Sagardoaren lurraldea

Nota de prensa "Puente de diciembre en Sagardoetxea: Jornada gastronómico-cultural"

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / actividades / Sagardoetxea / exposición / obras de arte de la cultura de la sidra /convocatoria prensa

ocio arte astigarraga degustación acción exposiciones cultura museo invierno sagardoetxea

Ficha

  • Fecha: 2012-11-30
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-001737

Texto completo

Abenduko zubia Sagardoetxean: Jardunaldi gastronomiko kulturala Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, abenduaren 1tetik 9ra bitartean jardunaldi gastronomiko-kulturala ospatuko da Sagardoetxean, Euskal Sagardoaren Museoan: “Sagardoaren kulturako artelanak” aldi baterako erakusketa eta produktu gastronomiko ezberdinen dastaketa. Erakusketaren inaugurazioa azaroaren 30ean izango da 12:00etan. Abenduko zubian Sagardoetxeako bisita gidatuek Sagardoaren Lurraldeako artista ezberdinen sagardoaren kulturako artelanak ezagutzeko aukera izango dute: - Egurrezko tailuak: Antton Gartzia eta Astigarragako tailako ikasleak. - Ilustrazioak: Antton Olariaga eta Jokin MItxelena. - Abestien partiturak: Miel Joxe Astarbe. - Eskulturak: Antton Mendizabal, Jon Iñaki Ormazabal eta bere ikasleak. - Zumezko xextoak: Matxin xextoak. - Txotxongiloak: Menina tailerra. - Margolanak: Mari Sol Erice, Luis Telleria eta bere ikasleak, Arantxa Barandiaran… - Bitxiak: Idoia Lizeaga eta Artepanoma Arte Galeria. - Loreak: Pacheco Loredenda. - Beira eta egurrezko lanak: Beñat Ollokiegi. Honetaz gain, Sagardoaren kulturarekin zerikusia duten produktu gastronomiko ezberdinak dastatu ahal izango ditugu. . Besteak beste, Roxario jatetxeak modu desberdinetan prestaturiko sardin zaharrak eskainiko dizkigu , gaztaina erreak ere izango ditugu eta Lizeaga sagardotegiak eskaintzen digun Barrikotean sagardo berria probatzeko aukera izango dugu. Ordutegiak: - 2012ko abenduak 1etik-8ra: 11:00-13:30 16:00-19:30. - 2012ko abenduak 9: 11:00-13:30. Tarifak: - 5€ pertsonako (bisita eta dastaketa barne). - Dohakoa erakusketa bakarrik ikusteko.