
- Fecha: 2012-07-26
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-001739
Texto completo
Jende ugari Astigarragako “Santa Ana” egunean Aurten ere jende ugari bildu da Astigarragako plazara, eguraldia lagun, sagardoa dastatzeko giro ederra egin baitu. Aurtengoan, 18 sagardogileren parte-hartzea izan da eta denera 2.000 sagardo botila baino gehiago eskaini dituzte Sagardun Partzuergoko eta Astigarragako sagardogileek. Beroak, festaren erakargarritasunak, sagardo dastaketak, musikak eta idi-demak, Santa Ana egunaren parte-hartzea mailarik gorenera igo dute eta egun osoan zehar ospatutako jarduera guztiek jendea erruz bildu dute. Goizean, Zubietako Joaldunek festari hasiera eman diete eta ondoren, baserriko langintzen erakusketari hasiera eman zaio, bertan gazta, erroskilak, zurezko tresneria, burdindegi eta danbolinak, etb. ikusteko aukera egon delarik. Bien bitartean, sagardo dastaketak jendearen kuriositatea eta egarria asetu ditu Foru Plazan, bertan elkartutako lagunek giro ezin hobeaz gozatu dutelarik. Idi-demak eta bertsolarien saioak goizeko jardunaldiari amaiera eman diete eta eguerdian sagardotegiko bazkari herrikoia izango da. Arratsaldean, herri kirol jaialdia, haurrentzako ikuskizunak eta trikitilarien erromeria izango dira Foru Plazan.Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 3 ???????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????? Sagardun Partzuergoa Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa, Sagardo Berriaren Eguna (txotx irekiera ekitaldia) eta “Sagardoaren Lurraldea” marka kudeatzen ditu eta sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez. Sagardun Partzuergoaren osaketa:
Administrazioa Astigarragako Udala Talde kulturalak - Astigar E.O.E. - Goldea Herri Kirol Batzordes - Gure Izarra - Mundarro Kirol Elkartea - Norberto Almandoz Musika Eskola - Xagu Xar - Zipotza Kultur Elkartea Sagardotegiak - Alorrenea - Astarbe - Bereziartua - Gartziategi - Gaztañaga - Gurutzeta - Lizeaga - Mina - Petritegi - Rezola - Saizar - Sarasola - Txopinondo - Zapiain - Zelaia????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa t: 00 34 943 550 575 f: 00 34 943 331 311 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com www.facebook.com/SagardoarenLurraldea twitter: @sagarlur_es | @sagarlur_eu